Amaia Egidazu

Amaia Egidazu Arrube (Durango, Bizkaia, 1981eko urtarrilaren 26a) biologoa, idazlea eta ilustratzailea da.

Amaia Egidazu

Bizitza
JaiotzaDurango, 1981eko urtarrilaren 26a (43 urte)
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbiologoa, idazlea eta ilustratzailea

2021ean Etxepare saria jaso zuen Zizur Nagusian Dorotea albumagatik.[1][2]

Biografia

Lehenengo ikasketak Iurretako Maiztegi ikastetxean egin zituen, ondoren Durangoko Institutuan jarraitu zuen. Biologia ikasketak, berriz, Euskal Herriko Unibertsitatean. Ingurumena eta energia berriztagarrien sektorean lan jarduera desberdinetan aritu ondoren, haurren pedagogiarekiko interesak arlo horretako formakuntzetan murgiltzera bultzatu zuen. Amatasuna eta haur txikien bidelagun lana uztartzen ditu eskola aktibo batean.

Lanak

  • Tamara Chubarovsky-ren errima-sortak eta ipuinak euskarara itzuli eta moldatu ditu.[3]
  • Dorotea Albuma idatzi eta ilustratu du.
  • Poltsikorako poemak. Saroa Bikandirekin elkarlanean.[4]

Sariak

  • 1999eko R.M. Azkue poesia lehiaketan hirugarren Saria jaso zen Bizitza lanagatik, Ane Egidazurekin elkar-lanean.[5]
  • 2021eko ekainean Etxepare saria jaso zuen Dorotea albumagatik.[6][7]

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.