Amata

Amata, erromatar mitologian, Italiako Lazio eskualdeko erregina ezkontidea zen, Latinorekin ezkondu baitzen. Ezkontza honetatik, Lavinia jaio zen, baita espero baino lehenago hil zen seme bat ere.

Amata
Erromatar mitologia
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Heriotzaurkatze
Familia
Aitaezezaguna
Amaezezaguna
Ezkontidea(k)Latino
Seme-alabakLavinia
Anai-arrebakVenilia (en) Itzuli
Familia

Latinok, gizonezko oinordekorik ez zuenez, bere erresuma, bere alabarekin ezkontzen zenari emango ziola promes egin zuen. Babes gehien zuen ezkongaia, Turno zen, italiar leinurik antzinakoenetako eta boteretsuenetako bat zen rutuliarren oinordekoa zelako eta Amata erreginak suhi bezala nahi zuelako. Baina Lavinia ez zen Turnorekin ezkondu, orakulu batek, atzerritar batekin ezkonduko zela iragarri baitzion.

Honela, Eneas iritsi zenean, troiarra, eta, beraz, atzerritarra zena, Latinok, egoki ikusi zuen Eneas Laviniarekin ezkontzea, baina ez hala Amatak. Honegatik, erregina, Juno eta Alektok eman zioten haserrearekin, Latino eta Eneasen arteko aliantza eragozten saiatu zen. Turnok troiarren aurka garaitzea ezinezkoa zela ikustean, eta Lavinia eta Eneasen arteko ezkontza eragozterik ez zuela jakinda, urkatu egin zen, bere alabaren izuzko begiradapean.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.