Amedeo Avogadro
Amedeo Avogadro edo Lorenzo Romano Amedeo Carlo Avogadro di Quaregna e di Cerreto (Turin, 1776ko abuztuaren 9a - Turin, 1856ko uztailaren 9a) fisikari eta kimikari italiarra izan zen.
Amedeo Avogadro | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Lorenzo Romano Amede |
Jaiotza | Turin, 1776ko abuztuaren 9a |
Heriotza | Turin, 1856ko uztailaren 9a (79 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Felicita Mazzé (en) |
Leinua | House of Avogadro (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Turingo Unibertsitatea |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria, kimikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Turingo Unibertsitatea (1820 - 1850) |
Kidetza | XL izeneko Zientzien Akademia Nazionala Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia Accademia delle Scienze di Torino |
Biografia
Piemonteko familia garrantzitsu batean jaio zen eta 20 urterekin zuzenbide kanonikoan lizentziatu zen. Turinen abokatu lanetan hasi arren benetako grina fisikak sortarazten zion eta berandu izan arren fisika eta matematika ikasketak egin zituen. John Dalton eta Louis Joseph Gay-Lussacen ikerketak baliatuz bere izena daraman legea argitaratu zuen 1811ean.
1820an Turingo Unibertsitateak katedra bat sortu zuen berarentzako baina 1821ean Sardiniako erregearen aurkako iraultzan parte hartzeagatik unibertsitateko lanpostua utzi arazi zioten. Hala ere bere ikerketa zientifikoen garrantzia eta sona zela eta, 1833an bere katedra berreskuratu zuen.
Eredu atomikoen inguruan lan ugari egin zuen eta 1841ean ikerkuntza hauek biltzen zituen Física dei corpi ponderabili (edo Trattato della costituzione materiale de'corpi) liburua kaleratu zuen.
Teorien onarpena
Bere teoriek ez zuten beste munduko harrerarik izan, baina 1860an (Avogadro hil eta lau urtetara) Jacobus Henricus van't Hoffek erabat baieztatu zituen Avogadroren esanak baita bere legeari merezi zuen garrantzi eman ere.
Edozein sustantziaren mol batek duen molekula kopuruari Avogadroren zenbakia izena eman zitzaion fisikari italiarrak egindako lan eskerga onartze aldera.