Amerikar Ligako Txapelketa Sailak
Amerikar Ligako Txapelketa Sailak, ingelesez American League Championship Series (ALCS), AEB eta Kanadako MLB beisbol txapelketako Amerikar Beisbol Ligaren final kanporaketek osatzen duten partidu saila da.
Urrian jokatu ohi dira. Irabazleak Munduko Sailetan Liga Nazionaleko Txapelketa Sailetako irabazlearekin lehiatzeko eskubidea bereganatzen du.
1969an ospatzen hasi zen, Amerikar Beisbol Liga Ekialdeko Dibisioan eta Mendebaldeko Dibisioan berregituratu zenean. Bi dibisioetako irabazleak Txapelketa Sailak irabazteko 5 partiduetan lehiatzen ziren, partidu kopuru gehiena irabazten zituena garaile suertatuz. 1985an 7 partiduetara aldatu zen. 1994an Amerikar Liga hiru dibisioetan berregituratu zen, Erdialdeko Dibisioa gehituz. Hiru dibisioetako irabazleak 5 partiduetan lehiatzen dira, eta horietatik ateratzen diren bi talde garaileak Txapelketa Sailetan lehiatzen dira. Azken txapelketa formatu hau gaur egun arte mantendu da.
1969. urterarte Amerikar Ligako irabazlea denboraldi erregularreko talderik onena izaten zen.
Sailak
Aurreko txapeldunak (1901-1968)
Txapelketa Sailak (1969-present)
† Wild-card txartela duten taldeak (1995etik aurrera).