Amman ibaia
Amman ibaia (galeseraz Afon Aman eta ingelesez River Amman) Gales hegoaldeko ibai bat da. Black Mountain mendilerroan jaio eta Pantyffynnon udalerrian Loughor ibaiari elkartzen zaio.
Ibai honek Ammanford, Pontamman, Glanamman, Brynamman eta Rhosamman udalerriei izen ematen die, bai eta Cwmamman komunitateari. Garnant eta Betws udalerriak ere ibai honen ertzean kokatuak daude.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.