Amerika Kopa

Amerika Kopa (Copa América gaztelaniaz eta portugesez) Hego Amerikan eta selekzio nazionalen artean burututako futbol txapelketa nagusia da, CONMEBOLek antolatzen duena.

Amerika Kopa
Antolatzailea CONMEBOL
1916
Eremua Hego Amerika
Parte hartzaileak 32 (sailkapen fasean 209)
Garaipen gehien Uruguai Uruguai (15)
Argentina Argentina (15)
2021eko txapelduna Argentina Argentina
Herrialde txapeldunak.

Amerika Kopa selekzio mailako hiru futbol txapelketarik garrantzitsuenetako bat da Munduko Futbol Txapelketa eta Europako Futbol Txapelketarekin batera. 2007ko Amerika Koparako 530 milioi pertsonako audientzia estimatu zen Latinoamerikan eta mundu mailan 4.000 milioi pertsonako audientzia metatua txapelketa eman zen 185 herrialdeen artean.

60. hamarkadararte ligaxkak jokatu ziren eta txapelketak Hego Amerikar Txapelketa izena izan zuen. 1975ean Europako Futbol Txapelketaren formatua hartu eta Amerika Kopa izena jaso zuen.

Historia

XX. mendearen lehen urteetan futbola geroz eta ospetsuago egiten ari zen kirol bat zen britainiar jatorriko etorkin eta merkatariek Hegoamerikara eraman ondoren. Kontinente horretako selekzioen artean jokatu zen lehen txapelketa 1910ean izan zen, Argentinak Maiatzeko Iraultzaren mendeurrena ospatzeko lehiaketa bat antolatu zuenean, lehiaketa horretara Uruguai eta Txileko selekzioak gonbidatu zituelarik.

Txapelketa honek, 1984an British Home Championship txapelketa desagertu ondoren munduko selekzioen arteko txapelketarik antzinakoena bihurtu zena, hasiera batean ez zuen erregulaziorik izan, hasiera batean urtero ospatuz, baina ondoren noiz behinka baino ez zen ospatu. 1986an, CONMEBOLek bertako kide ziren hamar selekzioek derrigorrez parte hartu beharreko txapelketa bat ezartzea erabaki zuen, egoitza finko batean ospatuko zena. Sistema hau Argentinan ospatutako 1987ko Amerika Kopatik erabiltzen da, txapelketaren egoitza CONMEBOLeko hamar herrialdeen artean txandakatua delarik, Venezuelan osatuz 2007ko Amerika Koparekin eta ziklo berri bat hasiz Argentinan 2011tik aurrera.

1993tik, txapelketak 12 selekzio partehartzaile ditu. Hamar CONMEBOL osatzen dutenak dira: Argentina, Bolivia, Brasil, Txile, Kolonbia, Ekuador, Paraguay, Peru, Uruguay eta Venezuela. Hamar hauei gonbidatutako beste bi gehitzen zaizkie, lehentasuna Concacafekoak dutelarik, eta, noizbehinka, AFCkoek (Asiakoak) ere parte hartuz. Gonbidatuen artean arrakastarik handiena Mexikoko selekzioak izan du, bi aldiz bigarren eta beste hirutan hirugarren egin baitu.

2016an txapelketa jokatzea tokatzen ez zen arren, lehenengo ekitaldiaren mendeurrena ospatzeko antolatu zen. Lehenengo aldiz Hego Amerikatik kanpora jokatu zen, Ameriketako Estatu Batuetan hain zuzen ere.

2020an hasita, txapelketa Europako Futbol Txapelketa jokatzen den aldi berean jokatuko da.

Palmaresa

Uruguaiko selekzioa 1917an. Garaipena 15 aldiz lortu ditu.
Argentinak 15 kopa irabazi ditu.
Brasil hirugarrena da palmaresean.
Paraguaik bi txapelketa lortu ditu.
Luis Suárez 2011eko Kopa altxatzen.
2015eko Amerika Kopa irabazi duen Txileko selekzioa.

Hego Amerikar Txapelketa

UrteaEgoitzaIrabazleaEmaitzaBigarrena
1916ArgentinaUruguai UruguailigaxkaArgentina Argentina
1917UruguaiUruguai UruguailigaxkaArgentina Argentina
1919BrasilBrasil Brasil1 - 0Uruguai Uruguai
1920TxileUruguai UruguailigaxkaArgentina Argentina
1921ArgentinaArgentina ArgentinaligaxkaBrasil Brasil
1922BrasilBrasil Brasil3 - 0Paraguai Paraguai
1923UruguaiUruguai UruguailigaxkaArgentina Argentina
1924UruguaiUruguai UruguailigaxkaArgentina Argentina
1925ArgentinaArgentina ArgentinaligaxkaBrasil Brasil
1926TxileUruguai UruguailigaxkaArgentina Argentina
1927PeruArgentina ArgentinaligaxkaUruguai Uruguai
1929ArgentinaArgentina ArgentinaligaxkaParaguai Paraguai
1935PeruUruguai UruguailigaxkaArgentina Argentina
1937ArgentinaArgentina Argentina2 - 0Brasil Brasil
1939PeruPeru PeruligaxkaUruguai Uruguai
1941TxileArgentina ArgentinaligaxkaUruguai Uruguai
1942UruguaiUruguai UruguailigaxkaArgentina Argentina
1945TxileArgentina ArgentinaligaxkaBrasil Brasil
1946ArgentinaArgentina ArgentinaligaxkaBrasil Brasil
1947EkuadorArgentina ArgentinaligaxkaParaguai Paraguai
1949BrasilBrasil Brasil7 - 0Paraguai Paraguai
1953PeruParaguai Paraguai3 - 2Brasil Brasil
1955TxileArgentina ArgentinaligaxkaTxile Txile
1956UruguaiUruguai UruguailigaxkaTxile Txile
1957PeruArgentina ArgentinaligaxkaBrasil Brasil
1958ArgentinaArgentina ArgentinaligaxkaBrasil Brasil
1959EkuadorUruguai UruguailigaxkaArgentina Argentina
1963BoliviaBolivia BolivialigaxkaParaguai Paraguai
1967UruguaiUruguai UruguailigaxkaArgentina Argentina

Amerika Kopa

UrteaEgoitzaIrabazleaEmaitzaFinalista
1975HainbatPeru Peru0-1, 2-0, 1-0Kolonbia Kolonbia
1979HainbatParaguai Paraguai3-0, 0-1, 0-0Txile Txile
1983HainbatUruguai Uruguai2-0, 1-1Brasil Brasil
1987ArgentinaUruguai Uruguai1 - 0Txile Txile
1989BrasilBrasil BrasilligaxkaUruguai Uruguai
1991TxileArgentina ArgentinaligaxkaBrasil Brasil
1993EkuadorArgentina Argentina2 - 1Mexiko Mexiko*
1995UruguaiUruguai Uruguai1-1 (pen:5-3)Brasil Brasil
1997BoliviaBrasil Brasil3 - 1Bolivia Bolivia
1999ParaguaiBrasil Brasil3 - 0Uruguai Uruguai
2001KolonbiaKolonbia Kolonbia1 - 0Mexiko Mexiko*
2004PeruBrasil Brasil2-2 (pen:4-2)Argentina Argentina
2007VenezuelaBrasil Brasil3 - 0Argentina Argentina
2011ArgentinaUruguai Uruguai3 - 0Paraguai Paraguai
2015TxileTxile Txile0-0 (pen:4-1)Argentina Argentina
2016AEBTxile Txile0-0 (pen:4-2)Argentina Argentina
2019BrasilBrasil Brasil3-1Peru Peru
2021BrasilArgentina Argentina1-0Brasil Brasil
2024AEB
  • Talde gonbidatua
  • (pen), penalti jaurtiketak.

Emaitzak

Podiuma

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Uruguai Uruguai
15 Kopa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Argentina Argentina
15 Kopa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Brasil Brasil
9 Kopa

Garaipenak

HerrialdeaGaraipenakUrteak
Uruguai Uruguai151916, 1917, 1920, 1923, 1924, 1926, 1935, 1942, 1956, 1959, 1967, 1983, 1987, 1995, 2011
Argentina Argentina151921, 1925, 1927, 1929, 1937, 1941, 1945, 1946, 1947, 1955, 1957, 1959, 1991, 1993, 2021
Brasil Brasil91919, 1922, 1949, 1989, 1997, 1999, 2004, 2007, 2019
Paraguai Paraguai21953, 1979
Peru Peru21939, 1975
Txile Txile22015, 2016
Kolonbia Kolonbia12001
Bolivia Bolivia11963

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.