Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila
Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila edo Sezesio Gerra (ingelesez American Civil War edota War Between the States) 1861 eta 1865 bitartean AEBetan izandako gerra zibila izan zen. Sezesio-gerra ere esaten zaio. 1861ean, Hegoaldeko Estatu Batuetako 11 estatu Estatu Batuetatik banandu ziren: hiriburutzat Richmond aukeratu eta Jefferson Davis presidente izendatu zuten. Hartara sortu ziren Ameriketako Estatu Konfederatuak (Konfederazioa) eta berehala piztu zen gerra Washingtongo gobernuaren aurka.
Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila | |||
---|---|---|---|
Erlojuaren norantzan goitik hasita: Gettysburgeko gudua, Batasuneko John Tidball kapitainaren artileria, preso konfederatuak, USS Atlanta gerraontzia, Richmond hiriko hondakinak, Virginia, Franklingo gudua. Batasunaren estatuak eta lurraldeak Konfederazioaren estatuak eta lurraldeak | |||
Data | 1861ko apirilaren 12a – 1865eko maiatzaren 9a | ||
Lekua | Nagusiki Estatu Batuetako Hegoaldeko estatuak | ||
Emaitza | Batasunaren Garaipena eta Konfederazioaren porrota. Washington hiriko Gobernu Federalari botere gehiago eman zitzaion eta Estatu Batuetatik esklabotza abolitu zen. | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila lehendabiziko benetako gerra industrialetako bat izan zen. Trenbideak, baporeontziak eta kopuru handietan ekoitzitako armak ugari erabili ziren. Sherman jeneralak Georgian erabateko gerra edo gerra totalaren praktikak martxan jarri zituen eta Petersburgh inguruko trintxera edo lubaki guduak Lehen Mundu Gerrakoen aurrekariak izan ziren.
Askok lehen gerra modernotzat jo ohi dute, bai armagintzan, bai gerra egiteko eran, baita arlo askotan izan zituen berrikuntzengatik ere. Bestalde, bertan parte hartu zuten soldadu kopuruei dagokienez ere, ordu arteko gerra guztietatik nabarmendu zen, gizateriaren historian lehenbiziko aldiz alde bakoitzetik milioitik gora gizasemek gerran parte hartu zuten aurreneko aldia izan baitzen.
Gerraren zioak
Hegoaldeko estatuek esklabotzan oinarritutako plantazioen sistema bat zuten ezaugarri, Iparraldekoek ez bezala. Hegoaldeak bere bizimoduari eusteko arrazoiak zituen, estatu bakoitzaren erabakimenean oinarrituta. Washingtongo gobernu federalak, berriz, zentralizaziorako joera zuen, botereak bere eskuetan bildu eta gai garrantzitsuenetan erabakiak hartzearen aldekoa, fiskalizazioa ere tartean (tariff edo zergen gaia).
Ingalaterra Berria eta, oro har, Iparraldeko estatuak, garapen industrial handietan murgildu ziren 30eko hamarkadatik aurrera, bereziki burdinbidean. Horrenbestez, gobernu federalak gertutik esku hartu zuen burdinbidearen garapenean, diru-inbertsio handiak bideratuz (1862an, Pacific Railway Acten onarpena Kontinentea Zeharkatzeko Burdinbidea eraikitzeko). Gobernu federalaren Diruzaintzak zergetatik eskuratu nahi zuen diru hori, baita beste batzuk ere: tariffetatik, alegia, inportazioen gaineko zergetatik.
Britainiarrek merkataritzan ziharduten Estatu Batuetako hegoaldeko estatuekin, arropa fabrikatzeko kotoia erosten baitzieten. Hori ez zen Washingtonen gustuko: Washingtonek urruti ikusi nahi zuen metropoli ohi inperialista. Estatu Batuetako Bigarren Bankua amaitu zenetik, gainera, Washingtonek ez zuen harreman errazik izan Britainiar Inperioarekin (AEBek mugakide zuten Kanadako kolonia).
Hori ez zitzaien Hegoaldeko estatuei gustatu. Inportazioak larriki zergapetuz, itsasotik etorritako salgaiak garestitzen ziren eta horiek erosteko ahalmena gutxitzen. Gobernu federalak Estatu Batuen barneko produktuen kontsumoa bultzatu nahi zuen era horretan, etxeko produktuei irteera emateko eta ekimen ekonomiko pribatua bizkortzeko.
Hori Hegoaldeko estatuek inposaketatzat hartu zuten, Washingtonen esku-hartzetzat eta beren burujabetzaren hausturatzat. Zehazki, Hego Karolinak nullification lege-ebazpenak jarri zituen indarrean 30eko hamarkadatik aurrera lege federalak bertan behera uzteko, konstituzioaren kontrakoak zirelakoan. Horrek gatazka pizten zuen sarritan Washingtonekin. Washingtondik aparte, Hegoaldeko estatuek Konfederazioa sortu zutenean, Lincoln presidenteak blokeo bat ezarri zuen berehala Konfederazioko estatuen kostaldean, Britaniar Inperioko itsasontziekin merkataritza bertan behera uzteko.
Aurrekariak
Esklabotzaren aldeko eta aurkako estatuen arteko gatazka zaharra zen. 1820ko Missouriko Hitzarmenaren bidez, 36º 30' ipar latitudean baino iparraldeagoan zeuden estatu berrietan esklabotza debekatu zen (ikus goian). Era horretan, Senatuan, esklabotzaren aldeko 11 estatuen eta beste 11 aurkakoen arteko oreka lortu zen. Alabaina, 1847an, Estatu Batuetan estatu berriak sartu zirenez, horrek oreka hori apurtu zen. Bi jarrerek, gatazka bidez konpondu ezin zen egoeran, konpromiso-oreka batera egokitu behar izan zuten.
1859rako, 18 estatutan esklabotza debekaturik zegoen, baina baimenduta 15etan. 1850ean, ordea, Alabamak independentziaren aldeko lehenengo aldarria egin zuen eta, berehala, Hego Carolinak eta Mississippik ere independentziaren aldeko hautua egin zuten, esklabotza mantentzeko era bakarra zelakoan.
Hegoaldearen banantzea
1861eko hasierako hauteskundeetan, Lincoln hautagaiaren errepublikanoek irabazi zuten (artean alderdi berria zen). 1861eko martxoaren 4an, Lincolnek presidente kargua hartu aurretik, Hegoaldeko zazpi estatu Estatu Batuetatik banandu ziren. Estatuok ez zuten independentziarik aldarrikatu, beren burua jada independentetzat zeukatelako: bai orduan, bai geroago, Hegoaldeko estatuen defendatzaileek argudiatu zutenez, Aita Fundatzaileek (James Madison, Thomas Jefferson, etab.) konstituzioan berariaz sartu zuten estatuek (libre izaki) bazutela banantzeko aukera, gobernu federalaren botere-metaketaren eta -gehigikeriaren kontra har zitekeen neurria.
Horretarako, Hegoaldeko estatuek Bederatzigarren eta Hamargarren Emendakinak aipatu zituzten, subiranotasunaren iturriak herrian eta estatuetan zeutzala ziotenak. Aldiz, nola gobernua utzi zuen James Buchanan presidentearen administrazioak, hala gobernura sartu zen Lincolnen administrazioak legez kanpokotzat eta matxinadatzat hartu zuten banantze edo sezesio hori.
Une hartan, esklabotzaren aldeko hainbat estatuk sezesio edo banantzeko deialdiari ezezkoa eman zioten, baina Missouri Hitzarmena eraberritzeko proposamena ukatu zelako aitzakian, Hegoaldeko 7 estatuk (Hego Carolina, Mississippi, Florida, Alabama, Georgia, Luisiana eta Texas) Batasunetik bereiztea erabaki zuten, beren burua nazio burujabetzat jota. Amerikako Estatu Konfederatuen konstituzioa 1861eko otsailaren 4an onartu zuten. Otsailaren 6an, Jefferson Davis presidente izendatu zuten eta Alexander Stephens, presidenteorde. Montgomery aukeratu zuten hiriburu lehendabizi, baina berehala Richmond hobetsi zuten.
Horren bidez, hala nahita maila bereko estatuak elkartzen ziren. Halaber, gobernu zentrala ahulagoa zen, ez zegoen Auzitegi Gorenik eta legebiltzar bakarra zeukaten. Sei urterako hautatutako presidenteak ezin zuen agintaldia berriz egin. Esklabotza legezkoa zen, nahiz eta Afrikatik zetozenen sal-erosketa debekatzen zen.
Gerra
Hastapena
Abraham Lincolnek uste zuen presidentearen beharra Estatuaren batasunari eustea zela, Batasuna haustezina zelakoan. Edozein gatazkak gerra ekar zezakeen eta, apirilaren 12an, Fort Sumterren (Hego Carolina estatuko Charleston hiriko portuaren erdiguneko gotorlekuan) gertatu zen, konfederatuek eraso egin ziotenean: Lincolnen Administrazioak, Buchananen gobernuak bezala —kargua uztera zihoan—, Fort Sumter lagatzeari uko egin zioten. Lincolnek, berriz, Hegoaldeko portuak ixteko agindu zuen.
Jefferson Davis presidentearen eta haren kabinetearen irudiko, nazio independente batek ezin zezakeen bere portu garrantzitsuenean atzerritar base militar bat eduki eta, hortaz, indar kondefederatuek Fort Sumter eraso zezaten agindu zuten. 1861eko apirilaren 12tik 13ra iraun zuen bonbardaketa latz baten ondoren, gotorlekuak amore eman zuen. Orduan Lincolnek gotorleku eta jabego federal hura berreskuratzeko estatuetako 75.000 gudariri dei egin zien. Beren adiskideak ziren hegoaldeko estatuei indarrak eta sarbidea eskaini beharrean, Virginia, Ipar Carolina, Tennessee eta Arkansas estatuek ere sezesioa aldarrikatzea erabaki zuten.
Gauzak horrela, Iparraldeak eta Hegoaldeak gerrara deitzeko eta euren ohore nazionala defendatzeko aitzakiatzat erabili zuten Fort Sumter. Soilik Kentucky estatua neutral mantentzen saiatu zen, baina konfederatutzat hartu zuen bere burua (1861eko azaroaren 20ean). Lincolnek estatu bakoitzetiko boluntarioz osatutako gudaroste bat sortzeko deia egin zuen orduan. Berehala alde banatako milaka gazte Iparraldeko eta Hegoaldeko gudarosteetan izen ematera joan ziren. Batasunak, gerra hasieran, mugako estatuen kontrola bereganatu zuen; ezarritako itsas blokeoa ere luzatu zuen.
Finantza tentsioak gerrak aurrera egin ahala
Lincolnek gerra finantzatzeko New Yorkeko bankuetara jo zuen, baina ez zuen haien babesik lortu: % 24-36 arteko interes harrigarria eskatu zioten. Horrenbestez, bankuei muzin egin eta bere burua finantzatzen hasi zen, greenback izeneko dolarrak igorriz, transakzio guztietarako Estatu Batuetako gobernuaren bermea zeukan dirua (fiat motako dirua), banku handiekin nekez ordain zitezkeen, zorretan erori beharrik gabe. Urte horretan, Londreseko The Times egunkariak Estatu Batuak suntsitu beharraren aldeko adierazpen bat argitaratu zuen. Lincolnek, berriz, ondorengoa adierazi zuen (1862):
« | Izan duen bedeinkapenik gorena eman diogu errepublika honi: bere zorrak ordaintzeko bere paper moneta. | » |
Horren ondoren, Frantziak eta Ingalaterrak, nazioarteko finantzari handien eskuetan (Rothschild), Konfederazioari militarki laguntzeko mehatxua egin zioten. Horren aurrean, berriz, Lincolnek ezusteko aliatu bat aurkitu zuen. Errusiako tsarrak, nazioarteko finantzen handikien jo-puntuan baitzegoen, ohartarazi zuen Mendebaldeko herrialde horiek Konfederazioa babestuz gero, berak Lincoln babestuko zuela eta nazioarteko gerra piztuko zela. Errusiak Europako uretan Konfederazioaren kontrako blokeo bat ezarri ez ezik, bere flotaren zati bat bidali zuen San Franciscoko badiara eta New Yorkera.
Bi alderdien arteko desberdintasuna agerikoa zen, Iparraldea (Batasuna) populazio zein botere industrialaren aldetik indartsuagoa baitzen. Bi fronte osatu ziren Apalatxe mendizerraren bi aldeetan. Ekialdekoan, Konfederatuak nagusitu ziren lehen hiru urteetan, nahiz eta Washington hiriburua hartu ezin izan zuten. Itsasoan, ordea, Iparraldeak irabazi zuen. Mendebaldekoan, Mississippi ibaia eta aldameneko estatuak Iparraldearen mende geratu ziren 1863rako.
Hala ere, Batasuneko gobernuaren barneko tentsioak handiak ziren, batez ere finantzabidearen gaiari buruz. Banku zentral pribaturik ez zen ezarri, baina Diruzaintza Idazkari Salmon P. Chasek, August Belmont Europako Rothschild familiaren ordezkaria babesle zuela, gobernuak baimendutako banku pribatuen sarea sortu zuen, 1863 eta 1864ko Banku Nazionalen Legeen bidez (National Bank Act). Lincolnek, berriz, kontraerasoa egin zuen, sare hori gerra garaira muga zedila kongresua konbentzituz.
Lincolnen Emantzipazio Aldarrikapena gerraren gorenean
1863ko urtarrilaren 1ean, Lincolnek Emantzipazio Aldarrikapena eman zuen, horretarako Estatu Batuetako konstituzioa aipatuz, eta Hegoaldeko esklabotza desagerrarazi zuen, salbuespenak onartu bazituen ere.[1] Era horretan, gainera, britainiarrei gerra hartan sartzeko asmoa burutik kendu zien.[2]
Robert E. Lee komandante konfederatuak ekialdean hainbat gudu irabazi zituen, baina 1863an Gettysburgeko guduan jasandako galera latzen ondorioz, iparralderako bere aurrerakada bertan behera geratu zen. Mendebaldean, Batasunak Mississippi ibaiaren kontrola bereganatu eta Konfederazioa bitan banatzea lortu zuen. Denbora igaro ahala, gizonen eta materialen kopuruan Batasunaren abantaila nagusitzen hasi zen; horregatik 1864. urterako Ulises S. Grantek Leeren aurkako ahultze borrokak erabili zituen. Bien bitartean, Batasuneko William Tecumseh Sherman jeneralak Atlanta hiria hartu eta itsaso aldera jo zuen.
1863ko uztailaren 1-3ra Gettysburgeko gudua izan zen eta, harrezkero, gerraren patua erabakita geratu zen. Hegoaldearen azpiegitura gabeziak, elikaduraren eskasiek eta bere gerra-ekonomiaren hutsuneek gerra ordaintzea eta aurrera eramatea galarazi zioten. Hala ere, gerrak iraun zuen. Artean, ordea, Lincoln Batasuneko presidente errepublikanoak 1864ko hauteskundeak irabazi behar zituen.
Kausak
Esklabotzaren arazoa
Gerraren kausak askotarikoak eta konplexuak izan ziren: konplexutasun hori bere protagonistek denboraren poderioz eman zioten interpretazio ugariekin handitu egin zen. Halere, auzi batek hainbat alditan jarri zuen hizpidea orduko eztabaidetan: esklabotza.
XVIII. mendetik, plantazioetan afrikar esklaboak erabili ziren. Aldiz, hori ez zetorren bat Independentzia Aldarrikapenarekin. Hautatutako gobernuaren arabera, Estatu Batuetako mugimendu abolizionistaren jatorria Independentzia Aldarrikapenean dago. 1787ko Ipar Mendebaldeko Araubidearen arabera, eta teorikoki bazen ere, Ipar Mendebaldeko lurraldean esklabotza debekatuta zegoen. 1804ean, Estatu Batuen iparraldeko estatu guztiek esklabotza ezeztatzeko legeak onartu zituzten.
Konstituzioa idatzi zenean jada arazoa izan zen: estatu esklabistak eta estatu "askeak" (esklabotzarik gabekoak) zeudela onartuta, eta gobernu federalari estatu askeetara ihes egindako esklabo iheslariak atzemateko botere emanez auzia nolabait konpondu zen. Urteen joan-etorrian, estatu berrien onarpena eztabaidatu zen, bertan esklabotza baimenduta ala debekatua izatearen arabera. Nolanahi ere, irizpide hori alboratu zen, horrek estatu "askeei" Senatuan pisu gehiago ematen baitzien, baina Hegoaldeko gizartearen zati handi batean etorkizunean esklabotza ezeztatuko ote zelako beldurra zabaldu zuen (estatu "askeen" pisu demografiko gero eta handiagoak beldurra areagotu zuen, horrek ere Iparraldeko estatuei Kongresuan botere gehiago ematen baitzien). Hegoaldeko gizartearen sektore batek horri aurre egiteko asmoz, lurralde berriak konkistatzeko espedizio sekretuak ere bultzarazi zituen, tartean Kubara (azken hori Senatuak debekatu zuen, AEBek eta Kubak bien arteko "Neutraltasun Legea" sinatu baitzuten, baina alferrik, azkenean espedizioa egin baitzen; nolanahi ere, sekulako porrota izan zen) edota Nikaraguara (William Walkerren espedizioa), hura ere, arrakastarik gabe.
Esklabotzaren gaineko legeen indarra ñabardura-kontua zen. Estatu Batuak mendebaldera hedatzen ari ziren eta kolonizatzaileek horietara esklabotza-sistema hedatzeko ahalegina egin zuten (Texasera, adibidez, 1845an legeztatuta), estatu berrietako legea lege federalaren gainetik zegoela argudiatuz. 1820ko Missouriko Hitzarmenaren bidez, akordio batera heldu ziren: mendebaldeko lurralde gehienetan esklabotza debekatu zen, baina ez Missouriko estatu sortu berrian, eta 36º 30’ paralelotik hegoaldera baimendu zen.
1854ko Kansas-Nebraska Legeak, ordea, hitzarmena indargabetu zuen eta esklabotzaren legezkotasuna toki guztietan kolonizatzaileen eskuetan utzi. Horren ondorioz, Abraham Lincolnek politikara salto egin eta lege berria gogor kritikatu zuen. 1857ko Dred Scott Sandforden kontrako kasuak berretsi egin zuen beltzen eskubide-gutxiagotasuna eta bazterketa. Esklabotzaren gaia Washingtongo gobernu federalaren (Iparraldeko eliteen) eta estatuetako gobernuen arteko tirabiraren gai emozionala zen, oinarria Independentzia Adierazpeneko, 1787ko Konstituzioko eta 1789ko Eskubideen Gutuneko printzipioetan zuena.
Hala ere, Iparraldeko ordezkariek, tradizioz esklabotzaren kontrakoak, jarrera anbiguoak, aldakorrak eta, maiz, interesatuak agertu zituzten gaiaren inguruan. Adibidez, Lincolnekin eztabaida biziak izandako Stephen A. Douglas, Illinoisko senatariak, Kansas-Nebraska Legea bultzatu zuen: horrek praktikan esklabotza legeztatu zuen, baina Gerra Zibila piztean sutsu agertu zen Batasunaren alde.
1850eko hamarkadan, esklabotza estatubatuar politikaren gai nagusia bilakatu zen: adibidez, hura desagerrarazteko helburua zuen alderdi politiko bat —Errepublikar Alderdia— sortu zen. Laster, alderdi horretako Abraham Lincoln Illinoisko abokatu eta politikari nagusik ez zuen esklabotzaren aurkako lege federalik proposatu, baina 1858an emandako hitzaldi batean, esklabotzaren hedapena geldiarazi eta behin betiko desagertzeko bidean zegoelako ideiaz ordezkatzeko asmoa agertu zuen.[3] 1850eko hamarkadako lehia politikoaren zatirik handienak sortu berri ziren lurraldeetan esklabotza hedapenari buruzkoa izan zen.[4][5][6] Eremu berri guztiak lurralde askeak bilakatu behar zirenez, horrek Hegoaldean mugimendu sezesionista indartu egin zuen. Bai Iparraldeak nahiz Hegoaldeak esklabotzak hedatzerik ezin baldin bazuen, guztiz desagertuko zela onartzen zuten.[7][8][9] Horrekin batera, Whig alderdi zaharra eta «Know Nothing» mugimendua bezalako erakundeak hondoa jotzen ari ziren. Azkenik, 1860an Alderdi Demokratak jasandako zatiketa ere abolizionista eta esklabotzaren aldekoen arteko liskarrak sorrarazi eta gerrarako bidea azkartu zuen.
Sezesioarekiko babes eta eskualde bakoitzeko plantazio kopuruari buruzko eztabaida latza zegoen. Hegoalde Sakoneko estatuek plantazio kopuru handienak zituztenez Batasunetik banatzen lehenbizikoak izan ziren. Plantazio gutxiago zituzten Hegoaldeko estatuek, alegia, Virginia, Ipar Karolina, Arkansas eta Tennesseek, hasiera batean Batasunetik banatzeari uko egin zioten, baina Fort Sumterreko krisiak alde bat ala bestea hautatzera derrigortu zituen. Mugako estatuek are plantazio gutxiago zituzten, eta inoiz ez zuten Batasuna utzi.[10][11]Hegoalde Sakonean esklaboen jabeak ziren familietako senideen ehunekoa % 36,7 zen, eta mugako estatuetan ,% 15,9 eta gehienak Batasunaren alde mantendu ziren. Estatubatuar beltzen % 95 Hegoaldean bizi zen: Hegoaldeko biztanleria osoaren herena zen, baina Iparraldean biztanleria osoaren % 1 baino ez zen.[12][13] Horregatik, emantzipazioari buruzko beldurra handiagoa zen Hegoaldean Iparraldean baino.[14]
1857an Gorte Gorenak esklaboak "gizon zuriek errespetatu beharreko eskubideak ere ez izateko bezain maila eskasekoak" zirela[15] eta esklabotza beste lurraldeetara hedatu beharra zegoela baieztatu zuen. Lincolnek honakoa aipatu zuen: "esklabotzaren gaia beste edozein gai baino garrantzitsuagoa da, izan ere, une honetan hain da garrantzitsua, beste gairik entzutea ezinezkoa egiten baitu".[16] Esklabotzaren gaia lurraldeen kontrolaren eskumenari lotuta zegoen, eta Hegoaldeko estatuen lurralde horietako esklaboentzako kodearen eskakizuna Alderdi Demokrata banatzeko taktika bat besterik ez zen izan, horrekin Lincoln errepublikarraren hautaketa bermatu eta beren emantzipazioa burutzeko aitzakia egokia izateko asmoz.[17] Batasunetik alde egin ala ez eztabaidatzen ari zirela, Hego Karolinako senatariak beren etsaiek (Iparraldekoak) gobernua bereganatzear zeudela eta beren teoria ekonomikoen gutizien eta esklabotza ezeztatzeko asmoen araberako aginduak emango zizkietela aipatu zuen.[18] Hegoaldean barna egunkari, hitzaldi eta eztabaida politikoetan antzeko iritziak azaldu ziren. Nahiz eta Lincolnek esklabotza legezkoa zen lekuetan debekatzeko egitasmorik ez izan, Hegoaldekoak beren ekonomi-iturriaren etorkizunaz beldur ziren.
Hegoaldekoen kezkak ekonomia galeraz gain arrazen berdintasunaren izua ere barne hartzen zuen.[19][20][21][22] Eszisioaren kausei buruzko Texasko Aldarrikapenek estatu abolizionistek "arraza eta kolorea kontuan hartu gabe, gizon guztien arteko funsgabeko berdintasunaren dotrina ezarri asmo zutela" eta "afrikar arraza eskasagoa eta menpekoa zirudiela eta zela" baieztatzen zuten.[23][24]Alabamako E. Dargan sezesionistak emantzipazioak Hegoaldeko jendea "kikilduak eta apalduak" sentiaraziko zuela esan zuen.
1830eko hamarkadatik aurrera Hegoaldera igorritako panfleto abolizionistak zeramatzan posta debekatu zen.[25] Irakasleek ikasle abolizionista zela susmatzen zuten edonor Iparraldeko estatuetara bidaltzen zuten eta edozein motatako literatura abolizionista debekatua zegoen. Hegoaldekoek ez zituzten Alderdi Errepublikarrak bere ustezko joera abolizionistari buruzko ezeztapenak inolaz ere onartzen, aldiz, Iparraldekoek gizarte onaren antitesitzat zuten esklabotzaren hedapenaren beldur ziren.[26][27]
Estatuen eskubideak Gobernu Federalaren aurrean
Kausa horri beste hau estuki lotua doa: "Estatuen eskubideak". Bai Iparraldea nahiz Hegoaldea Thomas Jeffersonen eraginpean zeuden.[28][29][30] Hegoaldekoek esklabotza defendatzeko Jeffersonen estatuen eskubideei buruzko hitzak azpimarratzen zituzten (halere, esklabotza mantendu ahal bazen, nagusiki Gobernu federalak onartutako "esklabo iheslariaren legeei" esker zen, bai eta Auzitegi Gorenak erabakitako aldeko epaiei esker ere, esate baterako, abolizionistak sumindu zituen Dred Scott kasua). Iparraldekoek, William Lloyd Garrisonetik hasi eta Abraham Lincoln errepublikar buruzagi moderaturaino, Jeffersonen aldarrikapenak gizon guztiak berdinak sortuak izan zirela azpimarratzen zuela aipatzen zuten.[31] Lincolnek iritzi hori Gettysburgeko bere hitzaldian agertu zuen. Gerra ostean, konfederatu askok sezesioaren arrazoi nagusian zehazki Estatuen eskubideak defendatzea izan zela alegatu zuten, eta ez esklabotza defendatzearena (adibidez, Alexander Stephens presidenteorde konfederatuak.[32] Jefferson Davis presidente konfederatuak ere baieztapen berdina egin zuen, nahiz eta zenbaitetan, bien paperak elkar aldatu zirela ere nabarmendu behar den, 1850eko «Esklabo Iheslarien Legearen» idazketan, kasu; honakoan, Iparraldekoak izan ziren estatu eskubideak defendatu beharra zirela eskatu zutenak.[33]
Ekonomia eta kulturaren faktoreak
Maiz aipatzen den beste kausetako bat Iparraldeko eta Hegoaldeko ekonomien arteko ezberdintasun esanguratsua da; hala ere, egungo historialari asko ez daude teoria horrekin ados[34]. Iparraldean industria kapitalista handia hazten ari zen, soldatapeko eskulan kontzentrazio handiaz osatua, hastapen betean eta Bigarren Iraultza Industrialaren atarian (gerrak berak bultzarazia, bai korazatu ontziak bezalako teknologia berriekin nahiz ekoizpen handiko armagintzarekin). Iparraldeko burges talde horiek Alderdi Errepublikarraren alde jarri ziren, alderdiak pentsamolde nazionalista liberala izateaz gain, politika protekzionistak ezarri nahi baizituen.
Bestalde, Hegoaldea garapen kapitalistarentzat oso egokia ez zen ekonomia sisteman ezarria segitzen zuen (mekanizazioa eta langileen kontratazioa esklaboen mantenua baina merkeagoa zen). Alderdi Demokrata esklabotzaren defendatzailea izan zen. Alderdi horrek Hegoaldean hedapen handia izan zuen (adibidez, mexikar lurraldeen anexioaren alde egin zuen) eta Hegoaldeko eliteen ordezkari ere bilakatu zen: azken horiek funtsean sistema esklabistaren hedapena eta lehengaien esportaziorako eta ondasunen mugarik gabeko inportaziorako librekanbismoa nahi zuten.
Lurraldeak mendebalderantz zabalduz zihoazen heinean, bi ekonomien arteko tentsioa areagotuz joan zen, bi sistema horiek nazioarteko goranzko abagunearen aurrean hedapen horren beharrean baitzeuden.
Esklabotza eta esklaboen aurkako ankerkeriek (mutilazioak, zigorradak, familien banaketak, eta abar) eragindako eztabaiden ondorioz AEBetako erlijio handiak banatuarazi zituen efektu polaritzaile bat gertatu zen (metodistak, baptistak eta presbiteriarrak).[35] AEBetara iristen ziren zortzi etorkinetatik zazpi Iparraldean bizitzen jartzeak, eta Hegoaldetik Iparraldera zihoazen zuriak aurkako bidea burutzen zutenak baina bikoitza izateak, Hegoaldeko defentsa politika oldarkorra izatea eragin zuen.[36]
Esklabotzaren aurkako Harriet Beecher Stowe idazlearen Osaba Tomen etxola (1852) eleberri ospetsuak neurri handi batean Iparraldean "Esklabo Iheslariaren Legearekiko" aurkakotasuna areagotu zuen.[37][38]
Gerra bidean
Gerra piztuarazi zuen ibilbide edo gertakizun katea krisi saila batez osatua egon zen, ia guztiak esklabotzarekin zerikusia zutenak. Garrantzitsuenak honakoak izan ziren:
Missouri
Estatu bakoitzak biztanleriaren kopurua kontutan hartu gabe senatari kopuru berdinak ordezkatzea onartu zenetik, Senatuan estatu aske eta estatu esklabisten kopuruaren oreka mantentzea onartu zen. Halere, Missouri estatua Batasunera estatu esklabista bezala batzean balantza hori desorekatzeko arriskua piztu zen. Arazo hau Maine estatua Batasunera estatu aske gisa batzean konpondu zen, hau guztia 1820ko Missouriko Konpromisoan adostu zen,[39] honen arabera Missourin ez beste 36° 30' paralelotik iparraldera zegoen lurralde osoan esklabotza debekatu zen. Baina konpromisoaren baldintzak urratzen zituen "Kansas-Nebraska legeak", eta bereziki, Goi Auzitegiak konpromisoa bera inkonstituzionala zela epaitzeak (Dred Scott kasu ospetsuaren epaiaren barnean) gerraren hastapenaren sugarra hauspotuzuten.
Baliogabetzearen krisia
1832an, Ipar Karolinak bere estatu mugen barnean Iparraldeko estatuentzat oso onuragarriak baina Hegoaldeako estatuentzat kaltegarriak ziren dozena erdi ekonomia lege (1828 eta 1832koak) baliogabetu zituenean, Baliogabetzearen Krisia jazo zen. 1828ko legeak estatubatuar industria sustatzen zuen, bai eta bere kanpo merkataritza ere.[40] Horrek, Hego Karolinako John C. Calhoun senatariaren iritziz, ez zuen bere estatua bakarrik kaltetzeaz gain konstituzioaren aurkakoa omen zen, ondorioz estatu batean jasotako zergak beste estatu baten onurarako erabiltzea ahalbideratzen zuen klausula betetzeari ezezko borobila eman zion. 1832ko beste lege ekonomikoa ez zen oso ezberdina, eta AEBak sortu zirenetik sortutako krisi sezesionista handiena eragin zuen. Karolinak legeak bere lurraldean baliogabetu zituen, horregatik 1832ko azaroan AEBetako Andrew Jackson presidenteak Charleston hiriko portura itsas gudaroste bat bidali eta urte hartako abenduan lege baliogabetzea atzera botatzea lortu zuen.[41]
1850eko konpromisoa
Estatubatuar interbentzioa Mexikon (1846-1848) jazo ondoren, AEBak eta Mexikoren arteko muga zehazteko negoziazio luzea burutu zen. Esklabotza bereganatutako lurralde berrietan eztabadaidatutako gai nagusienetakoa izan zen. Texasek, estatu esklabista izanik, Río Grandetik haratago zeuden lur eremu zabalak beretzat eskatzen zituen, baina ukatu egin zitzaizkion. Negoziazioek iraun zuten urte luzeetan zehar proposamen batzuk idatzi ziren.[42] 1846ko Wilmot Proviso proposamenak lehenagotik jada estatubatuar lurraldea bilakatu zen Texas ez beste Mexikori kendutako gainontzeko lurraldeetan esklabotza debekatzea asmoa zuen. Halere, Senatuak proposamena atzera bota zuen.
Porrot honek eta lurraldeen banaketari buruzko eskakizun ugariek 1850eko Konpromisoa idatzi eta onartzea eragin zuten. Akordio honen arabera, Kalifornia Batasunaren barnean estatu aske gisa onartu eta Utah eta Mexiko Berriko lurraldeak antolatu ziren. Esklabotzaren onarpena ala ezeztatzea lurralde bakoitzean bozketa bidez erabakiko zela adostu zen.[43] Texasek Mexiko Berriko lurraldea beretzat eskatzen jarraitzeari uko egin zion, halere El Paso udalerria bere barnean mantentzea onartu zitzaion, bertan bere estatu gobernua ezarri baitzuen. Arizonako lurraldea ere sortu eta Washington Hirian esklaboen salerosketa ezeztatu zen, baina ez esklabotza bera.
Kansas-Nebraska legea
1854ko Kansas-Nebraska legearen ondorengo gertakarien ondorioz Bigarren Alderdien Sistemak porrot egin zuen, aurrez, esklabotzaren debekuari buruzko gauza orotan Missouriko Konpromisoa ordezkatu eta lurralde bakoitzak haren alde edo aurka bozkatzea baimantzen zuen.[44] Kansas eta Nebraskako lurraldeen sorrera ere ekarri zuen. Kansasen esklabotzaren aldeko eta aurkakoen arteko liskar bortitzak jazo ziren: adibidez, bi estatu gobernu, bi oredezkari biltzar eta bi konstituzio izan zituzten. Liskar horietan zehar,Hego Karolinako Preston Brooks parlamentariak Charles Sumner errepublikar senataria makilkadaz erasotu zuen: azken horrek metafora sexualak erabiltzearen ospea zuen eta bere hitzaldi sutsuan Kansaseko esklabotzaren aldekoen ekintzak salatu zituen.[45] 1857an Gorte Gorenaren Dred Scott auziko epaiak[46] esklabotza haren aurkariak gehiengoa ziren lurraldeetan ere baimendu zuen, Kansas barne.
Alderdi Demokrataren banaketa
1858an, Stephen Douglas iparraldeko buruzagi demokratak Alderdi Demokrata Iparraldeko eta Hegoaldeko ataletan banatzeko iradokizunaren aurkako bere dotrina aurkeztu zuen. 1859an John Brown abolizionista esklaboen matxinada bultzarazteko asmoz armategi bat erasotzera ere iritsi zen[47] Azkenean, 1860an hegoaldeko demokratek burututako esklabotzaren alde zeuden lurraldeentzako kode baten eskakizun baten ondorioz Alderdi Demokrataren banaketa jazo zen, gertakizun honek herrialde osoa oraindik bi alderditan gehiago banatuarazi zuen.
Lincoln presidentearen hautaketa
1860ko hauteskundeetan Lincoln errepublikar hautagaia AEBetako presidente hautatua izateak sezesioaren hasiera eragin zuen azken gertakaria izan zen. Ordurako jada Iparralde eta Hegoaldearen jarrerak bateraezinak ziren. 1860ko hauteskunde kanpainan, Abraham Lincolnek, Alderdi Errepublikar berriko hautagaiak, behar moraltzat jo zuen esklabotza legez kanpo eramatea. Nahiz eta tokian tokiko gobernuek nahi ez izan, Washington DCko kongresuak hala jokatzeko eskubidea zeukala aldarrikatu zuen. Hala ere, Lincolnek esklabotzaren gaia ez zela erabakigarria esan zuen, baita batasunaren alde gai hori ukitu gabe uzteko prest zegoela adierazi ere.
Esklabotza debekatu zuten 18 estatuetan Lincolnek hauteskundeak irabazi zituenez, hurrengo presidentea izan zen. Hegoaldekoek presidentetza ez ezik, Epaitegi Gorena ere galdu zuten. Konpromisoaren ahaleginak alferrikakoak izan ziren, nahiz eta horrek bere barnean "Corwin zuzenketa" (gobernu federalari esklabotza ezeztatzeko ahalmena ukatzen zion) eta "Critenden kontromisoa" barne hartu izan (Missouriko Konpromisoa konstituzionalizatu baina era berean gobernu federalak esklabotzan eragozteko ahalmena murriztu eta esklabo iheslarien jabeei kalte-ordainak ematera derrigortzen zuen). Hegoaldeko buruzagi politikoek Lincolnek esklabotzaren hedapena gelditu eta berau ezeztatuko zuelako beldur ziren[48] Jada, esklabotzaren aldeko estatuak Ordezkarien Ganberan gutxiengoa bilakatu ziren, eta etorkizunean, gero eta ordezkari gehiago bereganatuz zihoan Iparraldearen aurrean gutxiengoan gelditzeko arriskuan zeuden.
Sezesioaren hasiera
Hego Karolinaren sezesioa
1860ko abenduaren 20an Hego Karolinak «Batasun Federaletik Sezesioa eragin eta kustifikatzen duten berehalako Kausen Aldarrikapena» onartu zuen. Estatu honek esklabo jabeen eskubideen alde borrokatu zela baieztatu eta Iparraldeko estatuei Esklabo Iheslarien Legea ukatzeko eskubidea ukatzen zien, horretarako beren betebehar federalak betetzen ez zituztela argudiatuz. Hegoaldearen estatu eskubideen urraketei buruzko kexa guztiak esklabotzari buruzkoak ziren.
Sezesioaren hedapena
Lincolnek presidente kargua bereganatu aurretik, jada zazpi estatuk Batasunetik sezesioa aldarrikatu eta 1861eko otsailaren 9an Ameriketako Estatu Konfederatuak osatu zituzten. Beren lurraldeen mugen barnean zauden gotorleku eta jabego federalen kontrola bereganatzeko presidente kargua uztera zihoan James Buchanan otzanaren aldetik erresistentzia gutxi topatu zuten, azken honen agintaldia 1861eko martxoaren 4an amaitu zen. Buchananen arabera: «Hegoaldeak ez du banatzeko eskubiderik, baina nik ez dut hori saihesteko ahalmenik».[49] Ameriketako Estatu Batuetako Armadaren laurdena, Texasko goarnizio osoa, David Twiggs jeneralaren aurrean errenditu eta Konfederaziora batu zen.
Hegoaldeko politikariek beren Senatuko eta Ordezkarien Ganberako eserlekuei uko egiten zieten bitartean, jardunaldiak errepublikarrei ordurarte eta gerra aurretik Hegoaldeko senatariek blokeatzen zizkieten proposamenak onartzea erraztu zien. Lege horien artean Morril Akta zegoen: haren bidez, burdinaren industria babesten zen; Homestead Akta, hiritar aske orori eskatuz gero Hamahiru Kolonietatik kanpo zeuden lurraldeetan 160 akreko lursaila jasotzeko eskubidea ematen zion legea; kontinentearteko burdinbide baten eraikuntza; Banku Nazionala Nazionalaren Akta, diru nazionalaren erabileraren garapena bultzatzen zuen legea; eta 1862ko Erabilera Legaleko Legea, horren bidez banku-billeteen erabilera baimentzen zen. Gerra kostuak finantzatzea ahalbideratzen zuten tasak ipintzeko, Zergen Akta ere onartu zen.
Konfederazioa
1861eko otsailean Hegoaldeko zazpi estatu kotoi ekoizle hauek Batasunetik banandu ziren: Hego Karolina, Misisipi, Florida, Alabama, Georgia, Louisiana eta Texas.[50] Otsailaren 4ean, zazpi estatu horiek elkartu eta Ameriketako Estatu Konfederatuak osatu zituzten, Jefferson Davis presidente karguan eta Batasunaren antzeko gobernu egitura zutela. Fort Sumterreko ersoaren ondoren, Lincoln presidenteak estatu bakoitzean boluntario gudaroste bana errekrutatu zituen. Bi hilabeteren buruan, beste lau estatu Konfederaziora elkartu zirela aldarrikatu zuten: Virginia, Arkansas, Ipar Karolina eta Tennessee.[51] 1863ko ekainaren 20ean, Virginiako mendebaldea estatutik banandu eta Mendebaldeko Virginia izenaz Batasunera estatu berri gisa elkartu zen. 1861. urtearen amaiera aldera, Missouri eta Kentucky estatuak banatuak zeuden, baina bina gobernu zituzten: bata Konfederazioaren aldekoa eta bestea, Batasunaren aldekoa. Bestalde, esklaboen jabe ziren zenbait amerindiar tribu edo herriek ere Konfederazioari babesa eman eta, horrexen ondorioz, Indiar Lurraldean gerra zibil txiki baina odoltsua piztu zen.
1861eko otsailaren 4 eta maiatzaren 29 artean Konfederazioko hiriburua Alabama estatuko Montgomery hirian ezarri zen eta maiatzaren 30ean, Virginia estatuko Richmond hirira lekualdatu. Gerraren amaiera aldera, Gobernu Konfederatua hiri horretatik hustu eta gatazkaren amaiera arte, estatu bereko Danville hirian jarri zuten. Konfederazioaren ekonomia nagusiki nekazaritzako produktuen esportazioan oinarritzen zen, bereziki kotoia, tabakoa eta azukre kanaberan. Industria nahiko eskasa zen, eta konfederatuak beharrezko arma asko beste herrialdeei erostera derrigortuta zeuden.[52]
Batasuna
Batasunari hogeita hiru estatu leial izan zitzaizkion: Kalifornia, Connecticut, Delaware, Illinois, Indiana, Iowa, Kansas, Kentucky, Maine, Maryland, Massachusetts, Michigan, Minnesota, Missouri, New Hampshire, New Jersey, New York, Ohio, Oregon, Pennsylvania, Rhode Island, Vermont eta Wisconsin[53]. Gerran zehar Nevada eta Mendebaldeko Virginia estatuak sortu eta Batasunaren alde jarri ziren.
Bestelakoan, egun Colorado, Ipar Dakota, Hego Dakota, Nebraska, Mexiko Berria, Utah eta Washington estatuetako lurraldeak ere (garaian hartan oraindik sortzeke zeuden) Batasunaren alde borrokatu ziren.
Mugako estatuak
Batasunaren mugako estatuak Mendebaldeko Virginia, Maryland, Delaware, Missouri eta Kentucky ziren.
Maryland estatuan Konfederazioaren aldeko ofizial ugari zeuden: zubien erreketak eta Baltimore hirian Batasunaren aurkako liskarrak baimendu zituzten. Lincolnek gerra-legearekin erantzun eta indar armatuak bidali zituen. Ordu arte Iparraldeko eremuan barneratu ziren milizia unitate konfederatuak Washington Hiria eta Baltimorera zuzendu ziren.[54] Gobernu Konfederatua gertatzen ari zenaz jabetu baino lehen, Lincolnek Maryland estatu osoa eta Columbia Barrutiaren kontrol irmoa bereganatu eta estatu gobernuan zeuden kide separatista guztiak atxilotu eta epaituarazi zituen.
Missourin, sezesioari buruz erabakitzeko hautatu zen biltzar batek Batasunarekiko leial mantentzearen alde bozkatu zuen. Clairborne F. Jackson gobernadoreak —Konfederazioaren aldekoa zen— estatu miliziari deitu zionean, Nathaniel Lyon jeneralaren agindupeko indar armatu federalak erasotu zituzten eta gobernadorea nahiz Estatu Goardia estatuaren hego-mendebaldeko txokoan inguratu zituzten. Behin gobernadorea kanporatu ondoren, sezesioari buruz erabakitzeko hautatutako taldeak behin-behineko gobernu gisa botereaz jabetu zen.[55]
Kentucky ez zen Batasunetik banandu. Denboraldi batez neutral geratu zen. Halere, 1861eko irailean, konfederatuek Coumbus hiria bereganatzean neutraltasuna hautsi zuten. Horrek estatuaren eta Konfederazioaren arteko gatazka piztu zuen eta Kentuckyk bere esklabotzaren legeak mantentzen saiatu arren, Batasunaren aldeko leialtasuna berretsi zuen. Indar konfederatuen inbasio laburrean zehar, gobernadore bat ezarri eta Konfederazioaren onarpena lortu zuten. Handik gutxira, gobernu matxinoak erbestera alde egin beharra izan zuen eta inoiz ez zuen estatua kontrolatu ahal izan.[56]
1861ean Virginiak sezesioa aldarrikatu ostean, urte hartako urriaren 24ean Virginia estatuko ipar-mendebaldeko Batasunaren aldeko berrogeita hamar konderriek Batasunarekiko leial izango zen estatu berri baten sorrera bozkatu zuten. Mendebaldeko Virginia estatua izango zena osatzen zuten bozkatzaileen gehiengoak sezesioaren aurka bozkatu zuen.[57] Gutxi gorabehera, Mendebaldeko Virginiako soldaduen erdiak Armada Konfederatuan mantendu ziren.[58] Estatu berri hori 1863ko ekainaren 20ean onartu zen.
Tennessee estatuan Batasunera elkartzearen aldeko antzeko saiakerak ere izan ziren, baina Konfederazioak zapuztu zituen. Jefferson Davisek Batasunari leial izatearen susmagarriak ziren 3.000 gizon inguru atxilo hartu eta inongo epaiketarik gabe urkarazi zituen.[59]
Aldeak
|
|
- Urdin ilunez, Batasuneko estatutak.
Urdin argiz, Batasuneko lurraldeak.
Horiz, esklabotza baimentzen zuten Batasuneko estatuak.
Grisez, Arkansas, geroago Batasunarekin bat egin zuena.
Gorriz, Konfederatuak.
Beilegiz, Konfederazioak aldarrikatutako edo menperatutako lurraldeak. - Ameriketako Estatu Konfederatuen bilakaera 1861etik 1865era.
Buruzagitza politikoa
Batasuna eta Konfederazioaren buruzagitza nagusiak bi presidente edo gizonen pean zeuden, Abraham Lincoln eta Jefferson Davis, bakoitzak gerran zehar erakusgai utzi zituen bere nortasun, gaitasun eta gabeziekin:
Abraham Lincoln
- Familia apalekoa zen. Erlijioari dagokionez, eszeptikoa zen, baina sineskera edo pentsamolde moral eta etiko oso irmo eta sendoak zituen. Karisma ikaragarria eta jendea adoretzeko berebiziko gaitasuna zuen.
- Lanbidez abokatua eta politikari errepublikarra zen.
- Politikagintzan, praktikoa izateko joera zuen, alegia, izaera erabakigarri eta praktikoa zuen, nahiago zuen erabakiak aurrera ateratzeko besteen aholkuak jaso edota besteei arrazoia ematea, eztabaida amaigabe edo hutsaletan sartzea baino.
- Menpekoei maiz bere kaxa beren erabakiak hartzeko askatasuna ematen zien.
- Esklabotzaren aurka zegoen, halere gerra hasieran Batasunaren helburu nagusia esklabotza desegitea baino herrialdea berrelkartzeko borrokatzea zela garbi utzi zuen. Esklabotzari zegokionez, haren helburua haren hedapena gelaraztea izan zen. Ondoren, gerra aurrera zihoan heinean, esklabotzaren abolizioaren alde agertu zen, nagusiki interes politikoek bultzaturik.
- Ahulezia nagusia gerra batean inoiz parte hartu ez izana zuen, horregatik, gerraren erabateko ezagutzarik eza eta buruzagitza militar gabezia zuen. Horren ondorioz, gerran zehar Batasunarentzat buruzagi militar egokia aurkitzeak lan handia eman zin, azkenean, eta buruzagi militar askorekin alferrik probatu ondoren, Ulysses Simpson Grant jeneralarekin topo egin zuen arte.
Jefferson Davis
- Ospeko familiakoa zen, haren aita eta osabak jada Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerran britainiarren aurka ofizial militar gisa borrokatu ziren. Izaera irmoa zuen.
- Lanbidez militarra eta politikari demokrata zen.
- Izaera nahiko autoritarioa zuen. Maiz Senatua kontuan hartu gabe erabakiak bere kaxa hartzen zituen, nahiz eta erabaki horietako asko eztabaidagarriak izan eta haren aldeko askoren artean desadostasunak piztu.
- Politikagintzan, Lincoln ez bezala, egoskorregia zen; horrexen ondorioz, gainontzekoekin eztabaidetan sartzeko joera zuen, maiz ez atzera, ez aurrera, erabakiak adostu ezinik.
- Oso kontrolatzailea zen, menpekoak kontrolpean izatea gustukoa zuen.
- Haren gaitasun edo punturik sendoena, Lincolnek ez bezala, eskarmentu militar handia izatean zetzan. Westpointeko akademian karrera militarra ikasi eta Black Hawk gerran amerindiarren aurka borrokatu zen. Hori gutxi balitz, gerraren hasieratik amaiera arte gudaroste konfederatuak buruzagi militar bikaina izan zuen: Robert E. Lee.
Buruzagitza militarra
Gerra amaieran Batasuna eta Konfederazioaren buruzagi militar gorenak Ulysses S. Grant eta Robert Edward Lee izan ziren, biak ere West Pointeko akademia ospetsuan ikasitako militarrak.
Ulysses S. Grant
Lincolnek Batasunaren Gudarostea garaipenera zuzenduko zuen buruzagi militar egokia topatzeko nahiko komedia eta gorabehera ibili behar izan zituen, tartean George B. McClellan, Don Carlos Buell eta Henry Halleck jeneralekin froga egin zuen. Buruzagi militar egokia topatu zuela uste zuen aldiro lausengatu eta gerra haren nahieran zuzendu zezan gauzak errazten saiatzen zen, baina alferrik. Azkenean, izaera ezberdinak zituzten jeneral ugari frogan jarri eta Batasuneko Armada modu egokian zuzentzeko gai ez zirela ikusi ondoren, 1864ko martxoaren 3an ordura arte garaipen entzutetsuak lortu eta gerra egiteko modu eraginkorra zuela erakutsi zuen Ulysses S. Grant teniente jenerala izendatu zuen, alegia, AEBetako Armadako agintari edo buruzagi militar nagusia, bere gain Lincoln presidentea bakarrik zuela.
Ulysess S. Grant jeneralaren ezaugarri nagusiak honakoak izan ziren:
- Gerra Zibilean parte hartu zuen gudu guztietan borroka hasi aurretik Konfederazioaren Armadari baldintzarik gabeko errendizioa eskatu ohi zion. Hortik garaiko AEBetan ospetsu egin zen: Ulysses Simpson "Unconditional Surrender" Grant (Ulysses Simpson "Baldintzarik Gabeko Errendizioa" Grant), bere lehen bi izenen U.S. hizkiekin sorturiko ezizen edo leloa, abesti ospetsu baten izenburua ere bilakatu zen (ikus artikuluaren amaierako "Musika" atala).
- Gerra Zibila aurretik, bere karrera militarra utzi, erretiroa hartu eta denboraldi batez merkatari bezala bizitu zen. Iraganean, militarra zenean, emaztearekiko maitasun osoa zuenez, lanbidearen ondorioz harengandik luzaroan urrun egotean eta bere izaera malenkoniatsuak bultzatuta, alkohol-zalekeriara lerratu edo zurrutari eman zion, eta alde ilun horri buruzko zurrumurruek luzaroan jarraitu zioten bizitzan. Gerra Zibila hastea beretzat zorigaiztoko albistea baino, bere karrera militarra berrartzeko eta bizitza zuzentzeko bigarren aukera bikaina izan zela esan liteke. Eta zorionez, ezin hobeto aprobetxatu zuen.
- Jada, behin Lincolnek Grant AEBetako Armadako jeneral teniente izendatu eta guduak irabazteari ekin zionean, Lincolnen konfiantza eta leialtasuna beste inongo buruzagi militarrak ez bezala behin betiko bereganatu zuen. Behinola, Lincoln presidenteari Grantek whiski gehiegi edaten zuela aipatu omen zioten. Berehala, Lincolnek hori esan ziotenei honela erantzun zien: "Ederki, ba bidal diezaietela Batasuneko jeneral guztiei Grantek edaten duen whiski markako botila bana, ea honela beraiek ere haren antzera guduak irabazten hasten diren".
- Gerra Zibila amaitu ondoren, bere ospe eta izenonaz baliatuz politikari ibilbideari ekin, AEBetako Hauteskundeetara aurkeztu eta irabazi egin zituen. 1869ko martxoaren 4ean AEBetako presidentea izendatua izan zen.
Robert Edward Lee
Konfederazioaren Gudarosteak gerraren hasieratik amaierararte buruzagi militar bikain eta ezinegokiagoa izan zuen: Robert E. Lee jenerala.
- Lee familia Virginiako sona handienetakoa zuen leinukoa zen. Roberten aita, Harry "Zaldi Arin" Lee, Virginiako gobernadorea eta Ameriketako Estatu Batuetako Independentzia Gerrako heroi izana zen.
- Gerra Zibila hastear zegoela, jada prestigio handia zuen militarra zenez Batasunak bere alde borroka zedin eskatu zion, baina Leek bere sorterri Virginia estatuari leial izatea erabaki zuenez, Konfederazioaren alde egitea erabaki zuen. Garai horretan AEBetan estatuari zitzaion leialtasunak ikaragarrizko garrantzia izateaz gain, ohorezko gaitzat ere hartzen zen. Batasuna luzaroan asko atsekabetu zuen erabakia izan zen, AEBetako militar bikain eta eraginkorretako bat zena galdu zuela jabetu baitzen. Aldiz, Konfederazioak ez zuen denborarik galdu eta jada Gerra Zibilaren hasieratik Leeri gudaroste konfederatuaren buruzagitza militar nagusia eskaini zitzaion. Leek berehala onartu zuen.
Gerraren bilakaera
Gerraren hastapena
Gerraren amaiera eta Konfederazioaren errendizioa
Alderdi Demokrataren buru August Belmont zela, Lincoln presidentea George McClellan jeneralari lehiatu zitzaion hauteskundeetan. Belmont, Bankuaren porrotaren ondoren (1836), Rothschild familiaren interesak suspertzeko Europatik Estatu Batuetara bidalitako alemaniarra zen (1837). Bere nahigaberako, Lincolnek irabazi zituen 1864ko haustekundeak (azaroaren 8an), gehiengo osoaz. Aldiz, 1865eko apirilaren 5ean Lincoln hilik atera zen Ford antzokitik, John Wilkes Boothek bere kontra egindako erasoan.
1865eko apirilaren 9an Appomattox Court Houseko guduan Lee Granti errenditu zitzaionean Konfederazioaren erresistentzia bere hartan amaitu zen. Gerra maiatzaren 26an bukatu zen ofizialki.
Gudu nagusiak
Gudu hauetako askok bi izendapen dauzkate, unionistek eta konfederatuek emandakoaren arabera. Orokorrean, unionistek gudua jazotako lekuko edo inguruko geografia elementu baten izena emateko ohitura zuten (ibai, muino, mendi, baso...);aldiz, konfederatuek udalerri edo herri hurbilenarena.
AEBtako Gerra Zibileko gudu nabarmenak (1860-1965) | |||||||
Fort Sumterko gudua (1861) | Bull Rungo edo Manasasko lehen gudua (1861) | Shiloheko gudua (1862) | Zazpi Egunen gudua (1862) | Antietamgo gudua (1862) | Bull Rungo edo Manasasko bigarren gudua (1862) | ||
Cedar Mountaingo gudua (1862) | Fredericksburgeko gudua (1862) | Vicksburgeko kanpainia eta Vicksburgeko setioa (1963) | Gettysburgeko gudua (1863) | Chickamaugako gudua (1863) | Shermanen itsasoranzko martxa (1863) | ||
Chattanoogako gudua (1863) | Mobile badiako gudua (1864) | Atlantako kanpainia (1864) | Appomattox Court Houseko gudua (1965) |
AEBetako Gerra Zibileko jeneralak
1865ean AEBak jeneralez gainezka zeuden. Ezin zitekeen beste modu batera izan, Iparraldeko eta Hegoaldeko gudarosteak dozenaka sail, hogeinaka dibisio eta ehundaka brigadez osatuak izateraino hazi baitziren, eta bakoitzaren buru jeneral bana zuten. Baina 1861eko egoera bestelakoa zen, bai Iparraldeko nahiz Hegoaldeko gudarosteetan ia jeneralik ez baitzegoen. Gradu hori zuten bakarrak Mexikar-Estatubatuar Gerrako edo oraindik zaharragoak ziren gerretan aritutako jeneral beteranoak ziren. Horietatik jerarkia gorenena zuena Winfield Scott jenerala zen. Bestelakoan, AEBetako Gerra Zibilean jardun zuten jeneral nabari edo ospetsuenak honakoak izan ziren:
|
|
Gerraren ondorioak
Gizarte eta giza ondorioak
Oso gatazka bortitza izan zen, Estatu Batuetako Gerra Zibilak lurralde horretan izandako gerrarik hilkorrena da, eta berreraikitzea prozesu motela izan zen; izan ere, gerrak arlo ugari oso kaltetuta utzi zituen.
Kalkuluen arabera, hildakoak 500.000 inguru izan ziren, eta beste horrenbeste elbarri geratutakoak. Hamabi gizonezko heldutatik, batek armak hartu behar izan zituen. Mobilizazioa orokorra izan zen, eta teknika berriak (trena, telegrafoa...) gerraren mesedeetara jarri ziren. Iparraldeko 20 eta 45 urte arteko gizonen % 10 hil zen, eta Hegoaldeko 18 eta 40 urte arteko gizon zurien % 30. Garaipenak Konfederazioa eta Estatu Batuetako esklabotzaren amaiera ofiziala suposatu zuen: 1865eko abenduaren 18an, Konstituzioaren 13. emendakina indarrean jarri zen. Horren bidez, esklabotza estatu guztietan debekatzea berretsi zen eta, era berean, baita gobernu federalaren paperaren indartzea ere.
Diruaren krisia
Ohi bezala, Estatu Batuak zorpetuta atera ziren gerratik, eta krisi latza bizi izan zuen hurrengo urteetan. Bankuak indartuta zebiltzan, Salmon P. Chaseren Banku Nazionalen Legeari esker; zergapetuak izatetik salbuetsita geratu ziren, baina interesik gabeko greenback dolarrek oso erabiliak izaten jarraitzen zuten.
Gobernua diru hori biltzen hasi zen, greenback dolar berriak igorri gabe (Contraction Act, 1866ko apirila). Ondorioz, diru motari buruzko krisi bat sortu zen, dirua desagertzen hasi zen, eta herria nabarmen txirotu zen. Lincoln hil ondorengo gobernuko Diruzaintza ez zen zilar dirua onartzearen aldekoa, mendebaldean zilar ugari aurkitu zuten arren. Aldiz, urrea urria zen, eta bankuek urrean oinarritutako diru mota nahi zuten, baina bankuek ez zuten dirurik igortzen. 1866an 50,46 dolar pertsonako zebiltzan Estatu Batuetan; 1886an, berriz, 6,67 dolar pertsonako. Erosteko ahalmena neurri berean jaitsi zen: krisia benetan larria zen, eta istiluak piztu ziren.
Banku handiak (bereziki europarrak) zilar dirua debekatu beharrean tematu ziren. 1876an, Estatu Batuetako populazioaren herena langabezian zela, Zilar Batzordea osatu zuen Kongresuak, eta 1866ko Contraction Acti ondorio biziki kaltegarriak leporatu zizkion (Erromako Inperioaren azkenarekin parekatzeraino). 1878an, neurri batean zilarra berriz jarri zen zirkulazioan, eta amaitu zen Gerra Zibil ondorengo beheraldia.
Industriaren garapen handia
Industrialari eta finantza gizonek ondasun ugari bildu zituzten aldi horretan. Berrikuntza tekniko berriek lagunduta (trenbidea, telegrafoa, petrolio birfindua), industria garapen oso handia izan zen. 1876an, Henry C. Carey ekonomialari protekzionistaren gidaritzapean, Ehun urtekoaren Ospakizuna (Centennial Celebration) erakusketa unibertsala egin zen: nazioarteko hainbat herrialde gonbidatu ziren eta, bertan, Estatu Batuetako industriaren lorpenak erakutsi.
Musika
(Egiteke)
|
|
|
Zinema
|
Bibliografia
- The American Civil War. A Military History. Keegan, John. Hutchinson, 2009.
Erreferentziak
- Frank J. Williams, "Doing Less and Doing More: The President and the Proclamation—Legally, Militarily and Politically," in Harold Holzer, ed. The Emancipation Proclamation (2006), 72–5. orr.
- Howard Jones, Abraham Lincoln and a New Birth of Freedom: The Union and Slavery in the Diplomacy of the Civil War (1999), 154. orr.
- Abraham Lincoln, House Divided Speech, Springfield, Illinois, 1858ko ekainaren 16a
- Shelby Foote, The Civil War: Fort Sumter to Perryville, 34. orr.
- Glenn M. Linden (2001). Voices from the Gathering Storm: The Coming of the American Civil War. Rowman & Littlefield, 236. ISBN 0-8420-2999-0.
« Nola edo hala geure adiskideak eta kausa esklabotzaren hedapenaren motaren baten proposamenak bultzaraziz adoragabetzea ekiditea. Horri buruzko inongo konpromisorik ez dago, baina berriz ere eragiten digu eta beste behin lan guztia egiteke uzten du. Izan Mo. Hala, Line edota Eli Thayer izan, dena berdina da. Utz diezaiezu egiten eta berehala oztopoak eta esklabotzaren hedapena berrabiaraziko dira. Puntu honetantxe irmo matendu beharrean gaude, altzairuzko kate baten moduan. » Abraham Lincolnek Elihu Washbourneri, 1860ko abenduaren 13a. -
« Ez ezazu utzi esklabotzaren hedapenean konpromisorik egon dadin. Baldin badago, geure lan guztia galdu eta berriz ere ekin beharko diogu. Eremu arriskutsua, geure adiskideetako batzuk gura dutena, saihestu beharra dago. Irmo mantendu zaitez. Bultzakada iritsiko da eta hobe orain beste edozein unetan baino. » Abraham Lincolnek Lyman Trumbulli, 1860ko abenduaren 10a. - James McPherson, Battle Cry of Freedom, 241 eta 253. orr.
- Kausen aldarrikapenak: 1861eko ekainaren 29an, Georgiak; 1861ean Misisipik; 1860ko abenduaren 24an, Hego Karolinak; 1861eko otsailaren 2an, Texasek.
- The New Heresy, Southern Punch, editor John Wilford Overall, 1864ko irailaren 19a; Hegoaldearen beldurra errepublikarren itxaropena esklabotzaren piskanakako amaiera zela adierazten duten erreferentzia askoetako batzuk dira. Honakoa aipatu zen: «Geure dotrina honakoa da: Independentziaren alde borrokatzen ari gara, geure sortetxeko esklabotzaren erakunde handi eta beharrezkoa gorde behar delako».
- James M. McPherson, Battle Cry of Freedom 1988 242, 255 eta 282-83. orr. 101. orriko mapa (The Southern Economy) eta 236. orr. (The Progress of Secession) ere garrantzitsua da
- David Potter, The Impending Crisis, 503–505. orr.
- "Selected Statistics on Slavery in the United States".
- Otto H. Olsen (December 2004). "Historians and the extent of slave ownership in the Southern United States". Civil War History. Southernhistory.net.
- James McPherson, Drawn with the Sword, 15. orr.
- David Potter, The Impending Crisis, 275. orr.
- Abraham Lincoln, Hitzaldian New Havenen, Connecticut, 1860ko martxoaren 6a
- McPherson, Battle Cry, 195. orr.
- John Townsend, The Doom of Slavery in the Union, its Safety out of it, 1860ko urriaren 29a
- McPherson, Battle Cry, 243. orr.
- David Potter, The Impending Crisis, 461. orr.
- William C. Davis, Look Away, 130–140. orr.
- William W. Freehling, The Road to Disunion, 42. orr.
- Winkler, E. "A Declaration of the Causes which Impel the State of Texas to Secede from the Federal Union.". Journal of the Secession Convention of Texas.
- Winkler, E. "A Declaration of the Causes which Impel the State of Texas to Secede from the Federal Union.". Journal of the Secession Convention of Texas
- Schlesinger Age of Jackson, 190. orr.
- David Brion Davis, Inhuman Bondage (2006) 197, 409. orr.; Stanley Harrold, The Abolitionists and the South, 1831–1861 (1995) 62. orr.; Jane H. and William H. Pease, "Confrontation and Abolition in the 1850s" Journal of American History (1972) 58(4): 923–937. orr.
- Eric Foner. Free Soil, Free Labor, Free Men: The Ideology of the Republican Party Before the Civil War (1970), 9. orr.
- David Potter, The Impending Crisis, 33-50. orr. Potterrek estatu eskubideen teoria eta beste zenbait kultur eta ekonomia kausak esklabotzarengandik ezin zitezkela banandu argudiatu zuen.
- Jefferson Davis' Resolutions on the Relations of States, Senate Chamber, U.S. Capitol, February 2, 1860, The Papers of Jefferson Davis, 6. bilduma, 273-76. orr. Davisek bere lurraldeetako esklabotzari buruzko estatuen eskubideetaz honakoa zioen:
« Estatu horien batasuna berau osatzen duten kideen eskubideen eta pribilegioen berdintasunean datza, eta eginbehar hori bereziki Senatuaren ardura da, honek estatuak beren gaitasun subiranoan ordezkatzen baiditu, edozein Lurralde diskriminatzeko saiakerak edota estatu jakin bateko biztanleei beste batekoei baino abantaila gehiago ematea ekiditeko, hauek Estatu Batu guztien jabetza amankomuna baitira. » - J.L.M. Curry: The Perils and Duty of the South - Talladegan eskeinitako hitzaldia, Alabama, 1860ko azaroaren 26a – Hau esklabotza mantentzeko eskubidea matentzearen alde zegoen Hegoaldeko estatu ugarietako bat zen.
- 1856ko abenduaren 10ean Lincolnek Chicagon emandako hitzaldia honakoa esan zuen:
« Estatu nahiz hiritar guztiak berdinak direla ez aipatzeko berriz ere gai izan beharra gara, baina gizon guztiak berdinak sortuak izan zirelako aldarrikapena zabal eta hobeagoa berregin dezagun. » Lincolnek Henrry L. Pierceri igorritako gutuna, 1859ko apirilaren 6a. - Stampp, The Causes of the Civil War, 63-65. orr. (A Constitutional View of the Late War Between the States) eta 152-153. orr. (Cornerstone Speech). Stamppek Kausa galduaren hitzaldia eta Harri Angularraren hitzaldia elkar parekatu eta Stephensen sezesioaren kausei buruzko bere iritzia nola aldatu zuen erakusten saiatu zen.
- James McPherson, This Mighty Scourge, 3-9. orr.
- Kenneth M. Stampp, The Imperiled Union: Essays on the Background of the Civil War (1981) 198. orr.; Woodworth, ed. The American Civil War: A Handbook of Literature and Research (1996), orrialdeak:145, 151, 505, 512, 554, 557 eta 684; Richard Hofstadter, The Progressive Historians: Turner, Beard, Parrington (1969)
- James McPherson, Drawn With the Sword, 11. orr.
- James McPherson, "Antebellum Southern Exceptionalism: A New Look at an Old Question," Civil War History 29 (September 1983)
- McPherson, Battle Cry 88–91. orr.
- Harriet Stowek deskribatutako esklabo jabe gehienak erakundearen (erakunde esklabista) «biktima, zintzo eta ohoretsuak» ziren. Deskribapenaren zatirik handiena bere behaketa pertsonala eta Hegoaldekoen deskribapenetan oinarritua dago. Gerson, "Harriet Beecher Stowe", 68. orr.; Stowe, Key to Uncle Tom's Cabin (1953) 39. orr.
- Allan Nevins, Ordeal of the Union: A House Dividing - 1852-1857, 267–269 .orr.
- McDonald 105-106. orr.
- Ellis 82. orr.
- William E. Gienapp, "The Crisis of American Democracy: The Political System and the Coming of the Civil War." in Boritt ed. Why the Civil War Came 79–123
- David L. Lewis, District of Columbia: A Bicentennial History, (New York: W.W. Norton & Company, Inc., 1976), 54-56. rro.
- Johanssen 406. orr.
- Fox Butterfield; All God's Children 17. orr.
- Dredd Scott bere jabeak berarekin bat Illinoisera eraman zuen esklabo bat izan zen, Missouriko Konpromisoaren arabera estatu horretan esklabotza debekatua zegoenez, lurralde aske horretan bizitzeagatik bere askatasuna eman ziezaioten eskatu zuen.
- David Potter, The Impending Crisis, 356–384. orr.
- David Potter, The Impending Crisis, 485. orr.
- President James Buchanan, Message of December 8, 1860
- Sezesioaren data zehatzak hauek izan ziren:
* Hego Karolina: 1860ko abenduaren 20a
* Misisipi: 1861eko urtarrilaren 9a
* Florida: 1861eko urtarrilaren 10a
* Alabama:1861eko urtarrilaren 11a
* Georgia: 1861eko urtarrilaren 19a
* Luisiana: 1861eko urtarrilaren 26a
* Texas: 1861eko otsailaren 1a - Sezesio data zehatzak hauek izan ziren:
* Arkansas: 1861eko maiatzaren 6a
* Ipar Karolina: 1861eko maiatzaren 20a
* Virginia: 1861eko maiatzaren 23a
* Tennessee: 1861eko ekainaren 8a - Rubin 104. orr.
- Batasuneko estatuak (Ingelesez)
- McPherson, Battle Cry, 284–287. orr
- McPherson, Battle Cry, 290–293. orr.
- McPherson, Battle Cry, 293–297. orr.
- Crofts 341. orr. Virginiako ipar-mendebaldeko barrendegiaren bihotzean bozkak sezesioaren aurkakoak izan ziren, 30 586 ezezko eta 10 021 baiezko, baina Mendebaldeko Virginia izango zenaren bozka guztiak, 34 677 ezezko eta 19 121 baiezko izan ziren.
- Lehenbiziko balioztapenen arabera eskualdeko Batasunaren aldeko soldaduak hiru baten aurkako proportzioan Konfederazioaren aldeko soldaduak baino gehiago zirela adierazi arren, zenbait ikerketa zehatzagoek alde batean nahiz bestean soldadu kopuru berdina zegoela ondorioztatu dute, WVCulture (Ingelesez)
- Mark Neely, Confederate Bastille: Jefferson Davis and Civil Liberties 1993 10–11. orr.