Amitābha
Amitābha(sanskritoz: अमिताभ, Amitābha «Argi neurrigabea», əmɪˈt̪aːbʱə ahoskatua) Mahayana budismoaren gogartezko Buda Handia da (Japonian Amida deitua).
Kolore gorriz irudikatzen da, meditazio-jarreran, sartzen ari den eguzkiaren isla modura; argi mugagabearen buda baita, eta maitasunaren eta errukiaren sinboloa.
Historia
Amitabharen gurtza Indian sortu zen K. o. II. mendean, baina han ez zuen arrakasta handirik izan, bai, ordea, Asia erdialdean, Txinan eta, batez ere, Japonian.
Japonian, non batzutan Mida izenez ezaguna da, haren gurtza 650 urte inguruan sartu zen, eta Kamakura Aroan (1185-1337) eragin handia izan zuen bertako zibilizazioan. Gainerako sektetatik bere izaera herrikoi eta indibidualistak bereizten du, eta orobat fedea salbabide gisa hartzeak.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.