Amerindiar

Amerindiarrak Amerikako jatorrizko biztanleak edo herriak dira, Kristobal Kolon hara iritsi baino lehen lurralde hartan (Alaskatik Patagoniaraino) bizi zirenen ondorengoak. Amerindiar herrien jatorrizko hizkuntzei amerindiar hizkuntzak deritze.

XX. mendearen hasierako margoa. Amerindiar herriak irudikatzen ditu.

Gaur egun, asko aldatzen da biztanleon proportzioa herrialde batetik bestera: Paraguaiko % 98tik (mestizoak barne) AEBko % 1 edo 2raino.

Inuitak AEBn, Kanadan, Groenlandian eta Errusian bizi dira, eta egoera geografiko oso berezia dutenez, ez dira horrela soilik sailkatzen. Adibidez, Quebecen honela deitzen zaie: hamar nazio indigenak dira, eta nazio inuita.[1]

Historia

Orain arteko teoriarik zabalduenaren arabera, herri horiek Asiatik iritsi ziren gaur egungo Alaskara Bering itsasartea zeharkatuz, duela 9.000-50.000 urte. Garai hartan, antza, igarobidea izoztuta topatu zuten eta horri esker pasatu ahal izan ziren. Badirudi Bluefish koban gizakien aztarnak aurkitu direla, orain dela 20.000 urte ingurukoak.

Azken urteetan, Clovis Kultura garrantzitsua asko ikertu da: itxuraz, K.a. 11.000 urtearen inguruan sortu zela.

Las Vegas Kulturak zibilizazio bat eraiki zuen, gaur egungo Ekuadorreko kostaldean, K.a. 10.000 eta 4.600 urteen inguruetan. Hego Amerikako ingurune berberean, Valdivia Kultura garatu zen gero baina, nonbait, biztanleria txikia zen, 2.000 biztanle inguru: Amerikako lehen zeramika egin zuten. Egungo Perun, Caral Zibilizazioa garatu zen, K.a. 3.000 urtearen inguruan. Gero, lehen amerikar kultura handia sortu zen: Olmeka, K.a. 1500 urtearen inguruan. Antza denez, 5.000 nukleo zituen eta La Venta hiri handiena zen (18.000 bat biztanle).

K.a. 600. urtearen inguruan, La Tolita Kultura garatu zen.

1.000 urtearen inguruan, Norvegiako talde txiki batek Atlantikoa gurutzatu zuen eta Islandia pasa ostean, Amerikako iparraldera iritsi.

1492an, Kolon Karibeko zenbait uhartetara iritsi zen. Horren ondoren, europarrak Amerika konkistatzera abiatu ziren.

1876an, AEBko Gobernuak erreserbetan bizitzea agindu zieten.

Herriak

Ipar Amerika

Ojibwa gizonak.

Erdialdeko Amerika eta Hego Amerika

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.