Ametzola
Ametzola Bilboko auzoa da. Bilboko zazpigarren barrutian kokatuta dago, Errekaldeko barrutian alegia.
Ametzola | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Errekalde |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Auzotarra | ametzolatar |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°15′21″N 2°56′18″W |
Azalera | 0,26 km² |
Garaiera | 35 |
Demografia | |
Dentsitatea | Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "," bizt/km² |
Ezaugarriak
Auzoak hiriko gune ezagun asko biltzen ditu, Etxetxukoa esaterako. Bertan dago Bilboko udal kirol pabilioia, iurbentia Bilbao Basket saskibaloi taldeak eta Exbasa Bilbo areto futbol taldeak jolasteko erabiltzen dutena.
Auzoak 12.824 biztanle dauzka eta 26,45 hektareako azalera. Etxetxuko dorreak auzo honetan daude.
Hemeretzigarren mendean zehar eraikitako trenbideek oztopo nabarmena suposatu dute auzoaren bilakaeran. Ametzolako auzoaren erdi-erdian Fevek merkantziak garraiatzeko trenbide sare bat zeukan. Trenbide hauek pixkanaka lurperatuz joan da, Bilbao Ria 2000 erakunde publikoak babesturiko proiektu urbanistiko baten bitartez.
1999ko abenduaren 27an Ametzolako auzo berriaren eraikuntza garabi bat, behera erori zen Lothar ekaitzak eragindako haize gogorrengatik eta bi pertsona hil zituen[1].
Garraio publikoa
Errekalde eta Bilboko zabalgunearen artean egonik, auzoa hiriaren erdigunearekin elkartzen dituzten hainbat autobus eta tren linea daude.
Autobusa
Línea | Ibilbidea | Maiztasuna (min) |
---|---|---|
27 | Arabella - Betolatza | 15´ |
57 | Miribilla - Basurtuko Ospitalea | 60´ Astelehenetik Ostiralera |
72 | Larraskitu - Gazteleku | 12´ |
76 | Artatzu/Xalbador - Moiua Plaza | 20´ |
77 | Peñascal - Larreagaburu | 12´ |
A8 | Ametzola - San Justo | 60´ |
Trena
Gordoniz kaleak eta Trenbideko etorbideak bat egiten duten lekuan, Ametzola parkearen muturrean alegia, Ametzolako geltokia dago. Geltokiak hurrengo zerbitzuak batzen ditu:
- Renfe Feve: Aldirien B-1 (Bilbo-Concordia - Balmaseda) eta R-3b (Bilbo-Concordia - Karrantza) lineak, eta eskualde-arteko R-3 (Bilbo-Concordia - Santander) eta R-4 (Bilbo-Concordia - Leon-Matallana) lineak.
Tranbia
La Casillako geltokia Bilboko tranbiaren geltoki-buru da gaur egun.
Kale garrantzitsuenak
- Etxetxu plaza
- Trenbidearen etorbidea
- Gordoniz kalea
Erreferentziak
- http://elpais.com/diario/2000/03/21/paisvasco/953671208_850215.html El Pais egunkariko albistea.
Ikus, gainera
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |