Amonen Apaiz Goren

Amonen Apaiz Gorena, Amon jainkoaren kleroko autoritate nagusiena zen Antzinako Egipton. "Amonen lehen profeta" ere deitzen zitzaion.

Hilarria, apaiz purifikatzaileak erakusten. Louvre

Laguntzaile bezala, goi eta behe klero bat zituen.

  • Goi kleroa "apaiz jainkotiarrek" osatzen zuten, sakrifizioetan parte har zezaketen bakarrak zirenak.
  • Behe kleroa apaiz purifikatzaile eta apaiz irakurleek osatzen zuten.

Apaiz purifikatzaileek jainkoaren ontzia eramaten zuten prozesioetan, tenplua purifikatzen zuten eta estatuak dotoretzen zituzten; apaiz irakurleak erritualaz arduratzen ziren.

Egiptoko pertsonarik aberatsenen artean egotera iritsi ziren, lurrak eta abereak baitzituzten, baita bere karguko langile asko ere, eta nomoetatik zergak jasotzen zituzten. Honek, Amonen apaizen boterearen gehitzea eragingo du, pixkana-pixkana, eragin politiko handiagoa hartuko dutena, errege familiako partaide bezala izendatuak izateraino.

Amonen kleroari buruzko lehen aipamenak XII. dinastian daude.

Botere gehien izango duten garaia, XX. dinastia, XXI. dinastia eta XXII. dinastia izango da.

Apaiz-erregeak

Pinediem I.a (Amon) (Karnak)

Dinastiatzat hartzen ez ziren arren, Amonen Apaiz Goren tebastarrek hain eragin eta botere handia zuten ze, K.a. 1080tik K.a. 945 arte benetan, Goi Egiptoko erregeak izan zirela, garai horretatik aurrera euren boterea gutxitzen joan zen arren.

Herihor Amonen Apaiz Goren bezala izendatua izan zen garaian, K.a. 1080an, Ramses XI.aren erregealdiaren hemeretzigarren urtean, Amonen kleroak nagusitasun eraginkor bat izan zuen Egiptoko ekonomiari dagokionez. Amonen apaizek, tenpluen lurren bi herenak izan zituzten Egipton, eta bere ontzien %90a, beste baliabide batzuez gain. Beraz, Amonen apaizak, izatez, faraoia bezain boteretsuak ziren, edo faraoia baino gehiago.

Psusenes I.ak, Pinediem I.a apaiz gorenaren semeetako batek, Egipto gobernatu zuen ia 50 urtez, Psusenes III.a apaiz goren tebastarrak tronua XXII. dinastian hartu zuen bitartean (azken hau, beharbada, Psusenes II.a faraoia izan daiteke).

Amonen apaiz gorenak Tebasen, XXI. dinastian

Amonen apaiz gorenak Tebasen (batzuk, ondoren, faraoiak izango dira) dinastia honetan zehar, honako hauek dira:

Ohiko izena Tronu izena Jaiotza izena Iruzkinak Apaiztza
(± 50 urte)
HerihorHemnecher TepienamonHerihor Siamon1080 - 1074 a. C.
PiankhPiankh1074 - 1070 a. C.
Pinediem IKheperkhaura SetepenamonPinedjem Merjamon1070 - 1032 a. C.
MasahartaMasaharta1054 - 1046 a. C.
DiedkhonsuefankhDjedkhonsuefankh1046 - 1045 a. C.
MenkheperraHemnecher TepienamonMenkheperra1045 - 992 a. C.
Esmendes II.aNesubanebdjedet992 - 990 a. C.
Pinediem II.aPinedjem990 - 969 a. C.
Psusenes III.aTitkheperura SetepenraPasebakhaenniut MerjamonBeharbada Psusenes II.a izan zen969 - 945 a. C.

Amonen apaiz gorenak Tebasen, XXII. dinastian

Amonen apaiz gorenak Tebasen, dinastia honetan zehar, honako hauek dira:

Ohiko izena Tronu izena Jaiotza izena Iruzkinak Apaiztza
(± 50 urte)
Iuput
Iuput (A)
Iuput - Meriamon944-924 a. C.
Sheshonq
Sheshonq (A)
Heqakheperra SetepenraSheshonq MeriamonOndoren Sheshonq II.a924-894 a. C.
JuwelotIuwelot894-884 a. C.
Nesbanebdjedet III.aNesbanebdjedet884-874 a. C.
Horsiese I.a
Harsiese (A)
Hedjekheperra SetepenamonHarsiese Meriamon874-860 a. C.
...du/au...
...du/aut...
(ezezaguna)860-855 a. C.
Nimlot II.a
Nimlot (C)
Nimlot855-845/0 a. C.
Osorkon
Osorkon (B)
OsorkonOndoren Osorkon III.a izan zen840-785 a. C.
Harsiese II.a
Harsiese (B)
Harsiese835-800 a. C.
Takelot
Takelot (F)
Takelot800-775 a. C.

Titulatura

Amonen apaiz gorena
 
R8U36D1 Q3
N35
M17Y5
N35
ḥm nṯr tpi n imn
(Hem Necher Tepi en Amon)
Amonen apaiz gorena , edo Amonen lehen profeta

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.