Amonio nitrato
Amonio nitratoa formula kimikoa duen konposatu kimiko bat da. Solido kristalino zuri bat da eta uretan oso disolbagarria da. Nitrogeno handiko ongarri gisa erabiltzen da nagusiki nekazaritzan.[1] Beste erabilera nagusia meatzaritzan, harrobietan eta eraikuntza zibilean erabilitako nahasketa leherkorren osagai gisa erabiltzen da. ANFOko osagai nagusia da: Ipar Amerikan erabiltzen diren lehergailuen % 80tan baliatzen den leherkari industriala. Antzeko formulazioak erabili dira lehergailu inprobisatuetan.
Amonio nitrato | |
---|---|
Formula kimikoa | H4N2O3 |
SMILES kanonikoa | [NH4+.[N+](=O)([O-])[O-]&zoom=2.0&annotate=none 2D eredua] |
MolView | [NH4+.[N+](=O)([O-])[O-] 3D eredua] |
Konposizioa | nitrogeno, hidrogeno eta oxigeno |
Mota | nitrate salt (en) eta ammonium salt (en) |
Ezaugarriak | |
Dentsitatea | 1,72 g/cm³ (ezezaguna, solido) |
Disolbagarritasuna | 18,809 mol/kg (ur, 10 °C) 21,163 mol/kg (ur, 15 °C) 23,721 mol/kg (ur, 20 °C) 231 g/100 g (ur, 25 °C) 26,496 mol/kg (ur, 40 °C) ezezaguna (metanol, ezezaguna) |
Fusio-puntua | 169,6 °C 169,7 °C |
Deskonposizio-puntua | 230 °C |
Entropia molar estandarra | 151,1 J/(mol K) |
Formazio entalpia estandarra | −365,6 kJ/mol |
Masa molekularra | 80,022 Da |
Erabilera | |
Rola | ongarri, lehergai eta Oxidatzaile |
Arriskuak | |
NFPA 704 | 0
1
3
|
GHS arriskua | warning (en) |
, | |
Arrisku motak | H272 (en) , H319 (en) |
Prekauzio motak | P210 (en) , P220 (en) , P280 (en) , P305+P351+P338 (en) , P370+P378 (en) |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | DVARTQFDIMZBAA-UHFFFAOYSA-O |
CAS zenbakia | 6484-52-2 |
ChemSpider | 21511 |
PubChem | 22985 |
Gmelin | 63038 |
ChEMBL | CHEMBL1500032 |
RTECS zenbakia | BR9050000 |
ZVG | 3750 |
DSSTox zenbakia | BR9050000 |
EC zenbakia | 229-347-8 |
ECHA | 100.026.680 |
CosIng | 54599 |
MeSH | C006568 |
RxNorm | 17790 |
UNII | T8YA51M7Y6 |
NDF-RT | N0000176065 |
Herrialde asko kontsumo-aplikazioetan duten erabilera apurka-apurka ezabatzen ari dira, izan dezakeen erabilera desegokiaren kezka dela eta. Zaila du berezko errekuntza (konbustioa), baina beste elementuek erraz eragin dezakete detonazioa, eta leherrarazi; beroak edo suak konbustio eta leherketa bortitzak eragin ditzake.[2] XXI. mende hasieran, Tolosa Okzitanian, Tianjingen eta Beiruten (2001, 2015 eta 2020 urteetan, hurrenez hurren) leherketa biziki suntsigarriak jazo ziren amonio nitratoa, batez ere edo besteak beste, ustekabean erretzearen ondorioz.
Erreferentziak
- (Ingelesez) Zapp, Karl-Heinz; Wostbrock, Karl-Heinz; Schäfer, Manfred; Sato, Kimihiko; Seiter, Herbert; Zwick, Werner; Creutziger, Ruthild; Leiter, Herbert. (2000). «Ammonium Compounds» Ullmann's Encyclopedia of Industrial Chemistry (American Cancer Society) doi: . ISBN 978-3-527-30673-2. (Noiz kontsultatua: 2020-08-04).
- Patnaik, Pradyot.. (2003). Handbook of inorganic chemicals. McGraw-Hill ISBN 0-07-049439-8. PMC 50252041. (Noiz kontsultatua: 2020-08-04).