Amalia Galarraga

Amalia Galarraga Azkarruntz (Donostia,c.1885 - Madril, 1971ko irailaren 28a) gipuzkoar idazle feminista izan zen. Lyceum Club Femeninoren sortzaileetariko bat izan zen eta Batzorde Betearazlearen diruzaina.[1][2][3][4][5][6][7][8][9] Antolakuntzatik irten egin zen, kanpora bizitzera joan zelako. Jose Maria Salaberria idazlearekin ezkondu zen.[10]

Amalia Galarraga
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1885
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaMadril, 1971ko irailaren 28a (85/86 urte)
Hobiratze lekuaPolloeko hilerria
Familia
Ezkontidea(k)José María Salaverría
Jarduerak
Jarduerakidazlea, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta feminista
KidetzaLyceum Club Femenino

Biografia

Bizitza pertsonala

José María Salaverriarekin ezkondu zen, eta harekin bi alaba izan zituen, Carmen eta Margarita (diplomatikoa, Espainiako ministro osoa, Isabel Katolikoaren banda, Donostian, Gipuzkoan jaioa eta Madrilen 2000ko abenduaren 7an hila).[11]

Bere bizitzari buruzko datu gutxi daude argitaratuta, baina badakigu Carmen Baroja Nessiren lagun ona zela eta Carmen Monné koinatarekin batera, elkartea finantzatzen lagundu zutela.[12]

Idazle

Ernesto Giménez Caballerok eskaturik, bere senarrari, José María Salaberriari, eskainitako kronika bat idatzi zuen,[13] 1928ko abenduaren 15ean Giménez Caballerok argitaratua, “La Gaceta Literaria” aldizkariaren 48. zenbakian, Los escritores vistos por su mujer: José María Salaverria/ Idazleak, emaztearen ikuspuntutik: Jose Maria Salaberria izenburupean.[14]

Emakumeen liga

1930. urtearen hasieran, Bakearen aldeko Espainiako Emakume Ligaren sorreran parte hartu zuen, Nazioen Elkartearen aldeko elkarteen biltzarraren ondorioz. Biltzarrean, Liga integratu zen. Liga hau batez ere emakume bakezale talde batek osatzen zuen, eta gehienak Lyceum Club-eko bazkide ziren, hala nola Amalia Galárraga.[12]

Heriotza

Amalia Galarraga Madrilen hil zen, 1971ko irailaren 28an,[15] 86 urterekin, nahiz eta Donostian (Gipuzkoa), bere jaioterrian, bizi zen alargun geratu zenetik. Polloeko hilerrian ehortzita dago.[11]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Mujer en la historia» Mundo Cooperante 2017-06-13 (Noiz kontsultatua: 2022-09-28).
  2. «Lyceum club Femenino - Madripedia» web.archive.org 2018-03-01 (Noiz kontsultatua: 2022-09-28).
  3. (Gaztelaniaz) «Una placa en homenaje a las ilustres mujeres del Lyceum Club Femenino - Ayuntamiento de Madrid» www.madrid.es (Noiz kontsultatua: 2022-09-28).
  4. (Gaztelaniaz) nosotras. (2017-08-29). «Lyceum Club Femenino, un espacio de libertad para el talento femenino» el mundo entre nosotras (Noiz kontsultatua: 2022-09-28).
  5. (Gaztelaniaz) Espín, Manuel. (2016-09-06). MUJERES EN EL FILO DE LA NAVAJA. Corona Borealis ISBN 978-84-15465-24-9. (Noiz kontsultatua: 2022-09-28).
  6. (Gaztelaniaz) Rodrigo, Antonina; Prat, José. (2005). María Lejárraga: una mujer en la sombra. EDAF ISBN 978-84-96107-38-0. (Noiz kontsultatua: 2022-09-28).
  7. «Lyceum Club Femenino - Enciclopedismo» web.archive.org 2018-03-01 (Noiz kontsultatua: 2022-09-28).
  8. (Gaztelaniaz) Imparcial, El. «En el centenario de la “Resi” (y 2)» El Imparcial (Noiz kontsultatua: 2022-09-28).
  9. [http://www5.uva.es/hermeneus/hermeneus/17/arti06_17.pdf MUJERES TRADUCTORAS EN LA EDAD DE PLATA (1868-1939): IDENTIDAD MODERNA Y AFFIDAMENT. ].
  10. «Wayback Machine» web.archive.org 2015-12-26 (Noiz kontsultatua: 2022-09-28).
  11. «ABC MADRID 29-09-1971 página 51 - Archivo ABC» abc 2019-08-12 (Noiz kontsultatua: 2022-09-28).
  12. La revolución española vista por una republicana. (Noiz kontsultatua: 2022-09-28).
  13. (Gaztelaniaz) Flórez, Mercedes Arriaga. (2009). Escritoras y figuras femeninas (literatura en castellano). ArCiBel Editores ISBN 978-84-96980-47-1. (Noiz kontsultatua: 2022-09-28).
  14. Galárraga Azcarrunz, Amalia (1928). «Los escritores vistos por su mujer. José María Salaverría.». La Gaceta Literaria.. .
  15. «ABC MADRID 29-09-1971 página 103 - Archivo ABC» abc 2019-08-12 (Noiz kontsultatua: 2022-09-28).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.