Amalie Bruun

Amalie Bruun (Kopenhage, 1985eko urtarrilaren 6a) Danimarkako abeslaria, modeloa eta aktorea da. Bakarka abesten hasi zen eta gaur egun Myrkur black metal taldeko abeslaria da.

Amalie Bruun

Bizitza
JaiotzaKopenhage, 1985eko urtarrilaren 6a (39 urte)
Herrialdea Danimarka
Familia
AitaMichael Bruun
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, modeloa, kantugilea eta aktorea
KidetzaEx Cops (en) Itzuli
Myrkur (en) Itzuli
Genero artistikoaBlack metala
Ahots motasopranoa
Musika instrumentuagitarra
ahotsa
DiskoetxeaRelapse Records (en) Itzuli

IMDB: nm3140439 MySpace: amaliebruun Youtube: UCfoic80vRrbVmuL1Pzeh1wg Bandcamp: amaliebruun Musicbrainz: 93afab8f-2b52-4b27-8701-eeadd7c50a1e Songkick: 402929 Discogs: 2678670 Allmusic: mn0002470854 Edit the value on Wikidata

Biografia

Amalie Bruunek pianoa eta gitarra jotzen ditu eta abestiak konposatzen ditu ditu. 2006an atera zuen aurreneko diskoa, bere izena daramana. 2008an New Yorkera joan zen bizitzera eta New York Songwriters Circle nazioarteko txapelketa irabazi zuen[1]. Hiru EP atera zituen hurrengo urteetan. 2010an Martin Scorsesek zuzenduriko Bleu De Chanel iragarkian azaldu zen[2] eta 2011ean The Lonely Island rap taldearen "Jack Sparrow" abestiaren bideoklipean[3].

2011n Brian Hardingekin batera Ex Cops indie pop taldea sortu zuen eta 2014 artean bi disko atera zituen[4].

2014tik aurrera Myrkur black metal taldeko abeslaria da[5]. Myrkur izenak islandieraz "iluntasuna" esan nahi du[6]. Lehenengo diskoan oraindik bere izenik ez zuen azaldu[7]. Metal puristen aldetik mezu sexistak eta heriotz mehatxuak jaso zituen eta sare sozialetatik aldendu zen[8].

2020an Eskandinaviako folk musika tradizionalari ekin zion[6], Myrkurrekin jarraitzen duen bitartean.

Diskografia

Amalie Bruun

  • Amalie Bruun (2006)
  • Housecat (EP) (2008)
  • Branches (EP) (2010)
  • Crush (EP) (2012)

Ex Cops

  • True Hallucinations (LP) (2013)
  • Daggers (LP) (2014)

Myrkur

  • Myrkur (EP) (2014)
  • M (2015)
  • Mausoleum (EP) (2016)
  • Mareridt (2017)

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «New York Songwriters Circle Launches 2008 Contest» BMI.com 2008-05-16 (Noiz kontsultatua: 2023-02-04).
  2. BLEU DE CHANEL: The Film ft. Gaspard Ulliel. (Noiz kontsultatua: 2023-02-04).
  3. (Ingelesez) Everleypublished, Dave. (2020-04-20). «Myrkur: the strange and surreal journey of Amalie Bruun» louder (Noiz kontsultatua: 2023-02-04).
  4. (Ingelesez) «Interview: Myrkur talks Ex-Cops, Black Metal and Scandinavian Folk Music -» mxdwn Music 2018-02-13 (Noiz kontsultatua: 2023-02-04).
  5. «Shedding Light on the Darkness of Myrkur « The Bandcamp Blog» web.archive.org 2014-09-25 (Noiz kontsultatua: 2023-02-04).
  6. (Ingelesez) «Myrkur is reclaiming her Scandinavian roots and blossoming into motherhood | Interview» The Line of Best Fit (Noiz kontsultatua: 2023-02-04).
  7. (Ingelesez) Staff, BrooklynVegan StaffBrooklynVegan. «black metal musician Myrkur is Amalie Bruun of Ex Cops; EP is out now and streaming (listen)» BrooklynVegan (Noiz kontsultatua: 2023-02-04).
  8. (Gaztelaniaz) mmejias. (2017-04-23). «Myrkur: de Chanel a valkiria del black metal» Marlis Mejías (Noiz kontsultatua: 2023-02-04).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.