Amaya (hiria)

Amaya edo Amaia[1] Iberiar Penintsulako iparraldean eratutako antzinako hiria izan zen. Izen bereko haitzaren magalean, egungo Sotresgudo udalerrian sortu zuten kantabriek.

Amaya
Mapa
Datuak
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
Probintzia Burgosko probintzia
Koordenatuak42°38′32″N 4°09′46″W
Map
Azalera42 ha.
Historia
GaraiaI. mende baino lehen
KulturaErromatar, Erdi Aroa
Metropolia(k)Antzinako Erroma
Indusketa
Indusketa datak1891-
ZuzendariakRomualdo Moro
Artikulu hau kantabrien hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Amaya (argipena)».

Etimologia

«Amaya» toponimoaren erroa indoeuroparra da eta «am(ma)» edo «ama» esan nahi du. «Io-ia» atzizkia indoeuroparra ere bada. Hau da, Amaya edo Amaia «ama hiria» edo «hiriburua» esan nahi du.[1]

Historia

I. mendearen amaieran edo II. mendearen hasieran jada aipatua,[2] Kantabriar Gerretan, Augusto enperadoreak bertan finkatu zuen bere kanpamendu nagusia.

574an Leovigildo errege bisigodoak hiria okupatu zuen Galiziako Erresuma konkistatu nahian. 680an, Ervigioren erreinaldian, Kantabriako dukerria ezarri zuten, Amaya bere hiriburua izanik. Musulmanek Iberiar penintsula konkistatzeari ekin ziotenean, hegoaldeko hainbat kristauk bertan topatu zuten babesleku. 712an Tarik ibn Zijadek konkistatua, arabiarrek ez ziren bertan geratu eta, berriro 714an, Musa ibn Nusairrek hiria arpilatu zuen. Petri Kantabriakoa dukeak Cangues d'Onís aldera ihes egin zuen.

Honen semea zen Alfontso I.a Asturiaskoak hiria berreskuratu eta zaharberritu zuen. Bertan gotzain bat ere ezarri zuen. Baina, inorena ez zen lur batean zegoenez, Ordoño I.ak, 860an Rodrigo Gaztelakoari eman zion eta harrezkero Amaya Patricia izena izan zuen.

Ramiro II.a Leongoaren agintalditik aurrera, epeka-epeka hustuz joan zen. Hala eta guztiz ere, 989. urtean, Hisham II.ak zuzenduriko gudarosteak azkenekoz setiatu zuen hiria.

Donejakue Bidea bertatik pasa zen. Antso III.a Gartzeitz Nagusiak 1034an bidea ezarri zuenean, Briviesca, Amaya eta Astorgatik Bierzoraino kokatu zuen.[3]

Aztarnategia

Egun, aurreerromatar sarbidea eta harresietako bat daude ikusgai. Erdi Aroko hiriaren aztarnak ere badaude.

Lehen indusketa lanak 1891n Romualdo Morok egin zuen.[4]

Erreferentziak

  1. Lastra Barrio, José. (2008). Amaya y Peones. Burgos: Publicaciones de la Excma. Diputación Provincial de Burgos y Caja Círculo, 13-14 or. ISBN 978-84-95874-55-9..
  2. Iglesias Gil, JM., Muñiz Castro, JA.. Las Comunicaciones en la Cantabria Romana. , 82 or..
  3. Abásolo, Álvarez, José A.. (1975). Comunicaciones de la época romana en la provincia de Burgos. Burgos: Diputación Provincial, 196 eta 235 or..
  4. Fita, Fidel. (1891). «Lápidas romanas inéditas» BRAH (19): 527-531..

Kanpo estekak

Historia
Gaztela eta Leon
Artikulu hau Gaztela eta Leongo historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.