Amaiur gaztelu baltza
Amaiur gaztelu baltza (euskara batuan Amaiur gaztelu beltza) Lauaxeta poetaren olerki bat da. Bizkaieraz idatzia dago. Gaitzat Amaiurko gazteluaren setioa du. Gerora abeslari eta musika talde askok agertu dute olerki hau bertsio ugaritan: Antton Valverde, Imanol, Hibai Rekondo, Enboskada...
Hitzak
Amayur gaztelu baltz ori
—berreun gudari oro sumin—
zaintzen zattuben zaldun onak
Naparra-aldez egin dabe zin.
Izkillu gorriz zenbat gaste
bildur-bako mendittar lerden.
Eta orreik, Yatsu jaun orreik,
Jabier' eko zaldun guren.
Ikurrin bat —kate ta lilli—
torre gottijan zabal dago.
Bera salduko daun semerik
mendi onetan ezta jayo.
Amayur'ko ate-zain orrek
zidar turutaz oyu-egik.
Baztan-ibarran zenbat etsai,
arrotz-gabe eztago mendirik!
Esitturik Amayur dauko
Miranda'ko konde Españarrak.
Orreik bai burnizko janzkijak,
ta urrezko ezpata-sagarrak!
Berekin dator, bai berekin,
Lerin'go eto orren semia.
Txakur txarrak jango al abe
erri-bako zaldun dongia.
Goiko aldetik asten dira,
asten dira subaga-otsez.
Orma-kontretan zenbat zurgu,
eta gezi zorrotzak airez!
Baña torrean zabal dabil
ikurrin bat —kate ta lilli—
Nok zapaldu ete dagikez
berreun gudari orok zoli?
Amayur'ko gaztelu baltza
—jausi yatzuz torre gottijak—.
Baña, arrotza, etzadi geldu,
napar-seme dira gustijak.
Arresi gorri, zubi ausi,
—zein gitxi diran zaldun orreik—.
Erijo, samurño zakije
aberri-min baitabiltz eureik.
Miranda'ko konde gaizto orrek
jo egixuz zidar-turutak.
Ikurrin bat —kate ta lilli—
eztau laztanduko axeak.
Berreun gudari oso sumin
gaztelu-pian dagoz illik.
Ordutik ona, —zenbat laño—,
Naparruan ezta aberririk.