Amanda Levete

Amanda Jane Levete CBE (Bridgend, Gales, 1955eko azaroaren 17a) arkitekto britainiarra da, 2009az geroztik Londresen AL_A (Amanda Levete Architects) estudioaren jabe dena.

Amanda Levete

Bizitza
JaiotzaBridgend, 1955eko azaroaren 17a (68 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Familia
Ezkontidea(k)Jan Kaplický (en) Itzuli  (1991 -  2006)
Ben Evans (en) Itzuli  (2007 -
Hezkuntza
HeziketaSt Paul's Girls' School (en) Itzuli
Architectural Association School of Architecture (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa eta diseinatzailea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

Biografia

Levetek Londresko Arkitektura Elkarteko Arkitektura Eskolan ikasi zuen eta graduatu ondoren Alsop & Lyall eta YRM Associates bezalako arkitektura enpresetan lan egin zuen. Geoffrey Powisekin aritu zen Powis & Levete gisa 1983-96 tarteab eta Richard Rogersen bulegoan lan egin zuen baita 1984-89 uerteetab. 1989tik 2008ra bere senarra izango zen Jan Kaplickýk sortu zuen Future Systems arkitektura-bulegoko bazkide izan zen. 2009an AL_A enpresa propioa sortu zuen.

Levete Kaplickýrekin ezkondua egon zen 1991tik 2006ra eta ezkontza honetako seme bat du. 2007an Londresko Diseinu Jaialdiko zuzendari Ben Evansekin ezkondu zen.

Levete Londresko Royal College of Art-eko irakasle asoziatua da. Young Foundation think tankeko zuzendaria ere bada. Leveteren agerpenak ohikoak dira irrati eta telebistan britainiarrean. Building aldizkarian ere artikuluak idazten ditu.

Timber Wave, London Design Festival 2011
Victoria & Albert Museum-eko Sackler Courtyard sarrera, Londres 2017

Proiektu nabarmenak

Sariak

  • 1999: Royal Institute of British Architects -en Stirling saria Londresko Lord's Media Centre-gatik.

Erreferentziak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Amanda Levete» artikulutik itzulia izan da, 2023-02-15 data duen 230917909 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-02-15 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. Txantiloi:En-UK Dawood, Sarah. (2017-06-29). «V&A Exhibition Road Quarter looks to change “role of the museum”» Design Week (Noiz kontsultatua: 2023-03-10).
  2. Art fests tackle the big issues. In: International Herald Tribune 29. August 2011, S. 10.
  3. Vom Alten inspiriert, aber brandneu in fAZ vom 30. Juni 2017, Seite 11

Bibliografia

  • Martin Pawley: Future Systems – Die Architekturen von Jan Kaplický und Amanda Levete. Birkhäuser, Basel/Berlin/Boston 1993, ISBN 3-7643-2853-3.
  • Julie Sinclair Eakin: Amanda Levete. In: Jan Cigliano Hartman (Hrsg.): The women who changed architecture. Beverly Willis Architecture Foundation / Princeton Architectural Press, New York 2022, ISBN 978-1-61689-871-7, S. 212f.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.