Amigdala gorputz

Amigdala gorputza lobulu tenporalean sakonean dauden neuronen nukleoak dira. Sistema linbikoaren parte da eta erreakzio emozionalen prozesamendu eta gordelekuan ezinbestekoa. Hipokanpoaren aurrean kokatzen da.

Amigdala gorputz
Xehetasunak
Honen parteburmuina
Identifikadoreak
Latinezcorpus amygdaloideum
MeSHeta A08.186.211.200.885.287.249.152 A08.186.211.180.090 eta A08.186.211.200.885.287.249.152
TAA14.1.09.402
FMA61841
Terminologia anatomikoa
Amigdala gorputza. Buruan kokatuta (gorriz irudikatuta).

Banaketa anatomikoa

Amigdala gorputza entzefaloko 3D irudiaz gorriz margoztuta.

Amigdala eratzen duten atalak, aldi berean, nukleo ezberdinez osatuta daude, hauek amigdala konplexua eratuko dute. Nukleo hauek funtzio eta ezaugarri ezberdinak izango dituzte eta taldekatu egiten dira:

  • Talde basolaterala
    • Nukleo basolterala
    • Nukleo basala
    • Nukleo basal gehigarria
  • Nukleo zentrala
  • Nukleo kortikala
Amigdala gorputzaren aurreko ikuspegia.

Hemisferioak

Eskuineko eta ezkerreko amigdalen artean ezberdintasun funtzionalak daude. Hemisferio bakoitzak funtzio espezifikoa izango du, emozioak nola heltzen diren eta prozesatzeko moduaren arabera. Halaber, nahiz eta esker eta eskuineko amigdalak oroimen sistema independeak izan (bakoitzak memoria propioa izango du) batera egiten dute lan emozioak gordetzeko, kodetzeko eta interpretatzeko.

Eskuineko hemisferioa emozio negatiboekin erlazionatu egiten da. Beldurraren espresioan eta beldurraren ondoriozko estimuluen prozesamenduan parte hartzen du. Halaber, eskuineko hemisferioa memoriarekin erlazionatuta egongo da, parte hartzen du denbora, lekua eta emozioen arteko asoziazioan.

Konexioak

Amigdala zerebralak hainbat konexio izango ditu bere funtzioa egoki betetzeko. Hasteko, hipotalamora proiektatzen ditu zuntzak, nerbio sistema autonomoaren aktibazioa eragingo duena. Gainera, loturak izango ditu nukleo erretikularrekin zaintza, paralizazioa eta ihes erreflexuak sustatuko/ handituko dituztenak. Trigemino nerbioaren (V. bikote kraneala) eta nerbio fazialaren (VII. bikote kranealaren) nukleoekin konektatuta egongo da beldur espresioa eragiteko. Azkenik, gune tegmental bentralarekin, locus coeruleus eta gune tegmental laterodortsalarekin loturak izango ditu neurotrasmisoren aktibazioa eman dadin: dopamina, glukokortikoideak, adrenalina eta noraldrenalina (estres erantzunarekin erlazionatutako neurotrasmisoreaak hain zuzen). ​

Aipatutako amigdalaren zatiak konexio bereziak izango dituzte:

  • Nukleo kortikala usaimenarekin eta feromonen prozesamenduarekin erlazionatuta dago. Horretarako, usaimen bulboa eta usaimen kortexetik helduko zaioa informazioa.
  • Nukleoa basolaterala proiekzioak bidaltzen ditu talde basolateralak gainerako guneetara eta nukleo zentromendialetara. Halaber, aferentziak heltzen zaizkio sistema sentsorialetatik.
  • Nukleo zentrala arratoi eta katuetan emozieoen aktibazioan eragiten dute.

Sexu eta hemisferio desberdintasunak

Hormona sexualen erantzunean inplikaturik daudelaren ebidentziak ikusi egin dira hainbat espezieetan. Amigdalak estrogeno eta androgenoen hartzaileak ditu eta hormona sexualen mailen gorabeherei erantzuten die bere morfologia aldatuz (hormona gai dira amigdalaren ezaugarri asko aldatzen, neuroen kopurua eta NTen espresioa barne.

Amigdalaren tamaina handiagoa da gizon helduetan (bai gizaki zein beste marraskarietan).

Gainera, sexu bietan ematen diren amigdalaren desberdintasunak, amigdalaren ezberdintasun hemisferikoekin erlazionatzen dira (azken emaitzen arabera). Cahill eta beste batzuen aburuz, eskuina-gizon / ezkerra-emakume teoria iradokitzen dute amigdalen aktibitatearen inguruan. Horrela, eskuineko amigdalaren konexioak → kanpoko estimuluen segimentua errazten dute. Ezkerreko amigdalaren konexioak barneko estimuluen segimentua errazten dute.

Funtzioak

  • Emozioen integrazioa.
  • Beldurraren kudeaketa eta ihes/borroka erreakzioa.
    • Mehatxuzko estimulu bati aurre egiteko (superbibentzia).
  • Emozioen ikasketa.
  • Memoria.
  • Portaera sexualaren erregulazioa.
  • Agresibitatea.

Argazki galeria

Bibliografia

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.