Ambrosio Orbegozo
Ambrosio Orbegozo Zubiria (Bilbo, Bizkaia, 1797ko abenduaren 7 – 1864) bizkaitar politikari eta enpresaburua izan zen.
Ambrosio Orbegozo | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1850eko urtarrilaren 1a - 1850eko urriaren 7a
1843 - 1844 - Federico Victoria de Lezea →
1835 - 1836 - Jose Florencio Kareaga → | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Ambrosio Orbegozo Zubiria | ||||||
Jaiotza | Bilbo, 1797ko abenduaren 7a | ||||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||||
Heriotza | 1864 (66/67 urte) | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria eta diplomazialaria | ||||||
Zerbitzu militarra | |||||||
Parte hartutako gatazkak | Lehen Karlistaldia |
San Nikolas elizan bataiatu zuten, Gabriel Benito Orbegozo eta Maria Rita Ana Zubiriaren semea. Maria Josefa Florencia Bergaretxerekin ezkondu zen, eta hiru seme alaba izan zituzten. Bilboko estufa kaleko lehenengo zenbakian bizi ziren.
Lehen gerrate karlistan zehar, 1833. urtean, karlistek 33.750 erreal ordaintzera behartu zuten Ambrosio Orbegozoren enpresa, Orbegozo hijos y Castañares delakoa. Sutsuki defenditu zuen Bilbo karlisten setioarengandik, San Agustin komentuaren berreskuratzean lagunduz.
Gauzak horrela, Bilboko alkate aukeratu zuten 1835eko abenduan, karguan urriaren 10era arte egon zelarik. Ondoren beste bi agintalditan izan zen Bilboko alkate, 1844. eta 1850. urteetan. Politikoki foruzale liberal kontserbakorra izan zen, garai hartako burgesia bilbotarraren gehiengoa bezala.
Espainiako kontsula izan zen Belgikan.