Ameriketako Estatu Batuetako geografia

Ameriketako Estatu Batuak Ipar Amerikako errepublika federala da, 50 estatuk eta barruti federal batek osatzen dutena.

38°00′N 97°00′W
Ameriketako Estatu Batuetako geografia
Osoa 9.833.517 km²
Lehorra 9.147.593 km²
Ura 685.924 km²
Latitudea 38°0' N
Longitudea 97°0' W
Mugak
Kanada 8.893  km
Mexiko 3.155  km
Itsas erreklamazioak
Ondoko eremua 24 itsas milia
Jurisdikziopeko urak 12 itsas milia
Muturreko garaierak
Puntu beherena -86 m (Heriotzaren harana)
Puntu gorena 6.190 m (Denali)

Mugak

Herrialdeak Ipar Amerikaren erdialdea hartzen du, et baita Alaska, Hawaii, eta Ozeano Bareko beste eskualde txiki batzuk ere. Estatu Batu kontinentalek 7.825.268 kilometro koadroko eremua hartzen dute; iparraldean Kanada dute, ekialdean Ozeano Atlantikoa, mendebaldean Ozeano Barea, eta hegoaldean Mexiko eta Mexikoko golkoa. Alaska estatuak Kanada du ekialdean, Ozeano Barea hegoaldean, Ozeano Artikoa iparraldean eta Bering itsasartea mendebaldean; 1.717.854 kilometro koadro da luze-zabalean. Hawaii estatua Ozeano Bareko uhartedia da, kontinentetik 3.200 kilometro hego-mendebaldera dagoena.

Eskualde fisiografikoak

Estatu Batu kontinentaletan zortzi eskualde fisiografiko nagusi bereizi ohi dira, ipar-ekialdetik mendebaldera:[1]

Alaskan dago Estatu Batuetako gailurrik garaiena, Denali (6.194 metro), eta Kaliforniako Heriotzaren haranean punturik beherena (-86 metro).

Hidrografia

Estatu Batuetako lurralderik gehiena Mississippiren arroan dago. Mississippi ibaia, Missouri adarrarekin batera, munduko luzeena da. 1.970 kilometro egin ondoren Mexikoko golkoan itsasoratzen da. Rio Grandek, berriz, Mexikorekiko muga eratzen du. Hori ere Mexikoko golkoan itsasoratzen da. Ozeano Barera isurtzen diren ibaiak dira Colorado, ahoa Kaliforniako golkoan duena, eta Columbia. Ozeano Atlantikoan itsasoratzen direnak laburrak dira. Appalache mendietan dute iturburua eta nagusiak Hudson, Delaware, Potomac, Susquehanna eta Savannah dira.

Estatu Batuetako aintzirarik zabalenak Aintzira Handiak dira, Kanadaren mugan: Superior, Huron, Michigan, Ontario eta Erie. Aintzira horiek San Laurendi emari handiko ibaiak lotzen ditu. Erie eta Ontario aintzirak Niagara ibai laburrak lotzen ditu.

Klima

Alde handiak daude eskualdetik eskualdera Estatu Batuetan, bai garaieragatik, bai Atlantiko edo Pazifikoko itsaslaster hotzengatik; baina klimaren eragile nagusia haizea da: iparretik hegorantz trabarik gabe dabilela eta Mexikoko tropikotik datorren haize bero hezeak aurrez-aurre topo egiten duela Ipar polotik datorren haize hotz eta lehorrarekin. Kaliforniako itsasertzean oso hezea da klima. Oro har, bi multzo nagusi bereiz daitezke: mendebaldea, lehorra, Mendi Harritsuetatik Kostako mendikateraino hedatzen dena, eta ekialdea, hezea. Floridako klima, berriz, tropikala da. Mexikoko golkotik Ohioko haranera hedatzen den lurraldeak klima kontinentala du.

Erreferentziak

  1. Physiographic Regions. tapestry.usgs.gov (Noiz kontsultatua: 2018-2-10).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.