Amenemope

Usermaatra Setepenamon Amenemotep edo Amenemope, Egiptoko XXI. dinastiako faraoi bat izan zen, K.a. 993 eta K.a. 984 bitartean gobernatu zuena, Egiptoko hirugarren tarteko aroa deritzon garaian.

Amenemope

Faraoi

Bizitza
JaiotzaK.a. XI. mendea
HerrialdeaAntzinako Egipto
HeriotzaK.a. 992 ( urte)
Hobiratze lekuaTanis
Heriotza moduaberezko heriotza: meningitisa
Familia
AitaPsusenes I.a
AmaMutnedjmet
Seme-alabak
LeinuaEgiptoko XXI. dinastia
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria
Amenemoperen hil mozorroa. Kairoko Egiptoar Museoa.

Manetonek, Amenoftisek bederatzi urteko erregealdia izan zuela dio, Sexto Julio Afrikano eta Eusebio Zesareakoaren arabera Jurgi Sintzeloren bertsioan.

Biografia

Amenemoperen hilobia Tanisen

Psusenes I.a faraoiaren eta Mutnedyemet erreginaren semea, gaztetan, elkargobernari bezala aritu zen bere aitaren erregealdiko azken urteetan, momia baten bendetan aurkitutako ebidentzien arabera.

Psusenes I.aren eta Amenemopeten errege hilobiak, kalterik gabe aurkitu zituen Pierre Montet arkeologoak 1939 eta 1940 bitartean Tanisen, altxor baliotsuak zituztela aurkituz, horien artean, urrezko hil mozorroak eta bitxigintza ederreko bitxi ugari. Amenemoperen hilobiko lau objektuk, lepoko bat eta hiru besokok, bere aitaren izena, Psusenes I.a, grabatua mantentzen dute.

Montetek, Amenemoperen hilobia 1940an ireki zuen, Alemaniak Bigarren Mundu Gerran, Frantzia inbaditu baino hilabete lehenago. Inbasio honen ondoren, indusketa guztiak, bat-batean geldiarazi ziren gerra amaitu arte. Montetek, berriz hartu zuen Taniseko indusketen ardura 1946an, bere aurkikuntzak 1958an argitaratuz.


Aurrekoa
Psusenes I.a
Egiptoko faraoia
Egiptoko XXI. dinastia
Ondorengoa
Osokor
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.