Amazonomakia
Amazonomakia, literalki amazonen borroka, gai ikonografiko ohikoa da antzinate greko eta erromatarrean, eta bai ontzi zeramikoetan, bai monumentuen edo sarkofagoen erliebeetan sarri irudikatuta dago.
Emakume gudarien herri mitiko honen eta greziarren arteko borroken irudikapenak dira, eta, batez ere, honako pertsonaia hauek agertzen dira eszenetan: Teseo, Hipolita erregina harrapatu zuen heroia (edo Antiope, autoreen arabera); Akiles, Pentesilearen aurka irabazi zuena Troiaren aurrean, edo Herakles[1].
Erreferentziak
- (Ingelesez) «Amazonomachy» Myths and Folklore Wiki (Noiz kontsultatua: 2021-12-03).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.