Amazona (mitologia)

Greziar mitologian, Amazonak (grekoz Ἀμαζόνες) emakumezko gudariez osatutako nazio bat zen. Kondairaren zati bat emakumezko gerlari Eszitetan oinarritua dagoela dirudi. Gure garaian emakume indartsu eta independenteei buruz hitz egiteko erabiltzen da.

Amazona (mitologia)
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa

Ez dago oso garbi izenaren jatorria. Batzuentzat *ha-mazan- ("gerlari") hitz iraniarraren eratorria da. Hipotesirik zabalduena grekoko "a-" ("gabe") eta "mazos" ("bular") hitzen eratorria dela da. Esaten zenez, amazonek eskuin bularra mozten zuten arkua hobeto erabiltzeko, eta hortik beraien izena.

Kondairaren arabera, amazonak Euxino itsasoaren kostatik hurbil bizi ziren, non Hipolita ("zaldiak aske uzten dituena") izeneko erregina baten menpean zegoen erreinu independente bat osatzen zuten.

Gizonezkoek ez omen zuten herrialde honetan bizitzeko eskubiderik, baina arraza ez galtzeko, urtean behin aldemeneko tribu bat bisitatzen zuten. Bisita hauetatik sortzen ziren gizonezko haurrak sakrifikatuak edota aitei itzuliak izaten ziren, eta emakumezkoak amek heziak izaten ziren nekazaritzarako, ehizarako eta gerrarako.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.