Eusko Ami
Ami Vasco izenburuaz, ondoren Eusko Ami gisa euskaratuta, 1906. urtean Iruñean eta Iber zein Ibero'tar Ebangelista ezizenez, euskal nazionalismoaren aldeko liburuxka ospetsua eman zuen argitara Ramon Goikoetxea kaputxinoak. Liberalen aurkakoa bazen ere, ez zuen integrismoaren edo karlismoaren bidetik jo. Gipuzkoarra aldizkarian idatzi zuen. Laster nazionalismoak bere oinarrizko katixima moduan hartu zuen.
Eusko Ami | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1906 |
Izenburua | Ami Vasco eta Eusko Ami |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | gaztelania eta euskara |
Argumentu nagusia | Abertzale (en) |
Edukia
Liburuxka katixima moduan idatzita dago, hau da, galderen erantzun zehatzen bitartez; guztiak 104 galdera eta ondorio bat dira. Jatorrizko testu osoa gaztelaniaz dator eta edukien aldetik lehenengo EAJren oinarri ideologikoak biltzen ditu: "Jaungoikoa eta lagi zarra"[1]. Lanak berragitalpen asko ezagutu zuen, azkenak Gerra Zibilaren ondorengo erbestean. Esaterako, Argentinako Ekin argitaletxeak sakelako liburu gisa 1958an plazaratu zuen; bi bertsio egin zituzten, euskarazkoa zein gaztelaniazkoa. Gerra ondorengo urteetan liburu txikiak egin ziren batez ere errepresioa sahiesteko. Ekin argitaletxeak Argentinan horrelako liburuxa landu zituen, gainean eramateko eta desagerrarazteko errazak.[2]
XX. mendeko bigarren zatian liburuaren ospea galduz joan zen, batez ere bere oinarri arrazisten eta ultrakatolikoen ondorioz.
Kapituluak
- "Abenderria"
- "Laterria"
- "Abertzaletasuna"
- "Aberria"
- "Aberriarenganako bearkiak"
- "Eusko abertzaletasuna (Endari buruz)"
- "Eusko abertzaletasuna edestiari buruz"
- "Euzko Alderdi Abertzalea"
- "Lege Zar edo Fuero zale alderdiak"
- "Karlatarren alderdia"
- "Azken gertaera nagusienak"
- "Urenburutzat ameriketarron eritzia" (Buenos Airesen gehitua)
Bibliografia
- Ami vasco. Bilbo: E. Arteche inprimategia, 1906.
- Eusko ami. Buenos Aires, Ekin argitaletxea, 1958.
Erreferentziak
- http://atzoatzokoa.gipuzkoakultura.net/c94f26/index.php
- Jose Ramon Zabala Agirre: "Aproximación a la hemerografía del exilio vasco. 1936-1960", La Cultura del Exilio Vasco II, Donostia: J.A. Ascunce, 1994, 113.or.