Amets Arzallus

Amets Arzallus[1] Antia (Hendaia, Lapurdi, 1983ko azaroaren 9a) bertsolaria, kazetaria eta bertso irakaslea da. 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazteaz gain,[2] lau aldiz nagusitu da Xilaba Bertsulari Xapelketan eta beste hainbestetan Nafarroako Bertsolari Txapelketan.

Amets Arzallus

Ahotsa
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAmets Arzallus Antia
JaiotzaHendaia, 1983ko azaroaren 9a (40 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Familia
AitaJexux Arzallus
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria, kazetaria, zinema aktorea, film-zuzendaria, film screenwriter (en) Itzuli eta idazlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm7056588 Literaturaren Zubitegia: 1010 Spotify: 0egzF5RczcTOeR1N1mtl9v iTunes: 970625885 Edit the value on Wikidata
Amets Arzallus abesten, atzean Sustrai Colina duela.
Amets Arzallus. Egilea: Maitane Azurmendi

Bizitza

Jexux Arzallus bertsolari ezagunaren eta Miren Antiaren seme, eta Itsaso Arzallus eta Maddalen Arzallus bertsolariaren neba, Donibane Lohizunen jaio zen, baina txikitatik Hendaian bizi da. Aitaren eta familiaren eraginez, txikitan hasi zen bertsotan, baita kirolean ere (futbola eta pilota ditu gustuko, besteak beste).[3] Hendaia eta Kanboko ikastoletan eta Baionako lizeoan aritu ondoren kazetaritza ikasi zuen EHUn. Egun Argia aldizkarian eta Euskadi Irratian kolaboratzen du, eta Hendaiako bertso eskolan ere aritzen da.[4][5]

2016an, Donostia izan zenean Europako kultura-hiriburua, dokumental baten protagonista izan zen "Europa Transit" enbaxada ibiltarien proiektuaren barruan, gatazken lekukoak izan diren edo diren europar hirien inguruan. Arzallus harremanetan egon zen exodo txipretarrarekin bizipenak eduki zituzten musikari eta poetekin.[6]

Bertsolaritza

Lehen plaza Beasainen egin zuen, 1992ko Gipuzkoako Eskolarteko txapelketan.[5] Han lagun izan zituen Sustrai Colina adiskidea eta Itsaso arreba. Eskolarteko txapelketetan emaitza oparoak izan zituen.

Ordutik aurrera goren-goreneko mailan dabil. 2000ko Nafarroako txapelketan txapeldun izan zen. 2005eko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian finalera heldu zen; 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusian txapeldunorde izan zen,[4] Maialen Lujanbioren ostean; eta 2013koan, berriz, txapeldun izan zen. Iparraldeko Xilaba Bertsulari Xapelketa ere irabazia du, 2008, 2010 eta 2012. urteetan.

Lorpenak

Txapelketak

Sariak

Liburuak

Bidaia kronika

  • Illimani: Boliviako izpiak eta hizkiak (2006, Argia liburuak).

Eleberria

Kazetari lanak

Amets Arzallus Antia kazetaria da lanbidez eta berak egindako elkarrizketa berezienetakoa, 2017an bere aita Jexux Arzallusi egindakoa izango da. Elkarrizketa hau, Tolosaldeko Atarian[8] argitaratua izan zen eta aitaren jaiotetxean, Goiazko Arre baserrian, egin zion.

Erreferentziak

  1. Abizena Arzallus idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Artzallus onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013» www.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).
  3. «Amets ARZALLUS — Euskal kultur erakundea» www.eke.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).
  4. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Amets Arzallus - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).
  5. «Arzallus Antia, Amets - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).
  6. "Amets Arzallus protagoniza el documental del viaje de Europa Transit a Chipre" (Noticias de Gipuzkoa).
  7. SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-11-18). «Amets Arzallus, Ibrahima Balde eta Eshkol Nevok jasoko dituzte Zilarrezko Euskadi Sariak» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
  8. ««Dena da hizkuntza, dena da politika, dena da bertsoa, dena da konpromisoa...» - Bidania-goiatz» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2021-11-26).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.