Amerikarteko Giza Eskubideen Batzordea
Amerikarteko Giza Eskubideen Batzordea (gaztelaniaz, CIDH) Amerikako Estatuen Erakundea giza eskubideak babesteko organoa da. 1959an sortu zen, Santiagon, Kanpo Harremanetako Ministroen Bosgarren Kontsulta Bileraren ebazpenaren bidez. Rómulo Gallegos idazle venezuelarrak zuzendu zuen lehen aldiz, 1960-1963 bitartean. Egungo idazkari exekutiboa, Tania Reneaum Panszi mexikarra da.[1] Amerikarteko Giza Eskubideen Gorearekin batera, giza eskubideak babesteko sistema interamerikarreko bi erakundeetako bat da. Washington D. C.n (AEB) du egoitza.
Amerikarteko Giza Eskubideen Batzordea | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | IACHR, CIDH, CIDH eta CIDH |
Mota | organizational subdivision (en) eta human rights commission (en) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1959 |
webgune ofiziala |
Batzordeak hiru lanlerro ditu:
- banakako eskaeren sistema;
- estatu kideen giza eskubideen egoera gainbegiratzea, eta
- lehentasunezko gai-ildoei arreta ematea.
Batzordeak Amerikako Estatuen jurisdikziopeko pertsona guztien eskubideak babesteaz arduratzen da, batez ere historikoki bereizkeria jasan duten herrien babesaz.[2][3]
Batzordearen osaera
Amerikako Estatuen Erakundeak (AEE) zazpi pertsona aukertzen ditu batzordea osatu dezaten, autoritate moral handiko pertsonak izan behar dute, Giza Eskubideen arloan ospe handia dutenak. Lau urteko agintaldian dihardute, eta epe bakar batez baino ezin da luzatu. Zuzendaritza Batzordearen kide dira lehendakaria, lehen lehendakariordea eta bigarren lehendakariordea. Urtebeteko agintaldia dute.
Batzordearen Estatutuaren 16. artikuluaren arabera, urtean behin baino gehiagotan biltzen da, bilkura arruntetan eta apartekoetan banatuta; lehenengoek bi aste irauten dute gutxi gorabehera, eta urtean hiru aldiz egiten dira. Saio horietan, Batzordeak astebete ematen du entzunaldietan eta lan-bileretan aztertzen ari diren kasuei buruz; herrialde bateko giza eskubideen egoerari buruz ere eztabaidatzen du. Saio horiek garrantzitsuak dira kasu edo gai jakin bati buruzko informazioa biltzeko aukera ematen dutelako eta, gainera, arazoa konpontzeko esku-hartzea eskatzen dutelako.[4]
Batzordearen eginkizunak
Amerikan giza eskubideen errespetua eta defentsa sustatzea du eginkizun nagusia. Batzordearen Estatutuak, Amerikako Konbentzioan parte hartzen duten herrialdeak eta kide ez diren estatuen gaineko eginkizunak eta eskurantzak bereizten ditu. Azken horiei dagokienez, Batzordearen eskumena AEEren Gutunean.[5]
Batzordearen erregelamenduak
Egun indarrean dagoen araudia 2009ko urriaren 28tik azaroaren 13ra ospatu zen 137. bilkura-aldi arruntean onartu eta 2009ko abenduaren 31an sartu zen indarrean. Geroago, 2011ko irailaren 2an, Erregelamenduaren 11. artikulua aldatu zen. Erregelamenduak 80 artikulu ditu eta lau titulutan banatuta dago. 2011ko martxoaren 1ean Amerikarteko Giza Eskubideen Sistemaren Lege Laguntzarako Funtsaren araudia indarrean sartu zen.[6]
Giza eskubideen urraketak salatzeko prozedura
Norbanakoek Batzordeari egin diezaiokete salaketa aztertzeko eskaera, beti ere Estatuaren barne-baliabideak agortu direla. Batzordea alderdien (demandatzailearen eta Estatuaren) esku jartzen da beti, elkarren arteko akordioa lortzen saiatze aldera. Era baketsuan akordiorik lortzen ez bada, Batzordeak berariazko gomendioak egingo ditu, eta beharrezkotzat jotzen badu, Amerikarteko Giza Eskubideen Auzitegiaren esku jarriko du kasua, baldin eta Estatuak Auzitegiaren agintaritza onartu badu.
Bestalde, larritasun- eta urgentzia-egoeretan eta konponbiderik gabeko kaltea eragin daitekeenean, Batzordeari kautelazko neurriak eska dakizkioke. Kasu horietan, Batzordeak Estatuari eskatzen prebentzio-neurriak eskatzen dizkio, pertsonen edo eskubideen gaineko kalterik ez egiteko.[7] Batzorde Interamerikarraren Erregelamenduaren 25. artikuluak arautzen ditu.[8]
Batzordeak, bisitak in situ egin ditzake ere. Ondoren, herrialde horiei gomendioak eman diezaizkie.
Kontalariak
Gai zehatzen lehentasuna ezarri eta gero, gai horietan sakonduko duten kontalariak izendatzen dira. Hurrengo gaien gaineko kontalariak daude:
- Herri indigenen eskubideei buruzko kontalaria (1990).[9]
- Emakumeen eskubideei buruzko kontalaria (1994).
- Migratzaileen eskubideei buruzko kontalaria (1996).[10]
- Haurren eskubideei buruzko kontalaria (1998).[11]
- Presoen eskubideen gaineko eta Torturari aurrea-hartzearen gaineko kontalaria (2004).[12]
- Afrikar ondorengoen eskubideei eta arraza-bereizkeriari buruzko kontalaria (2005).[13]
- Giza Eskubideen Defendatzaileen Eskubideei buruzko kontalaria (2011).[14]
- Lesbiana, Gay, Bisexual, Trans eta Intersex pertsonen eskubideei buruzko kontalaria (2011).[15]
Batzordearen Osaera
Egungo ordezkariak
Argazkia | Izena | Herrialdea | Aldia |
---|---|---|---|
Joel Hernández García[18] | Mexiko | 2022ko urtarrilaren 1etik 2025eko abenduaren 31ra | |
Carlos Bernal Pulido[18] | Kolonbia | 2022ko urtarrilaren 1etik 2025eko abenduaren 31ra | |
Roberta Clarke[18] | Barbados | 2022ko urtarrilaren 1etik 2025eko abenduaren 31ra | |
Margarette May Macaulay[18] | Jamaika | 2016ko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra | |
Esmeralda Arosemena de Troitiño[18] | Panama | 2016ko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra | |
Julissa Mantilla Falcón[18] | Peru | 2020ko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra | |
Edgar Stuardo Ralón Orellana[18] | Guatemala | 2020ko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra |
Aurreko ordezkariak
Agintaldia | Herrialdea | Ordezkaria |
---|---|---|
1960 - 1963 | Venezuela | Rómulo Gallegos |
1960 - 1964 | El Salvador | Reynaldo Galindo Pohl |
1960 - 1968 | Ekuador | Gonzalo Escudero |
1960 - 1972 | Costa Rica | Ángela Acuña de Chacón |
1960 - 1972 | AEB | Durwood V. Sandifer |
1960 - 1972 | Txile | Manuel Bianchi Gundián |
1960 - 1979 | Mexiko | Gabino Fraga |
1964- 1968 | Uruguai | Daniel Hugo Martins |
1964 - 1983 | Brasil | Carlos A. Dunshee de Abranches |
1968 - 1972 | Peru | Mario Alzamora Valdez |
1968 - 1972 | Uruguai | Justino Jiménez de Arechega |
1972 - 1976 | Argentina | Genaro R. Carrió |
1972 - 1976 | AEB | Robert F. Woodward |
1972 - 1985 | Venezuela | Andrés Aguilar |
1976 - 1979 | Guatemala | Carlos García Bauer |
1976 - 1979 | Costa Rica | Fernando Volio Jiménez |
1976 - 1983 | AEB | Tom J. Farer |
1976 - 1978 | Kolonbia | José Joaquín Gori |
1978 - 1987 | Kolonbia | Marco Gerardo Monroy Cabra |
1980 - 1987 | El Salvador | Francisco Bertrand Galindo |
1980 - 1985 | Mexiko | César Sepúlveda |
1980 - 1985 | Costa Rica | Luis Demetrio Tinoco Castro |
1984 - 1988 | AEB | R. Bruce McColm |
1984 - 1987 | Bolivia | Luis Adolfo Siles Salinas |
1984 - 1991 | Brasil | Gilda Maciel Correa Russomano |
1986 - 1989 | Argentina | Elsa Kelly |
1986 - 1993 | Venezuela | Marco Tulio Bruni-Celli |
1986 - 1993 | Barbados | Oliver H. Jackman |
1988 - 1991 | AEB | John Reese Stevenson |
1988 - 1995 | Honduras | Leo Valladares Lanza |
1988 - 1995 | Jamaika | Patrick Lipton Robinson |
1990 - 1997 | Argentina | Oscar Luján Fappiano |
1992 - 1995 | AEB | Michael Reisman |
1994 - 1997 | Trinidad eta Tobago | John S. Donaldson |
1998 - 1999 | Barbados | Sir Henry de Boulay Forde |
1992 - 1999 | Kolonbia | Álvaro Tirado Mejía |
1996 - 1999 | Venezuela | Carlos Ayala Corao |
1996 - 1999 | Haiti | Jean-Joseph Exumé |
1994 - 2001 | Txile | Claudio Grossman |
1998 - 2001 | Brasil | Hélio Bicudo |
1999 - 2001 | Barbados | Peter Laurie |
2002 - 2002 | Peru | Diego García Sayán |
1996 - 2003 | AEB | Robert K. Goldman |
2000 - 2003 | Guatemala | Marta Altolaguirre |
2000 - 2003 | Argentina | Juan E. Méndez |
2000 - 2003 | Ekuador | Julio Prado Vallejo |
2002 - 2005 | Peru | Susana Villarán |
2001 - 2005 | Txile | José Zalaquett |
2004 - 2007 | Paraguai | Evelio Fernández Arévalos |
2004 - 2007 | Venezuela | Freddy Gutiérrez |
2002 - 2009 | Antigua eta Barbuda | Sir Clare Kamau Roberts |
2004 - 2009 | El Salvador | Florentín Meléndez |
2006 - 2009 | Argentina | Víctor Abramovich |
2006 - 2009 | AEB | Paolo Carozza |
2004 - 2011 | Brasil | Paulo Sérgio Pinheiro |
2008 - 2011 | Venezula | Luz Patricia Mejía |
2009 - 2011 | El Salvador | María Silvia Guillén |
2010 - 2013 | Kolonbia | Rodrigo Escobar Gil |
2010 - 2013 | AEB | Dinah Shelton |
2008 - 2015 | Txile | Felipe González |
2012 - 2015 | Santa Lucía | Rose-Marie Belle Antoine |
2012 - 2015 | Jamaika | Tracy Robinson |
2012 - 2015 | Paraguay | Rosa María Ortiz |
2017 - 2019 | Kolonbia | Luis Ernesto Vargas Silva |
2017 - 2021 | Txile | Antonia Urrejola |
2017 - 2021 | Brasil | Flavia Piovesan |
Erreferentziak
- «Tania Reneaum Panszi asume como Secretaria Ejecutiva de la CIDH» www.oas.org.
- OEA. (2009-08-01). «OEA - Organización de los Estados Americanos: Democracia para la paz, la seguridad y el desarrollo» www.oas.org.
- OEA. (2009-08-01). «OEA - Organización de los Estados Americanos: Democracia para la paz, la seguridad y el desarrollo» www.oas.org.
- Estatuto de la Comisión Interamericana de Derechos Humanos. .
- CIDH: funciones. .
- Reglamento de la CIDH sobre el Fondo de Asistencia Legal del Sistema Interamericano de Derechos Humanos. .
- Tarre Moser, Patricia. (2022-09-27). «¿Qué son las Medidas Cautelares de la CIDH?» Estudia Derechos Humanos.
- «CIDH: Reglamento de la Comisión Interamericana de Derechos Humanos» www.oas.org.
- «Derechos de los Pueblos Indígenas CIDH» www.oas.org.
- «Relatoría sobre los Derechos de los Migrantes. CIDH» www.oas.org.
- «Derechos de la Niñez CIDH» www.oas.org.
- «OEA :: CIDH :: Relatoría sobre los Derechos de las Personas Privadas de Libertad» CIDH: Comisión Interamericana de Derechos Humanos.
- «Derechos de las Personas Afrodescendientes y contra la Discriminación Racial CIDH» www.oas.org.
- OEA. (1 de agosto de 2009). «Derechos de Defensoras y Defensores de Derechos Humanos CIDH» www.oas.org.
- OEA. (1 de agosto de 2009). «Relatoría sobre los Derechos de las personas Lesbianas, Gays, Bisexuales, Trans e Intersex CIDH» www.oas.org.
- «CIDH selecciona a Soledad García Muñoz como Relatora Especial sobre Derechos Económicos, Sociales, Culturales y Ambientales (DESCA)» www.oas.org 2017.
- OEA. (1 de agosto de 2009). «Relatoría Especial para la Libertad de Expresión CIDH» www.oas.org.
- OEA. (2009-08-01). «OEA - Organización de los Estados Americanos: Democracia para la paz, la seguridad y el desarrollo» www.oas.org.
Bibliografia
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Amerikarteko Giza Eskubideen Batzordea |
- Amerikarterko Giza Eskubideen Batzordea (webgune ofiziala)