Amaiur
Amaiur Nafarroa Garaiko iparraldeko lekua da, Baztan udalerrikoa. 1969 arte udalerri bereizia izan zen. 2022 hasieran 264 biztanle zituen.[1]
- Artikulu hau herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Amaiur (argipena)».
Amaiur | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Baztan |
Administrazioa | |
Posta kodea | 31715 |
INE kodea |
|
Herritarra | amaiurtar |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°12′00″N 1°28′50″W |
Garaiera | 281 m |
Demografia | |
Biztanleria | 253 (2020: ![]() |
Geografia
Amaiur Baztan udalerriaren iparraldean dago, Elizondo eta Urdazubi lotzen dituen N-121 errepidearen erdibidean, Otsondoko mendatearen hegoaldeko muturrean. Ipar-mendebaldean Urdazubi du, hego-mendebaldean Azpilkueta, eta hegoaldean Arizkun eta Erratzu.
Klima
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
Herriaren lehenbiziko aipamena 1095ekoa da. Amaiurko gazteluari dagokionez, XII. mendearen amaierakoa da lehen berria. Haren funtzioetako bat Iruñea eta Baiona arteko errege bidearen kontrola zen.[2]
Nafarroako konkistan gertaera garrantzitsuen kokagunea izan zen. 1512an Gaztelako tropek ia borrokarik gabe hartu zuten gotorlekua. 1521ean, Noaingo porrotaren ondoren, Nafarroako armadak Amaiurko gaztelua hartu zuen; 1522ko uztailean, ordea, gaztelarrek gaztelua setiatu zuten; barnean zeuden 200 nafar gudariek ahal bezala eutsi zioten setioari, baina uztailaren 19an amore eman behar izan zuten.[2] Jaime Belatz de Medrano alkaidea preso hartu eta Iruñeko espetxean hil zen.[3]
Gertakari horien oroigarri, 1922an monolito bat jarri zuten Gazteluko muinoan. Espainiako Bigarren Errepublikaren garaian, 1931ko uztailean, eraso eta suntsitu zuten, eta azkenik 1982an berreraiki zuten.[2]
Herria 1665ean banandu zen Baztandik, baina 1969an berriro elkartu zen;[4] Baztan udalerrian beranduen sartu den herria da.
Biztanleria
Udalerri gisa agertzen den azken erroldan, 1960koan, 425 biztanle zituen; herrigunean 190 lagun bizi ziren, eta gainerakoak baserrietan.[1]
1800 | 1860 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2000 | 2010 | 2020 | 2023 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
332 | 563 | 548 | 513 | 503 | 502 | 490 | 502 | 425 | 341 | 309 | 265 | 263 | 284 | 253 | 264 |
Bestak eta ospakizunak
Amaiurko jaietan abuztuaren 15ean ospatzen dira, Andre Marietan.
Kultura
Arkeologia Zentroa
![](../I/Amaiurko_gazteluko_monolitoa.jpg.webp)
2020ko abuztuan, Amaiurko Arkeologia Zentroa ireki zen Kale Nagusian. Bertan, azken hamabost urteotan Aranzadi Zientzia Elkarteko talde batek gazteluan egindako indusketa-lanetan berreskuratutako material arkeologikoak daude bertan ikusgai.[5][6]
Amaiuraldia
2022ko ekainean Amaiuraldia ospatu zen Amaiurko batailaren 500. urteurrena gogoratzeko.[7]
Ondarea
- Amaiurko arkua
- Amaiurko errota
- Amaiurko gaztelua oroitzeko monumentua.
- Amaiurko gurutzea
- Arretxea jauregia (XVI. mendekoa).
- Borda jauregia (1702).
- Jasokundeko Andre Mariaren eliza
- Pilareko Amaren baseliza
- Ikuspegi panorimakoa
- Arretxea jauregia
- Borda jauregia
- Errota
![Herriaren ikuspegia gaztelutik.](../I/Amaiur_ikuspegia.jpg.webp)
Amaiurtar ezagunak
- Jose Maria Gaston (1821-1882), Espainiako Gorteetako diputatu, Nafarroako probintzia-diputatu, Nafarroako gobernadore zibila, abokatu eta politikaria.
- Jose Maritorena (1882-1953), bertsolaria.
- Maurizio Elizalde (1915-1992), txistularia.
- Paskual Rekalde (1963-), hizkuntzalari eta euskaltzain osoa.[8][9]
Erreferentziak
- Nomenclátor. Relación detallada de las entidades y núcleos de Población. nastat.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-9).
- Vélez de Mendizabal, Zuriñe. Amaiurko Gaztelua. gaztea.euskonews.com (Noiz kontsultatua: 2016-03-17).
- Belaz de Medrano, Jaime. in: Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2016-03-17).
- Amaiur. baztan.eus (Noiz kontsultatua: 2016-03-17).
- «Aranzadik arkeologia-zentroa inauguratu du Amaiurren» naiz: 2020-08-08 (Noiz kontsultatua: 2020-08-09).
- «Amaiurko Arkeologia Zentroa inauguratuko dute bihar - Baztan» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-09).
- Ostolaza, Paulo. «Ehunka lagun bildu dira Amaiurren, burujabetza aldarrikatzeko» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-06-05).
- «Euskaltzaindiak Paskual Rekalde izendatu du euskaltzain oso» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-07-19).
- «Paskual Rekalde hizkuntzalari amaiurtarra euskaltzain oso izendatu du Euskaltzaindiak - Baztan» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-19).
Kanpo estekak
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- Amaiur Arkeologia Zentroa. Gune ofiziala: www.amaiur.eus/
- Amaiur Baztango udal webgunean, baztan.eus
- Aurkerena, Joseba, Amaiur eta Berzaitz, ametsetik libertatera, kazeta.info
- Amaiur "Herri txiki, infernu handi" saioan (ETB1).