Amanda Palmer
Amanda MacKinnon Gaiman Palmer[1] (New York, Estatu Batuak, 1976ko apirilaren 30a)[2], abeslari, konpositore eta piano-jotzailea da. The Dresden Dolls taldeko kide gisa (Brian Viglione-rekin sortutakoa) ezagunagoa da. Evelyn Evelyn taldean sartuta dago, Jason Webley-rekin.
Amanda Palmer | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Amanda MacKinnon Palmer |
Jaiotza | New York, 1976ko apirilaren 30a (47 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Boston Woodstock |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Neil Gaiman (2011ko urtarrilaren 1a - 2022) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Wesleyar Unibertsitatea Lexington High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, kale-artista, musikagilea, piano-jotzailea, musikaria, antzerkigilea, blogaria, kantugilea, idazlea eta estudioko musikaria |
Kidetza | The Dresden Dolls (en) Evelyn Evelyn (en) |
Genero artistikoa | rock alternatiboa |
Musika instrumentua | pianoa ahotsa ukelelea |
Diskoetxea | Cooking Vinyl (en) Roadrunner Records (en) |
amandapalmer.net | |
Palmer New York-en jaio zen eta Lexington-en hazi zen, Massachusetts-en. Txikitatik musika eta antzerki emanaldien interes handia izan du. Mimika munduan sartu zen eta denbora luzez mimo-jarduera praktikatu zuen estatua gisa, Harvard plazan, Eskozian, Australian, Massachusetts-en eta hainbat tokitan ere.
Palmerrek pianoa jotzen ikasi zuen txikitatik, bere amaren laguntzarekin. Ahizpa txiki bat du eta beti ondo moldatu dira.
Ikasketak eta hasiera[3]
Massachusetts-en batxilergoa ikasi zuen; bertan, dramatikako departamentuan sartu zen (nabarmentzen da bere abestien letretan). Filosofia eta Letretan lizentziatu zen Wesley-ko unibertsitatean. Izozki saltzaile gisa lan egin zuen, Cambridge-ko denda batean, Toscanini's izenekoa. The Legendary Pink Dots-en oinarritatutako lanako hainbat eszenetan parte hartu zuen. Shadowbox Collective banda eratu zuen, antzerki emanaldiak egiten zuen talde batek (2002an, Hotel Blanc sortu zuen, berak zuzendu zuen), kale-antzerkia eta mimika egiten musikarekin, The Eight Foot Bride deitu zuen imitazioari. Bere bizitzaren zati horretan, The perfect fit abestian islatuta geratu zen, bere lehenengoko diskoko The Dresden Dolls abesti bat zen:
"I can paint my face
And stand very, very still
It's not very practical
But it still pays the bills"
Itzulpena
"Aurpegia margotu dezaket
Eta oso-oso geldi egon
Ez da oso praktikoa
Baina oraindik fakturak ordaintzen ditu"
Glass slipper abestian bezala, A is for Accident diskokoa (zuzeneko lehen diskoa):
I give out flowers
To curious strangers
who throw dollars at my feet."
(Itzulpena)
Loreak ematen dizkiet
Nire oinetara dolarak botatzen dituzten
Ezezagun jakinmunei"
Giza estatua talde bat (mimoak), Yes, Virginia..diskoko, Sing abestiaren bideoklip-an agertzen da.
Musika irakurtzen inoiz ikasi ez zuen arren (nahiz eta bi aldi ezberdinetan ikasgai laburrak jaso zituen) Amanda Palmer and the Void izeneko taldea sortu zuen.
The Dresden Dolls[4]
2000ko urrian, Palmerrek Halloween-eko festa batean Brian Viglione bateria-iotzailea ezagutu zuen, eta biak "The Dresden Dolls taldea osatu zuten. Zuzeneko emanaldiak biziagoak izateko, Palmerrek Lexington-eko bigarren mailako hezkuntzako ikaskideak gonbidatzen zituen, antzelanak egiteko emanaldian zehar. The Dirty Business Brigade-n bihurtu zen, bere ikuskizun askotan aritzen diren artisten multzoa.
2002an taldeak bere lehen diskoa grabatu zuen, taldearen izenarekin, The Dresden Dolls Martin Bisi produktorearekin. Roadrunner Records-ekin sinatu aurretik ekoiztu zuten diskoa.
2005an Palmerrek WFNX/Boston Phoenix Best Music Poll-eko emakumezko ahots onenaren saria irabazi zuen.
2006an Boston Globe-k Bostoneko emakumerik dotoreena izendatu zuen.
2007ko ekainean True Colors Tour-eko bira egin zuten eta New Yorkeko Radio City Music Hall-en debutatu zuten. Gainera, New York Times egunkarian lehen aldiz agertu ziren.
2008an "No, Virginia diskoa argitaratu zuen, eta bigarren liburu bat, Virginia Companion kaleratu zuen Dresden Dolls Companion-en jarraipena, bi diskoetako abestiak sartuta, Sean Slade eta Paul Kolderie-k ekoiztua.
Evelyn Evelyn[5]
2007ko irailean, Palmer Jason Webleyrekin elkarlanean aritu zen Evelyn Evelyn EP-a (musika grabatzeko formatu bat) kaleratzeko, Elephant Elephant izenekoa. Diskoa 2010ean kaleratu zen eta mundu bira bat egin zen diskoa sustatzeko.
Artista-karrera[6]
Bakarkako-karrera
2008ko irailaren 16an Who Killed Amanda Palmer? bakarkako diskoa kaleratu zuen, Ben Folds-en ekoizpenarekin eta partaidetzarekin. 2010eko uztailaren 20an bere bakarkako bigarren diskoa kaleratu zuen, bere ukelelean jotako Radiohead-en abestien bertsioz osatuta, Amanda Palmer Performs the Popular Hits of Radiohead on Her Magical Ukulele deitu zuen diskoa.
Gaur egun, eta proiektu artistikoak finantzatzen hasi ondoren, tradiziozko diskoetxeei utzi die bere ibilbidea kudeatzeko.
Diskografia[7]
Estudioko albumak
- Who Killed Amanda Palmer (2008)
- Theatre Is Evil (2012)
- Jack & Amanda Palmer: You Got Me Singing (2016)
- Piano Is Evil (Versión acústica de Theatre Is Evil) (2016)
- Amanda Palmer & Edward Ka-Spel: I Can Spin A Rainbow (2017)
- There Will Be No Intermission (2019)
Zuzeneko albumak
- Amanda Palmer Goes Down Under (2011)
- Several Attempts to Cover Songs by The Velvet Underground & Lou Reed for Neil Gaiman as His Birthday Approaches (2012)
- An Evening With Neil Gaiman & Amanda Palmer (2013)
Remix albumak
- Map of Tasmania (2011)
EPsAmanda Palmer Performs the Popular Hits of Radiohead on Her Magical Ukulele (2010)
- Amanda Palmer & Jherek Bischoff: Strung Out In Heaven (A David Bowie Tribute) (2016)
- Amanda Palmer & Jason Webley - Sketches For the Musical JIB (2016)
Bakarkakoak
- Leeds United (2008)
- Oasis(2009)
- Do You Swear to Tell the Truth the Whole Truth and Nothing but the Truth So Help Your Black Ass (2010)
- Idioteque (cover de Radiohead, 2010)
- Map of Tasmania (December 2010)
- Polly (cover de Nirvana, 2011). Re-lanzado el 2012.
- Do It With a Rockstar (2012)
- Institutionalized (cover de Suicidal Tendencies, 2012)
- Bigger On The Inside (2015)
- The Things About Things (2015)
- All I Could Do (2015) Amanda & Jack Palmer (Kimya Dawson cover)
- So Much Wine 2015) Amanda & Jack Palmer (The Handsome Family cover)
- A Mother's Confession (2016)
- Machete (2016)
- 1952 Vincent Black Lightning (2016) Amanda & Jack Palmer (Richard Thompson cover)
- Purple Rain (2016) Amanda Palmer & Jherek Bischoff (Prince cover)
- Laura (2016) Amanda Palmer & Brendan Maclean (Bat for Lashes cover)
- The Sound of People Dancing (2016) Amanda Palmer with Thor & Friends (Thor & Friends cover) Live at Le Poisson Rouge
- On The Door (2016) Amanda Palmer & Brendan Maclean
- Everybody Knows/Democracy (2016) Amanda Palmer, Jherek Bischoff y Neal Gaiman (Leonard Cohen covers)
- The Angel Gabriel (2016)
- Floating in a Cocktail Glass (2017)
- Drowning in the Sound (2018)
DVD
- Who Killed Amanda Palmer: A Collection of Music Videos (2009)
The Dresden Dolls
- The Dresden Dolls (EP) (2002)
- A Is for Accident (2003) (live album)
- The Dresden Dolls (2003, reissued 2004)
- Yes, Virginia... (2006)
- No, Virginia... (2008) (compilation)
- The Virginia Monologues (2015) (compiles Yes, Virginia... and No, Virginia...)
Evelyn Evelyn
- Elephant Elephant (EP) (2007)
- Evelyn Evelyn (2010)
- (Gaztelaniaz) «Amanda Palmer biografía, edad, altura, esposa, net worth, familia» Celebrity Age Wiki (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).
- «Amanda Palmer - Biografía | KripKit» kripkit.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-21).
- (Gaztelaniaz) «Amanda Palmer - EcuRed» www.ecured.cu (Noiz kontsultatua: 2022-06-21).
- «ıllı Amanda Palmer wiki: biografia, edad, pelicula y libro - [MUJER 2021-2022»] www.estilodemujer.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).
- (Gaztelaniaz) «Amanda Palmer» Los diccionarios y las enciclopedias sobre el Académico (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).
- (Thailandieraz) hmong.wiki. «Amanda Palmer Vida tempranayCarrera profesional» hmong.es (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).
- (Gaztelaniaz) «Amanda Palmer» MovieFit (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).