Amalriko Tirokoa
Amalriko Tirokoa baita Amalriko Lusignangoa edo Amaury Lusignangoa ere (Nikosia, 1272 - ibidem, 1310eko ekainaren 5a) Tiroko jauna eta Zipreko erregeordea izan zen.
Amalriko Tirokoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
1306ko apirilaren 26a - 1310eko ekainaren 3a ← Henrike II.a Ziprekoa - Henrike II.a Ziprekoa →
1285 - 1291 ← Baldwin of Ibelin, bailli of Jerusalem (en) | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Nikosia, 1272 (egutegi gregorianoa) | ||||
Heriotza | Nikosia, 1310eko ekainaren 5a (egutegi gregorianoa) (37/38 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Selimiye meskita (Nikosia) | ||||
Heriotza modua | : involuntary manslaughter (en) | ||||
Familia | |||||
Aita | Hugo III.a Ziprekoa | ||||
Ama | Isabella of Ibelin, Queen of Cyprus and Jerusalem | ||||
Ezkontidea(k) | Isabella of Armenia, Princess of Tyre (en) | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||
Leinua | House of Lusignan (en) | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | feudatory (en) |
Lusignanen etxeko kide bat izan zen, Hugo III.a Ziprekoa erregearen eta Elisabet Ibelingoaren semea. 1289an Zipreko lau galerekin Tripolira joan zen, baina ezin izan zuen hiria galtzea saihestu. Urte hartako apirilean Jerusalemgo Kondestable izendatu zuten. 1290ean Tiroko jaun bihurtu zen eta 1291n Dorre Madarikatuaren buru izan zen Akreko setioan. Bere anaia Henrike II.a Ziprekoarekin batera ihes egin ahal izan zuen Jerusalemgo Erresuma Latindarraren erorketatik.
1300. urtean mongoliarrekin aliatu zen, baina ez zuen lortu Lur Santua berreskuratzen saiatzeko. 1306an, baroien eta Zaldun Tenplarioen laguntzarekin, bere anaia Henrike kargutik kendu eta bere burua Zipreko erregeorde izendatu zuen. 1307an, ordea, Aita Santuaren agindua bete eta Tenplarioak atxilotu behar izan zituen. Hainbat matxinada izan ziren 1308an eta 1310ean, eta, azkenean, Simon Montolifekoak Amalriko hil zuen 1310eko ekainaren 5ean.
Elisabet Armeniakoarekin ezkondu zen eta sei seme-alaba izan zituen. Bere semea, Guy, Armeniako erregea izan zen, [[Konstantino IV.a Armeniakoa|Konstantino IV.a]) izenarekin. Emaztea eta sei seme-alabetatik bost hil egin ziren.