Amara kalea (Donostia)
Amara kalea Donostiako (Gipuzkoa) kalea da. Easo plazan hasten da (Autonomia kalea hasten den izkinan), eta, ibilbide angeluduna eginez, Basoerdi parkean amaitzen da, amaiera maldatsu baten ondoren. Ez da, beraz, beste kale edo plaza batean amaitzen; ibilgailuentzat irteerarik gabeko kalea da.
Amara kalea | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
![]() | |||||
Herrialdea Lurraldea |
![]() ![]() | ||||
| |||||
Koordenatuak: | 43°18′49.3″N 01°59′03.6″W |
Orain kale hau dagoen lurretan zegoen, garai batean, Amara izeneko baserria. Eraikin horrek eman zion gerora izena kale honi eta Amara auzo osoari.
Eraikinak
Kale honetan daude, besteak beste, Amara Zaharreko udal pilotalekua eta Santiago Apostoluaren parrokia.
Iruditegia
- Amara kalearen goiko zatia elurretan
- Santiago Apostoluaren parrokia
- Amara kaleko pilotalekua
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.