Amaia del Campo
Amaia del Campo Berasategi (Barakaldo, Bizkaia, 1966ko martxoaren 8a) prokuradorea, Euzko Alderdi Jeltzaleko politikaria eta, 2015eko ekainaren 13tik, Barakaldoko elizateko lehen emakume alkatea da. Zuzenbide lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean, Barakaldoko Auzitegietako prokuradore bezala aritu da. Halaber, 2008tik 2010era CEDEMIko (Ezkerraldeko Enpresen Garapen Zentroa) zuzendari kudeatzailea izan da. Arlo politikoan, oposizioaren liderra izan da, 2015. urtean hiriko alkate izendatu arte.[1]
Amaia del Campo | |||||
---|---|---|---|---|---|
2015eko ekainaren 13a - ← Alfonso García Alonso
1995 - | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Amaia del Campo Berasategi | ||||
Jaiotza | Barakaldo, 1966ko martxoaren 8a (58 urte) | ||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea lizentzia : zuzenbide | ||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta prokuradorea | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea | ||||
EAJren hautagaitzako buru izan zen 2015eko maiatzaren 24an ospatutako udal-hauteskundeetarako. Hauteskunde hauen irabazlea alderdi jeltzalea izan zen, gobernu sozialistako 32 urteren ondoren. Horrela, Barakaldoko lehen emakume alkatea, eta bere alderdiko bigarrena -Josu Sagastagoitia eta gero (1979-1983)- izateko zilegitasuna irabazten du. 2015eko ekainaren 13an, larunbata, osoko udal bilkuran alkate andrea izendatu zuten, kargua uzten zuen Alfonso García alkate sozialistaren ordez.[2][3]