Amin Maalouf
Amin Maalouf (arabieraz: أمين معلوف; Beirut, 1949ko otsailaren 25a) libanoar idazlea da, frantsesez idazten duena.
Amin Maalouf | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() (2009) | |||||
2023ko irailaren 28a - ← Hélène Carrère d'Encausse
2011ko ekainaren 23a - ← Claude Lévi-Strauss | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | أمين رشدي معلوف | ||||
Jaiotza | Beirut, 1949ko otsailaren 25a (75 urte) | ||||
Herrialdea | ![]() ![]() | ||||
Lehen hizkuntza | arabiera | ||||
Familia | |||||
Ama | Odette Maalouf | ||||
Ezkontidea(k) | Andrée Maalouf (en) ![]() | ||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Collège Notre Dame de Jamhour (en) ![]() Saint Joseph University (en) ![]() | ||||
Hizkuntzak | ingelesa frantsesa arabiera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | kazetaria, idazlea, libretista, zientzia-fikzio idazlea, autorea eta eleberrigilea | ||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | Frantses Akademia | ||||
aminmaalouf.org | |||||
![]() ![]() ![]() |
Biografia
Bere familia Libanoko mendialdeko Ain-Abou herrikoa zen. Amaren familia katolikoa eta frankofonoa zen. Aitak, jatorriz komunitate melkitakoa bazen ere, heziketa protestante eta ingelesa izan zuen . Amaren nahikariz, Aminek Jesusen Konpainiaren ikastetxe frantsesean ikasi zuen. Ondoren Beiruteko Unibertsitate frantsesean soziologia ikasketak egin zituen.
An-Nahar egunkarian lan egin zuen. Nazioarteko atalaren arduraduna zela, 60 estatu baino gehiagotan ibili zen, tartean Etiopia, Somalia, Bangladesh eta Vietnamen . Azken honetan Saigoneko batailaren lekuko izan zen. 1976an Libanoko gerra hasi zelarik, Parisera erbesteratu zen eta oraindik han bizi da. Jeune Afrique astekariko erredaktore-burua izana da. Les croisades vues par les Arabes liburuaren arrakastari esker, 1985etik idazteari ekin zion buru-belarri.
Maaloufen obran bere bizipenak nabarmentzen dira: bere arbasoen jatorri anitza, hizkuntza eta erlijio ezberdinekin izan duen harremana, komunitateen arteko gatazkak eta erbestealdia. Les Identités meurtrières (Nortasun hiltzaileak) liburuan, etnia, hizkuntza edo erlijio baten izenean, gizakiak elkar hiltzera eramaten dituen eromena salatzen du.
Berak idatzia da hau:
« | Nik arrazagatiko gorrotoa eta diskriminazioa gaitzesten ditut. Turkiarra nuen aita, eta armeniarra ama, eta gorrotoaren kontra bat egin zutelako lortu zuten elkarrekin bizitzea. Haiengatik jaso dut nik hori. Hori da nire aberria. Nazismoari, Frantzia inbaditu zuenean ez, Alemania inbaditu zuenean hartu nion amorrua. | » |
Lanak
Eleberriak
- Léon l'Africain (1986)
- Samarcande (1988). (Maisons de la Presse Saria)
- Les Jardins de lumière (1991)
- Le premier siècle après Béatrice (1992)
- Le Rocher de Tanios (1993ko Goncourt Saria)
- Les Échelles du Levant (1996)
- Le Périple de Baldassare (2000). (2000ko Jacques Audiberti-ville d’Antibes Saria).
- Les désorientés (2012).
Saiakera liburuak
Opera libretoak
- L'Amour de loin (2000), Kaija Saariahorena.
- Adriana Mater (2004), Kaija Saariahorena.
- La Passion de Simone (2006), Kaija Saariahoren oratorioa.
- Émilie (2010), Kaija Saariahorena.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Amin Maalouf ![]() |
- Amin Maaloufen webgunea, aminmaalouf.org