Amaya (opera)
Amaya Jesus Guridiren hiru aktoko opera da, 1910tik 1920ra konposatua.
Amaya (opera) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | XX. mendea |
Estreinaldi-data | 1920ko maiatzaren 22a |
Izenburua | Amaya |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Deskribapena | |
Oinarritua | Amaya o los vascos en el siglo VIII |
Libretista | José María Arroita-Jáuregui |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Jesus Guridi |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Euskal Herria |
ikusi
|
Opera
Lan hau 1920ko maiatzaren 22an antzeztu zen lehen aldiz Bilboko Coliseo Albia antzokian. Arrakasta biribil eta hots handikoa izanik, estreinaldia beste bost emanaldi oroigarritan luzatu zen. Amayaren argumentuak, Francisco Navarro Villosladaren Amaya o los vascos en el siglo VIII eleberrian oinarrituta, bihotz mindu batzuen barruko dramaren azpian estalitako jentil eta kristau zibilizazioen borroka dakar eszenatokira. Guridik kontuz eta arretaz landu zuen musika: Wagnerrengandik ikasitako arau estetikoak erabiliz, pertsonai bakoitzari bere melodia, erritmo eta instrumentazioa lehia biziz egokitu zion. Pentsaera eta egitura zeharo bat datoz obra osoan eta autoreak konposatzaile dramatikoaren behin betiko ospea lortu zuen.