Amaia Osaba
Amaia Osaba Olaberri (Iruñea, 1975eko maiatzaren 1a) nafar piraguista, entrenatzailea eta maratoilaria da. Maratoi modalitatean eta itsasoko kayak modalitateetan aritzen den piraguista da.
Amaia Osaba | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1975eko maiatzaren 1a (48 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | piraguista |
Gogor entrenatzen du maila handian egoteko, kirolari gazteagoekin lehiatzen baita. Pandemian ere, lurrean egonda itsasoa simulatzen duen ergometroari esker etxean entrenatu zuen.[1]
2021ean, 46 urte zituela, munduko eta itsasoko kayakeko txapelketarako sailkatu zen eta 5. egin zuen Europako txapelketan.[2] [3] [4]
Eskoletan hitzaldiak ematen ditu gazteak kirola egitera animatzeko.[5] [6]
Lorpenak
Itsas kayak modalitatean, Europako bi domina irabazi zituen 2016an eta 2018an. Entrenatzaile ere aritzen da. Maratoian hemezortzi aldiz parte hartu du Munduko txapelketetan. Munduko Piraguimo Maratoian bi domina eskuratu zituen 2004an eta 2018an, bata brontzezkoa eta bestea zilarrezkoa. Europako Piraguismoa Maratoian, berriz, hiru domina 2005 eta 2019 artean.[7] [8] [9] [10]
Nazioarteko palmaresa
Munduko txapelketa | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Lehiaketa |
2004 | Bergen ( Noruega) | K2 | |
2018 | Vila Verde ( Portugal) | K2 | |
Europako txapelketa | |||
Año | Lekua | Domina | Lehiaketa |
2005 | Týn nad Vltavou ( Rep. Checa) | K2 | |
2018 | Metković ( Croacia) | K2 | |
2019 | Decize ( Francia) | K2 |
Europako Txapelketa | |||
---|---|---|---|
Urtea | lekua | Domina | Lehiaketa |
2016 | Cagliari ( Italia) | K1 | |
2018 | Villajoyosa ( España) | K1 |
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Noticias, Diario de. «Amaia Osaba: "Me apetece volver al río y al mar, pero aún no es el momento"» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-01).
- (Gaztelaniaz) Noticias, Diario de. «La piragüista Amaia Osaba: "Me gustaría luchar por las medallas en el Europeo"» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-01).
- (Gaztelaniaz) Noticias, Diario de. «Amaia Osaba, doblete en el Cto. de España de Maratón» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-01).
- (Gaztelaniaz) .
- (Gaztelaniaz) «Aprendemos piragüismo con Amaia Osaba» CP Paderborn 2021-12-10 (Noiz kontsultatua: 2022-05-01).
- (Gaztelaniaz) NOS VISITA AMAIA OSABA – Blog de Educación Física. (Noiz kontsultatua: 2022-05-01).
- Erabateko piraguista. Nafarroako kirolariak, 2019ko ekaina, deporteyjuventudnavarra.es (Noiz kontsultatua: 2020-1-23).
- «Canoeresults» www.canoeresults.eu (Noiz kontsultatua: 2022-05-01).
- «Canoeresults» www.canoeresults.eu (Noiz kontsultatua: 2022-05-01).
- (Gaztelaniaz) Federación Internacional de Piragüismo. 2021-09-07 (Noiz kontsultatua: 2022-05-01).
Kanpo estekak
- Bideoa: Amaia Osaba, lamiek eta dominek bedeinkatzen dute.
- Amaia Osaba - ICF Ocean Race World Championships - Hong Kong 2017