American Psycho (filma)
American Psycho (euskaraz Amerikar Psiko) 2000ko Mary Harron estatubatuar zinema zuzendariaren umore beltzezko thriller filma bat da. Bret Easton Ellis idazlearen American Psycho eleberrian oinarritua dago. Christian Bale, Willem Dafoe, Jared Leto, Josh Lucas, Samantha Mathis, Matt Ross, Bill Sage, Chloë Sevigny, Cara Seymour, Justin Theroux, Guinevere Turner eta Reese Witherspoon aktoreek antzeztu zuten.
American Psycho (filma) | ||||
---|---|---|---|---|
![]() | ||||
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 2000 | |||
Izenburua | American Psycho | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak eta Kanada | |||
Banatze bidea | deskarga digitala eta eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | krimenezko filma, comedy horror (en) ![]() | |||
Iraupena | 102 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Deskribapena | ||||
Oinarritua | American Psycho (en) ![]() | |||
Grabazio lekua(k) | New York eta Toronto | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Mary Harron | |||
Gidoigilea(k) | Guinevere Turner Mary Harron | |||
Antzezlea(k) | ||||
Christian Bale (Patrick Bateman (en) ![]() Justin Theroux Jared Leto Bill Sage Josh Lucas Chloë Sevigny Reese Witherspoon Samantha Mathis Willem Dafoe Cara Seymour Guinevere Turner Krista Sutton (en) ![]() Matt Ross Reg E. Cathey (en) ![]() Patricia Gage (en) ![]() Anthony Lemke (en) ![]() | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Edward R. Pressman | |||
Konpainia ekoizlea | Lions Gate Entertainment Edward R. Pressman Film (en) ![]() | |||
Edizioa | Andrew Marcus | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | John Cale | |||
Argazki-zuzendaria | Andrzej Sekuła (en) ![]() | |||
Jantzi-diseinatzailea | Isis Mussenden (en) ![]() | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | New York | |||
ikusi
| ||||
Argumentu nagusia | serieko hiltzailea, psikopatia, Estereotipo maskulinoa, careerism (en) ![]() ![]() ![]() ![]() | |||
lionsgate.com… | ||||
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | ||||
Bideoa | YouTube | |||
kronologia | ||||
|
2000ko urtarrilaren 21an Sundanceko Zinemaldian estreinatu zen, serieko-hiltzaile baten gorabeherak kontatzen ditu, denborarekin kultuzko filma bilakatu delarik.
2002an Morgan J. Freemanek zuzendu eta Mila Kunis aktoreak antzeztutako American Psycho 2 jarraipena izan zuen, orduko horretan hiltzaile psikopataren papera emakumezkoa zelarik.
Argumentua
1980ko hamarkada, Manhattan. Jazkerak norberaren azalak baina garrantzitsuagoa eta moralki erabat planua den mundu batean, Patrick Bateman (Christian Bale) gaztea senargai perfetua izateko baldintza egoki guztiak dituen yuppie harro eta berekoi bat da eta munduan bere lekua etsipenez topatzen saiatzen da. Wall Streeteko gainontzeko dirudun harroskoak bezalakoa izaten gero eta gehiago saiatu arren bere berezko barne sen beldugarri, odolzale eta sexuzalearen kontrola galtzen doa, ondorioz objetuek pertsonen gorputzak eta arimak baino gehiago balio duten egoera nahasi eta ero batean barneratzen joango da, zuzen-zuzenean bere buruaren suntsiketara.
Aktoreak
- Christian Bale: Patrick Bateman
- Justin Theroux: Timothy Bryce
- Josh Lucas: Craig McDermott
- Bill Sage: David Van Patten
- Chloë Sevigny: Jean
- Reese Witherspoon: Evelyn Williams
- Samantha Mathis: Courtney Rawlinson
- Jared Leto: Paul Allen
- Willem Dafoe: Detectiu Donald Kimball
- Guinevere Turner: Elizabeth
Kanpo estekak
- American Psycho filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)