Amen.
Amen. 2002ko Costa-Gavras greziar-frantziar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako drama eta historia film bat da. Ulrich Tukur, Mathieu Kassovitz, Ion Caramitru eta Marcel Iureş aktoreek antzeztu zuten.
Amen. | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Costa-Gavras |
Argitaratze-data | 2002 |
Izenburua | Amen. |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia, Alemania eta Errumania |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta gerra-filma |
Iraupena | 125 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Deputy (en) |
Kokapena | |
Bilduma | New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa |
Grabazio lekua(k) | Bukarest |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Costa-Gavras |
Gidoigilea(k) | Costa-Gavras Rolf Hochhuth Jean-Claude Grumberg (en) |
Antzezlea(k) | |
Ulrich Tukur Mathieu Kassovitz Ulrich Mühe Marcel Iureș (en) Sebastian Koch Pierre Franckh Ion Caramitru Friedrich von Thun Hanns Zischler Marina Berti Michel Duchaussoy Cornelia Pavlovici Florin Busuioc Erich Hallhuber Angus MacInnes Antje Möldner-Schmidt (en) Burkhard Heyl (en) Bernd Fischerauer Monica Bleibtreu Günther Maria Halmer (en) August Zirner Horațiu Mălăele (en) Susanne Lothar Michael Mendl (en) Matthias Koeberlin (en) Nina Proll (en) George Ivașcu (en) Valentin Teodosiu (en) Sandu Mihai Gruia Viorel Comănici (en) Gabriel Spahiu (en) Emil Hostina (en) Justus von Dohnányi (en) Geo Dobre (en) Nicodim Ungureanu (en) Natașa Raab Rudi Rosenfeld (en) Richard Durden Hinnerk Schönemann (en) Markus Hering (en) Antje Schmidt (en) Robinson Reichel (en) Heinz Gerhard Lück (en) Theodor Danetti (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Claude Berri Andrei Boncea |
Edizioa | Yannick Kergoat (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Armand Amar |
Argazki-zuzendaria | Patrick Blossier |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Polonia |
Argumentu nagusia | Bigarren Mundu Gerra eta Holokaustoa |
Historia | |
Jasotako sariak | Lumières Award (en) |
Nominazioak | |
Filmak Bigarren Mundu Gerran zehar Holokaustoaren berri izan eta isilik mantendu ziren horiek salatzen ditu, tartean Alemaniako Eliza Luteranoa nahiz Eliza Katolikoarena ere.
Argumentua
Bi sistema: alde batetik, makinaria nazia, eta bestetik, Vatikano eta Aliatuen diplomazia. Sistema horien barnetik borrokatzen diren bi gizon: lehena Kurt Gerstein (Sebastian Koch), alemaniar kimikaria eta kontzentrazio-esparruak Zyklon B gasez hornitzeko arduraduna den SSko kidea, baina hori ez da nazien krimenak aliatuei, nahiz Aita santuari eta berau kide den Alemaniako Elizako apaizeei aitortu eta salatzeko oztopo izango; bigarrena, Ricardo Fontana (Mathieu Kassovitz), jesuita gaztea, basakeri hari aurre egin eta beren biziarekin ordaindu zuten elizgizonen ordezkaria. Kurt Gersteinek zer gertatzen zen bazekien eta mundu osoak jakitea ere nahi izan zuen.
Aktoreak
- Ulrich Mühe: Doktorea
- Sebastian Koch: Rudolf Höss
- Ulrich Tukur: Kurt Gerstein
- Mathieu Kassovitz: Riccardo Fontana
- Marcel Iureş: Pio XII.a Aita santua
- Michel Duchaussoy: Kardinala
- Ion Caramitru: Graaf Fontana
- Friedrich von Thun: Gersteinen aita
- Antje Schmidt: Gerstein andrea
- Hanns Zischler: Ernst-Robert Grawitz
- Erich Hallhuber: Von Rutta
- Angus MacInnes: Tittman
- Bernd Fischerauer: Von Galen artzapezpikua
- Pierre Franckh: Wehr artzaina, apaiz luteranoa
Kanpo estekak
- Amen. filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Amen. filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)