Amaia Lejarreta
Amaia Lejarreta Onaindia (Durango, Bizkaia, 1983ko apirilaren 23a) artista plastikoa eta makillatzaile profesionala da.[1]
Amaia Lejarreta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Durango, 1983ko apirilaren 23a (40 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria eta makillatzailea |
Biografia
Txiki-txikitatik Amaiak arterako dohainak zituela erakutsi zuen. Hala, Kurutziaga ikastolako irakasleak, Elena Fernandezek, zortzi urte besterik ez zituela akuarelen kalitatea goraipatzean jarraitzera animatu zuen, eta gazteak Batxilergo Artistikoaren alde egin zuen Durangoko Institutuan. Ondoren Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean eta pinturan espezializatu zen.
Ibilbide profesionala
Amaiak laster aurkitu zuen bere lekua makillaje profesionalaren munduan. Hainbat ikastaro egin ondoren, durangarrak hiru urte eman zituen Bilboko Makeupcamarena estudioan lanean. Krisiak eraginda, bere bizitzak ustekabeko bira eman zuen eta farmazia batean lan egiten amaitu zuen. Lan hori, gerora, makillaje sozialeko saioekin uztartu zuen, batez ere neska-lagunak eta argazki-saioak ardatz hartuta.[2] 2016an, 32 urte zituela pintatzeari ekin eta Pure feeling izeneko bere lehen erakusketa hitz hauekin aurkeztu zuen:
Nire hizkuntza pintura da, eta erakusketak aukera eman dit nor naizen planteatzeko eta bizitza osoan pixka bat birsortzeko. Argi daukat beldurrek blokeatu egiten zaituztela, eta urte asko eman ditut lo zentzu horretan.
Erakusketak
- 2016an Pure feeling izeneko bere 1. erakusketa jarri zuen Durangoko Napozt tabernan.[2]
- 2019an Akuarelak Izeneko erakusketa Barañaingo Akelamendi tabernan
- 2020an Lehen aldiz performance-a Imaginautak, plataforma urgente de arte juvenil-en eskutik Bilboko Bilborock aretoan
- 2021ean Paraiso izeneko erakusketa ZAWP (Zorrotzaurre Art Work in Progress) / La Nave Va + La Terminal-ean [3]
- 2021ean Gogoratzen erakusketa Durangoko Arte eta Historia Museoan.[4]
Argitalpenak
- Los abrazos que no nos dimos liburua. 61 artista gazteren diziplina anitzeko bilduma, Amaia Lejarreta tarteko, IMAGINAUTAK kolektiboarena, liburuaren izenburua interpretatzen dutenak, poesiatik, musikatik, marrazketatik, argazkigintzatik. ISBN: 978-84-96755-68-0. A Fortiori argitaletxea[5]
Erreferentziak
- «Amaia Lejarreta :: Hemengo Kultura» www.hemengokultura.com (Noiz kontsultatua: 2021-10-07).
- Deia. «Amaia Lejarreta hace del arte su mejor terapia» www.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-07).
- «'PARAÍSO', exposición de Amaia Lejarreta» www.sarea.euskadi.eus 2021-05-17 (Noiz kontsultatua: 2021-10-07).
- «El Museo de Durango se abre a los 'akelarres' de Ander Berrojalbiz y el colorido mundo de Amaia Lejarreta» durangon.com 2021-10-07 (Noiz kontsultatua: 2021-10-07).
- Los abrazos que no nos dimos – A Fortiori Editorial. (Noiz kontsultatua: 2021-10-10).
Kanpo estekak
- Amaia Lejarreta, gorputza adierazbide gisaSinadurak bideoa (2021)
- Elkarrizketa: Askoz ere libreago gara umetan eta esentzia hori berreskuratu gura nuenAnboto, 2021.10.08
- Amaia Lejarreta. Facebook