Amical Wikimedia

Amical Wikimedia (Amical bezala ere ezaguna - katalanez "lagundia" esan nahi duena), irabazi asmorik gabeko elkarte bat da eta Wikimediaren Erakunde Tematiko bezala onartua dago. Hizkuntza eta kultura katalanak ditu ardatz. Helburu nagusia giza-ezagutza guztia katalanez eskuragarri jartzea da, eta era berean, kultura katalana ere hizkuntza guztietan eskuragarri egotea da.

Amicalek 2015ean 90 kide zituen eta 2020an 125.


Ibilbidea eta historia

Amical Viquipèdia elkartea 2008an sortu zen. Hainbat saiakera egin ziren WMFren erakunde laguntzaile onarpena lortzeko. Lehenengo saiakera Wikimedia CAT izan zen eta horrekin tokiko kapitulu bat lortu nahi zen herrialde katalanetarako. Proposamenak ez zuen baizkorik jaso ChpCom-en aldetik lurralde horiek hainbat estatu soberanoen artean banatzen zirelako eta dagoeneko existitzen ziren kapituluen gainjartzen zelako. Bigarren saiakeran Wikimedia CAT azpikikapitulu nazional baten antzera aurkeztu zen, eta hala, lurralde eremua Espainiako herrialde katalanetara mugatu zen. Aukera honek hainbat aipamen izan zituen WMFko Bulegoaren partetik, baina Jimmy Wales babes argia baino ez zuen jaso.[1]Hirugarren eta azken saiakera 2013an egin zen eta WMF Bulegoaren eredu berri batekin egiten zuen bat, Erakunde Tematikoarena. Amical Wikimedia 2013ko ekainaren 7 lortu zuen WMFren onarpena.

WMFren onarpen ofizialik gabeko bost urte horietan zehar, elkarteko jendeak lan gogorra egin zuen katalanezko Wikimedia proiektuak sustatzeko eta babesteko. Hileko txostenak azpiko loturetan ikusi daitezke.

Elkartea irabazi asmorik gabeko erakunde bezala erregistratu zen Katalunian (2009). Amical Wikimediak (lehengo Amical Viquipèdia) eta katalan Wikipediako wikilari komunitateak elkarren arteko lotura formalak ezartzeko erabakia hartu zuten 2010eko apirilean. 2011ean, Kataluniako Gobernuak Amical Wikimedia Katalana sustatzeko elkarte erroldaren barruan sartzea onartu zuen.


Helburuak, interes eremuak eta misioa

Katalana Katalunian, Valentziako Erkidegoan, Balear Uharteetan eta Aragoan (Espainia); Ipar Katalunia (Frantzia); Andorra; eta Algerren (Sardinia, Italia) hitz egiten da.
  • Amical Wikimediak hizkuntza eta kultura katalanaren gainean jartzen du arreta.
  • Amical Wikimediaren lehen misioa eta helburua giza ezagutza guztia katalanez egotea da eta kultura katalanaren inguruko ezagutza guztia ere hizkuntza guztietan egotea da.

Katalan hizkuntza Katalunian, Valentziako Erkidegoan, Balear Uharteetan, Ipar Katalunian, Aragoan (Sartaldeko zerrenda), Andorran eta Italian (L'Alguer) hitz egiten da. 10 milioi hiztun inguru izan arren, Europar Batasunak ez du onartzen hizkuntza ofizial bezala[2] , nahiz eta Batasuneko beste zenbait hizkuntza ofizial baino hiztun gehiago izan, adibidez, Eslovakiera (7M), Lituaniera (3,2M) edo Maltarra (0,5M), besteak beste.

Kapitulu nazionalekiko lurralde gainjartzea

Elkartearen jarduerarako lurralde eremua Amicalen misioa partekatzen duten boluntarioak aurkitzen diren leku guztiak dira. Amicalek lurralde horietan lanean ari diren beste erakundeekin harremanak izango ditu lurralde horietan egingo diren jardueren berri emateko eta elkarlanean aritzeko.


Plan Estategikoa

Jasotako sariak

  • Kulturaren Sari Nazionala 2014, Kataluniako Kulturarako eta Arteetarako Erakunde Nazionalak emanda.

Erreferentziak

  1. I strongly support the creation of Wikimedia CAT, for the same reasons and in the same way that I support the creation of sub-national chapters in a variety of contexts where local conditions make it sensible to do so. I say this as a personal opinion of one board member. --Jimbo Wales 14:32, 14 November 2010 (UTC)
  2. EBko hizkuntza ofizialak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.