Amaia Larrañaga
Amaia Miren Maddalen Larrañaga Galdos (Arrasate, 1957ko uztailaren 22a - Iruñea, 2018ko urriaren 25a) gipuzkoar irakasle eta politikaria izan zen.
Amaia Larrañaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Arrasate, 1957ko uztailaren 22a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Iruñea, 2018ko urriaren 25a (61 urte) |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | katedraduna eta politikaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Eusko Alkartasuna Euskal Herria Bildu |
Biografia
Irakasle eta Pedagogia Ikasketak egin zituen, eta Arrasateko Mesedeetako Amen Ikastetxean irakasle bezala lan egin zuen hainbat urtean, eta zuzendari-lanak ere egin zituen.
1999tik 2003ra Eusko Alkartasuneko zinegotzi jardun zuen Arrasateko udalean, eta 2003tik 2007ra Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkide izan zen. Gainera, Bildu koalizioaren baitan 2011-2015 legealdian Arrasateko udaleko zinegotzi eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkide izan zen, Arrasateko alkateorde gisa, eta Gizarte-ongizatea eta Berdintasuna sailetako arduradun politiko moduan, besteak beste. Azkenik, 2015etik Euskal Herria Bilduko zinegotzia izan zen Arrasateko udalean.
Gaixotasun larri bat izan arren, politikagintzan jarraitu zuen azken urteetan, Arrasateko Udaleko EH Bilduko zinegotzi moduan. 2018ko urriaren 25an zendu zen Iruñean.[1]
Erreferentziak
- «EH Bilduko zinegotzi Amaia Larrañaga hil da - Arrasate» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2021-07-22).