Amonet

Amonet "Ezkutua", ezkutuan dagoenaren jainkosa babesle eta jatorrizkoetako bat da egiptoar mitologian, iparraldeko haizearen pertsonifikazioa da, bizitza dakarrena.

  • Izen egiptoarra: Amenet. Izen greziarra: Amonet.
Amonet
Egiptoar mitologia
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa

Ikonografia

Suge bezala, edo suge burudun emakume bezala irudikatua izan zen, Behe Egiptoko koroa zeramala Tebasen eta igel burudun emakume bezala Hermopolisen. Baita behi bezala ere.

Mitologia

Faraoiaren jainko nagusia da, tronuratze zeremonian bertan dagoena, batzuetan Min ondoan duela. Amonet, Amonen bikotea da, baina garrantzia galtzen hasi zen Mut jainkosaren mesedetan, Amonen emaztetzat hartuko dena, Osirisen gurtza hazten zihoan heinean. Ondoren, Isis jainkosak bere bertute guztiak hartuko ditu. Behe Garaian, Amon eta Amonet Hermopoliseko Ogdoadaren zati izan ziren.

Epitetoak

"Ezkutua" eta "aita den ama" deitua da.

Gurtza

Bere gurtza hazten joan zen Egiptoko Inperio Ertainaren garaian, eta sendotu egin zen Egiptoko Inperio Berrian. Hermopolisen gurtua izan zen, baita Karnaken ere, Amon eta Mutekin batera, eta Luxorreko tenpluan, Opet forman, Deir el-Hagarren Amonen bikote bezala. Bere gurtza berezirako apaizak izan zituen jada XVIII. dinastian, Amoneten profetak.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.