Amaia Castorene
Amaia Castorene Luro (Baigorri, Nafarroa Beherea, 1988ko abuztuaren 12a) baxenabartar sukaldaritza-blogaria, telebistako kolaboratzailea eta bertsolaritzako gai-jartzailea da. Apetitu-on izeneko sukaldaritza-blogean idazten du eta 2018az geroztik ETB 1 telebista-kateko Txoriene saioan aritzen da kolaboratzaile.[1]
Amaia Castorene | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Baigorri, 1988ko abuztuaren 12a (35 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | blogaria |
apetitu-on-77.checkout.webself.net… | |
![]() ![]() ![]() |
Horrez aparte, hainbat bertso-saiotan egon da gai-jartzaile.
Bizitza
1988ko abuztuaren 12an Baigorrin sortua, Geografia eta Historian masterduna da. Geografia eta Historiako irakasle dabil, baina tartean sukaldaritzari buruz idazten du bere blogean. 2018az geroztik telebistan dabil kolaboratzaile ETB1eko Txoriene sukaldaritza saioan.
Erreferentziak
- «Amaia Castorene. 'Apetitu-On' blogaren sortzailea» Berria 2018ko abuztuaren 2a (Noiz kontsultatua: 2018ko abuztuaren 2a).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.