Amale Arzelus

Amale Arzelus Arrieta (Donostia, Gipuzkoa, 1924ko otsailaren 19a2015eko irailaren 28a) euskaltzalea eta irrati esataria izan zen. Irratiz euskaraz aritu zen lehen emakumea.[1]

Amale Arzelus

Bizitza
JaiotzaDonostia, 1924ko otsailaren 19a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia, 2015eko irailaren 28a (91 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakirrati-esataria eta esataria
KidetzaEuskerazaintza

Biografia

1924an otsailaren 19an jaio zen Donostian, Ander Arzelus Luzearren eta Amalia Arrietaren sendian. Txikitatik, bere aitaren eskutik, euskararen aldeko lanetan aritu zen, bai euskal irratian, bai antzezlanetan (Neskamearen marmarrak antzerkitxoa berak antzezteko idatzi zuen bere aita Luzearek). 1932ko martxoaren 2an euskarazko lehen irratsaioa egin zuten Luzearrek eta Joseba Zubimendik, Donostiako Union Radio irratian. Amale, 8 urte besterik ez zituela, irratiz euskaraz aritu den lehen emakumea izan zen. Aitak idatzitako bakarrizketa, antzezlan eta hitzaldien esatari izan zen haurra, garaiko euskal kulturaren izen handien artean. Haiengandik ikasitako euskararekiko maitasunari eutsi zion bizitza osoan; poxpolinetan antzezle, irratian esatari, andereño eta Euskarazaintzako kide gisa, nagusiki.[3]

Irratsaio hartan, mikroaren aurrean pasa ziren, besteak beste, Xabier Lizardi, Aitzol, Telesforo Monzon, Emeterio Arrese, Orixe, Toribio Alzaga, Elbira Zipitria, Tomas Garbizu, Jean Lafite... Orduko prentsak, ordea, izartzat Amale neskatoa jotzen zuen.[4][5]

1936ko Gerra Zibilean, Bilbotik igaro ondoren Ipar Euskal Herrira, Azkainera joan zen sendi osoarekin, aita izan ezik hau Santoñan preso hartu baitzuten, eta 1944 arte kartzelaturik izan zen, lehendabizi El Dueso, gero Larrinagan eta azken 5 urte Burgosko Penalean, 2 urtez heriotz zigor pean.

1940 aldera Iparraldetik Donostiara bueltatu ziren, bertan lanean hasi behar izan zuen, "Gráficas Fides" inprimategian diru laguntza etxeratzeko, bere ahizpa eta nebek ikasketak jarrai zezaketen, bera bai zen sendiko zaharrena aita kartzelan jarraitzen zuenez.

1943 Aita kartzelatik irten ondoren, Madrilera joan behar izan zuen, derrigorrez atzerriratuta izan bai zen, baina 1944ean Donostiratu ahal izan zuten berriro. Bertan bere aitaren zuzendaritzapean antzeslanetan ere jarraitu zuten, 1946an aita berriro Frantzian errefuxiatu behar izan zuen artean. Gari hartan frantseza erakusten ere jardun zen, inprimategian lehengo lanean jarraitu arren.

1948an, Elbira Zipitriarekin batera, Elbira beraren eskaera jarraituaz, Etxe-ikastola klandestinoak sortu zituzten, hasieran Donostian, bakoitzak bere etxean.[6] Urte berean Andoni Zinkunegirekin ezkondu zen, eta urtebete geroago haien 9 seme-alabetako lehen semea jaio zen, Ander.

Horretan jarraitu zuen1968 arte haur-ikastolekin hauek "legeztatuak" izan ziren artean, eta ordutik aurrera adinekoeri irakasten jarraitu zuen beste urte askoan.

Euskerazaintzako kide izan zen hau sortu zenetik bere azken eguneraino. Besteak beste beste elkarte bat ere sortu zuten euskerazale batzuen artean, "Arbasoen izkuntza zaleak" izenarekin, bertan euskalkien aldekoak ziren eta etzuten onartzen garaian "euskera batua"k zeraman bidea naiz eta euskera batzea beharrezkoa zela onartu, erdelkeri gehiegi ikusten zuten "batua hortan".

Bere seme alaben gandik, 9 biloba izan zituen eta haiengandik bost birbiloba ere ezagutu zituen.

2015eko irailaren 28an, 91 urte zituela, hil zen.

Erreferentziak

  1. «Amale Arzelus | Euskaraz aritu zen lehen emakume esataria» EITB (Noiz kontsultatua: 2024-02-15).
  2. .
  3. «Amale Arzelus: “Aitarengandik jaso nuen euskararekiko maitasuna”», Irutxuloko Hitza, 2012-02-28.
  4. Urtzi Urkizu: «Euskarazko lehen irratsaioa aireratu zela 80 urte beteko dira gaur», Berria, 2012-03-02.
  5. Koldo Ordozgoiti Juanenea: «Euskara hegaz: euskal irratiak 80 urte»], Euskonews & Media, 615. zenbakia, 2012-03-02.
  6. https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/amale-arzelus-jaio-zen-donostian-irratian-euskaraz-aritu-zen-lehen-emakumea

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.