Ametzolako geltokia

Ametzola Euskal Herriko Bizkaiko tren eta autobus geltoki bat da, Bilbo udalerriko Ametzola auzoan kokatuta dagoena.

Ametzola
Hurrengo trenak
Geltokiko sarrera
Map
Lineak
« Autonomia    Zabalburu »
« Autonomia    Zabalburu »
« Basurto    Concordia »
« Basurto-Osp. Lanak  Bilboko metroaren 4. linea  Abando »
Kokapena
HelbideaGordoniz kalea, 49; 48012
UdalerriaBilbo,  Bizkaia
Geltokiaren datuak
Kodea13206
Gunea1. gunea
Irekiera1998ko maiatzaren 29a
IrisgarriaGeltoki irisgarria  (Renfe Feve)
Geltoki ez irisgarria  (Renfe Operadora)
Zerbitzuak  Pertsonaldun txarteldegia 
AldageltokiaTrena Autobusa 
Nasak4
Trenbideak5
JabeaTrenen Azpiegituren Administratzailea
EragileaRenfe Operadora
Renfe Feve
Garraio zerbitzuak
Renfe Aldiriak  Bilbo Santurtzi
  Bilbo Muskiz
  Bilbo Balmaseda
Renfe Feve  Bilbo Santander
  Bilbo Leon
Bilbobus27  Arabella Betolatza
57  Miribilla Ospitalea
72  Larraskitu Castaños
77  Peñascal Mina del Morro
A8  San Justo Ametzola
G3  Larraskitu Plaza Biribila

Geltokia 1998ko maiatzaren 29an ireki zen.

Egoera

Geltokia honako burdinbide hauen ibilbidearen zati da:[1]

Sarbideak

  • Arrapala bidezko sarbidea Autobusa Sarbide irisgarria  Gordoniz kalea / Burdinbidearen hiribidea
  • Arrapala bidezko sarbidea Sarbide irisgarria  Gordoniz kalea, 49

Irisgarritasuna

Nahiz eta sarbideak irisgarriak izan, nasa eta trenaren arteko tartea dela eta Renfeko Aldirien geltokia ez da irisgarria. Arartekoak argitaratutako irisgarritasuna eta garrioaren ikerketa-diagnosiaren arabera, «Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileak ezin du modu autonomoan nasa eta unitate mugikorraren plataformaren arteko desnibela libratu, nasaren muturretik trenaren plataformara arteko tartea handiegia baita», eta «Burdinbide zerbitzuen eragileak ez dio Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileari bermatzen ibilgailutik igo edota jaistea[2]

Irisgarritasuna
Lekua Sarbidea Egoera
Geltokia Gordoniz kalea / Burdinbidearen hiribidea Sarbide irisgarria 
Gordoniz kalea, 49 Sarbide irisgarria 
Nasak 1. trenbidea (   ) Sarbide irisgarria 
2. trenbidea (   ) Sarbide irisgarria 
3. trenbidea (  ) Sarbide irisgarria 
4. trenbidea (  ) Sarbide irisgarria 
Trenak 1. trenbidea (   ) Sarbide ez irisgarria 
2. trenbidea (   ) Sarbide ez irisgarria 
3. trenbidea (  ) Sarbide irisgarria 
4. trenbidea (  ) Sarbide irisgarria 

Historia

Ametzolako proiektua

Bilbao Ría 2000 erakundeak Trenbidearen Hegoaldeko Saihesbidea egitearekin batera Ametzolako geltokia eraiki zuen. Interbentzio horren helburuetako bat Irala eta Errekalde auzoen inguruan zeuden trenbide lursail handiak hirigune bihurtzea zen. Hala, trenbideek sortzen zituzten mugak desagertarazi nahi ziren, horien ordez pasealekuak eta berdeguneak eginez, hiria saretuz eta baita etorkizunean eraikiko zen Bilboko tranbiari bide emateko ere.

Garaian Ametzolan zama-garraioentzako geltokia besterik ez zegoen, lurgaina trenbidez josita zegoela. Gunea estali eta gainean Ametzolako parkea proiektatu zuen Javier López Chollet arkitektoak, 1998ko irailaren 25ean ireki zena. Parkearen inguruan 900 etxebizitza eraiki ziren, hiriguneari jarraipena emanez. IMB arkitektura estudioak Ametzolako geltokia diseinatu zuen, bestibulu eraikin bakar batean Renfeko Aldirien eta Feveren tren zerbitzuak bilduz.[3]

Sarbide nagusia Gordoniz kalearen eta Burdinbidearen etorbidearen arteko gurutzaduran dagoen beira eta burdinezko eraikin batean dago. Barruan, maila ezberdinetan, Feve eta Aldirien nasak daude, non trenen zaratak ahultzeko sistema berritzailea instalatu baitzen. Maila bakoitzean izkineko bi nasa daude, zeinetatik bina trenbide pasatzen diren. Aldirikoen eta Feveren zerbitzuak banatzen dituen horman, Bizente Larrearen Ametzola izeneko eskultura instalatu zen.[4]

Gainera, zamak garraiatzen dituzten trenentzako trenbide saihesbidea ere eraiki zen, bidaiarientzako geltokiaren kanpoaldetik pasatzen dena eta Miribillako geltokiarekin lotuta dagoena.

Kanpoan, Trenbidearen etorbidean zehar, geltokiak argiztatzen dituzten argizulo serieak daude, horietariko serie bat, alegia, Feveren nasen gainean kokatzen dena, Ametzolako parkeko mugan dagoen aterpea ere sortzen duela.

Burdinbidearen etorbidetik jarraituz, 2003an Renfeko Aldirien nasetara heltzen den bigarren mailako sarbidea eraiki zen, eskaileraz zein igogailuz hornitua.[5]

Geltokia igogailu, txarteldegi, balioztatze makina eta 2017tik desfibrilagailuz ere hornituta dago.[6]

2013ko sutea

2013ko irailaren 25ean geltokia hustu eta ordu batzuz Abando eta Olabeagako geltokien arteko trenbide tartea moztu behar izan zen, Ametzolako geltokiaren inguruan sute bat gertatu ondoren.[7]

8:30etan ADIFek kudeatzen duen trenbidean, Ametzolako geltokiaren ondoan, tunelaren estaldura katenaria gainera erori eta keak sortzen hasi zituen, segurtasun protokoloa aktibatuta, geltokia hustu eta aipatutako trenbide tartea zerbitzuz kanpo utzita. 9:45ak aldera zerbitzua berrezarri zen.[8]

Geltokia

Renfe Operadoraren geltokia Renfe Feveren geltokia

Zerbitzuak

Eskualdeko trenak

 Renfe Feve
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera 
R3Bilbo
Concordia
AmetzolaBasurto–OspitaleaZorrotza–ZorrozgoitiIrauregiZaramilloSodupeAranguren–GeltokiaMimetizTraslaviñaArtzentalesVillaverde TurtziozKarrantzaGibajaUdallaMarronLimpiasTretoCiceroGamaBerangaHoz de AneroVillaverde de PontonesPuente AgueroOrejoHerasAstilleroMaliañoValle RealNueva MontañaValdecillaSantander
R3bBilbo
Concordia
AmetzolaBasurto–OspitaleaZorrotza–ZorrozgoitiIrauregiZaramilloSodupeGueñesAranguren–GeltokiaMimetizTraslaviñaArtzentalesVillaverde TurtziozKarrantza
R4Bilbo
Concordia
AmetzolaBasurto–OspitaleaZorrotza–ZorrozgoitiIrauregiZaramilloSodupeAranguren–GeltokiaAranguren–GeralekuaZallaBalmasedaArla–BerronUngo–NavaMercadilloCadaguaBercedoQuintanaEspinosa de los MonterosRedondoSotoscuevaPedrosaDosante–CidadRobredo–AhedoSoncilloArijaLlanolas RozasMontes Claroslos CarabeosMataporqueraCillamayorSalinas de PisuergaVado–CerveraCastrejon de la PeñaVillaverde–TarilonteSantibañez de la PeñaGuardo–GeralekuaGuardo–Geltokiala EspinaValcuendePuente AlmuheyCerezal de la GuzpeñaPrau de la GuzpeñaLlama de la GuzpeñaValle de las CasasSorribaCistiernala ErcinaBoñarela VeciellaMatallana de ToriuSan FelizAsuncion/UniversidadLeon
Matallana

Aldiriko trenak

 Bilboko Renfe Aldiriak
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera 
 C-1Bilbo
Abando
ZabalburuAmetzolaAutonomiaSantimamiOlabeagaZorrotzaLutxana–BarakaldoDesertu–BarakaldoSestaola IberiaPortugaletePeñotaSanturtzi
 C-2Bilbo
Abando
ZabalburuAmetzolaAutonomiaSantimamiOlabeagaZorrotzaLutxana–BarakaldoDesertu–BarakaldoGalindoTrapagaTrapagaranUriosteSagrada FamiliaOrtuellaGallartaPutxetaMuskiz
 C-4fBilbo
Concordia
AmetzolaBasurto–OspitaleaZorrotza–ZorrozgoitiSanta AgedaKastrexanaIrauregiZaramilloQuadraSodupeArtxubeLanbarriGueñesAranguren–GeltokiaAranguren–GeralekuaZallaColegioIbarraBolunburuHerreraBalmasedaGaltzara

Hiriko autobusak



Erreferentziak

  1. EuroFerroviarios. «Ametzola (geltokia)» euroferroviarios.net (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
  2. (Gaztelaniaz) Ararteko. (PDF) Ametzola. (Noiz kontsultatua: 2018-06-19).
  3. Bilbao Ría 2000. «Ametzola: proiektu integratzailea» (Noiz kontsultatua: 2014-07-06).
  4. «Vicente Larrea :: Leku Irekitan Lanak» vicentelarrea.com (Noiz kontsultatua: 2018-06-19).
  5. Bilbao Ría 2000 (7) (Noiz kontsultatua: 2018-06-19).
  6. (Gaztelaniaz) «RENFEk desfibriladoreak jarriko ditu Bizkaiko aldiriko 11 estaziotan» Bilbao Actual (Noiz kontsultatua: 2018-06-19).
  7. Naiz. «Ametzolako tren geltokia hutsarazi dute sute bat dela-eta» (Noiz kontsultatua: 2013-09-25).
  8. (Gaztelaniaz) Deia. «RENFEren Ezkerraldeko linean zirkulazioa berrezarri da tunel batean izandako sute baten ondorioz» (Noiz kontsultatua: 2013-09-25).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autonomia Ametzola Zabalburu
Santurtzi Bilbo–Abando
Basurto–Ospitalea Ametzola
Leon–Matallana Bilbo–Concordia
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.