Amama (filma)
Amama 2015ean Asier Altunak zuzendutako euskal filma da. Drama hau zuzendariak euskaraz egin duen bigarren film luzea da, Aupa Etxebeste! eta gero.
Amama (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2015 |
Izenburua | Amama |
Jatorrizko hizkuntza | euskara |
Jatorrizko herrialdea | Euskal Herria |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 103 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Donostia, Donostia-Hondarribia aireportua, Azpeitia, Aldatz eta Errezil |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Asier Altuna |
Gidoigilea(k) | Asier Altuna Telmo Esnal Michel Gaztanbide |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Marian Fernandez Txintxua Films |
Konpainia ekoizlea | EITB Movistar Plus+ Televisión Española |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Mursego |
Argazki-zuzendaria | Javier Agirre Erauso |
Historia | |
Jasotako sariak | |
2015eko Donostiako Zinemaldiaren sail ofizialean parte hartu zuen eta Euskal Zinemaren Irizar Saria jaso zuen.[1][2]
Filmaketa
Filmaketa 2014ko uztaila eta azaroaren artean, 7 asteren buruan burutu zen, honako lekuetan: Gipuzkoako Errezil, Azpeitia, Donostia eta Hondarribiko aireportuan, Nafarroako Aldatz eta Artikutzan, eta Lapurdiko Biarritz hirian[3].
Sinopsia
Gatazkari buruzko familiarteko istorio bat. Hiriaren eta landa-gunearen, iraganaren eta orainaren, gurasoen eta seme-alaben arteko gatazkena, hain zuzen. Bizitza ulertzeko bi modu kontrajarri, eta mundua isiltasun elokuenteenetik begiratzen duen amona bat.[4]
Pertsonaiak
- Nagore Aranburu: Sara
- Amparo Badiola: Amama
- Klara Badiola: Isabel
- Iraia Elias: Amaia
- Ander Lipus: Xabi
- Kandido Uranga: Tomas
- Manu Uranga: Gaizka
Kanpo estekak
- Webgune ofiziala
- Filma Internet Movie Databasean (Ingelesez)
Erreferentziak
- Agote, I.. (2015-08-26). «Zortzi euskal film luze aurkeztuko dira Zinemaldiko Zinemira sailean» El Correo.
- Donostia Zinemaldia. (Noiz kontsultatua: 2017-10-14).
- El rodaje se llevó a cabo durante 7 semanas entre julio y noviembre del 2014, interrumpidas para poder captar el cambio de paisaje entre estaciones. Las localidades elegidas por Altuna y su equipo fueron Errexil, Azpeitia, Donostia y Hondarribia en Guipúzcoa, Aldatz y Artikutza en Navarra y Biarritz en el País Vasco francés. 2015eko irailaren 17a. Audiovisual451.com (Gaztelaniaz)
- Donostiako Zinemaldia. Pablo Agüero, Asier Altuna, Cesc Gay, Marc Recha, Federico Veiroj, Agustí Villaronga eta Álex de la Iglesia zuzendariek Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatuko dituzte beren lan berriak. .