Amaia Uranga
Maria Itziar Amaia Uranga Amezaga(Bilbo, 1947ko otsailaren 18a - ) bizkaitar abeslaria da. Berak Amaya Uranga gisa aurkezten du bere burua, eta Amaya soilik erabili izan du sarri izen artistikotzat.[1]Bere karreran Mocedades eta El Consorcio taldean aritzeaz gain, bakarlari gisa ere aritu da. Pablo Berger zinema zuzendaria lehengusua du.
Amaia Uranga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1947ko otsailaren 18a (77 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria |
Parte-hartzailea
| |
Kidetza | Mocedades |
Genero artistikoa | pop musika |
Musika instrumentua | ahotsa |
amayauranga.com | |
Ibilbide profesionala
Roberto, Izaskun, Idoia, Estibaliz eta Iñaki anai arrebekin abestu du bere karreran zehar.
Mocedadesen hasierako formakuntzan egon zen 1969tik eta taldearekin parte hartu zuen Eurovisionen 1972an. 1985ean banandu zen talde horretatik[1].
Bakarlari gisa
1986. urtetik aurrera, bakarkako karrera egin zuen hamarkada batez.
- Volver: (1986). Carlos Gardel tango kantariari dedikatua.
- Sobre el latido de la ciudad (1988).
- Seguimos juntos (1989).
- Lilura urdinak (1992).
- Me voy contigo (1997)
Lilura urdinak euskarazko bere album bakarrak "Nausikaa (Leilari)", "Maitia nun zira", "Maite nauzula diozu", "Amodioa", "Haurtxo txikia", "Txalopin txalo", "Txisperuak", "Ta ezin etsi", "Txori erresiñula", "Aitak eta amak", "Oi, lur!", "Fado bat" abestiak ditu.
Erreferentziak
- «Biografia de Amaya Uranga» www.biografiasyvidas.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-21).