Amerikako museoa (Madril)
Amerikako Museoa Espainiako Madril hiriburuan dagoen museo bat da.
Amerikako Museoa | |
---|---|
Eraikinaren ikuspegia. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Madrilgo Erkidegoa |
Udalerria | Madril |
Arkitektura | |
Deskribapena | |
Irekitze data | 1944ko uztailaren 13a |
Webgunea | http://www.mecd.gob.es/museodeamerica |
Kokalekua
Madrilgo Unibertsitate Hirian dago, Moncloa-Aravaca barrutian, eta Errege Katolikoen etorbideko 6. zenbakian.
Historia
1941ean Dekretu bidez sortua izan zen eta 1944ko uztailaren 13an inauguratua. Gaur egungo egoitza 1943-1954 artean Luis Moya Blanco eta Luis Martínez-Feduchi arkitektoek eraiki zuten.
Bilduma
Bertan, Amerikako arkeologia, arte eta etnografia bilduma bat dago. Paleolitotik gaur egun arteko 25.000 pieza inguru ditu, nagusiki Maia zibilizazioa, Azteka Inperioa eta Inka Inperiokoak, baina baita Amerika guztiko beste zibilizazio eta eremukoak ere.
Iruditegia
- Nerbioz trankatutako ganga.
- Intsentsuarentzako estalkia, zeramika margotua, K.o. 400-700, Teotihuacan.
- Quinbayen altxorraren zati den urrezko irudia, bilduma guztiko pieza garrantzitsuenetakoa da
- Huirakotxa Inkaren burua.
- Nuu-chah-nulth herriko balezaleen kapela, XVIII. mendea, Kolunbia Britainiarra.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.