Amalvinus
Amalvinus, Amauvin edo Amauguin IX. mendeko bukaeran eta X. mendeko hasieran Bordeleko kondea izan zen[1].
Biografia
887ko abuztuan Bourgesko kontzilioan Bordeleko kondea titulua zuela Gilen I.a Auverniakoa, Odon Tolosakoa, Antso III.a Gaskoniakoa eta Frotario Bordeleko artzapezpikuarekin batera hartu zuen parte. Beraz, orduko Akitaniako agintarienetariko bat izan zen.
Alfontso III.a Asturiaskoa, rex Hispaniaek San Martin Toursekoaren kalonjeei idatzitako eskutitz batean "duke" izena eman zion. Kalonjeek erregeari urrezko koroa eskaini eta honek erostea erabaki zuen. Horretarako bere ordezkariak eta itsasontziak Bordelera 906ko maiatzean bidali zituen Amalvinusek koroa zuelako.[2]
Erreferentziak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.