Amaia Aranzabal
Amaia Aranzabal (Bergara, Gipuzkoa, 1963ko abenduaren 8a) euskaldun mendizalea da. Historiako lehenengo euskal emakumea izan zen zortzimilako batera igotzen.[1] Izan ere, Cho Oyura (8.201 m) iritsi zen 1992ko irailaren 16an Josu Bereziartua azpeitiar mendizalearekin batera.[2] Egun gutxi batzuk geroago, Pilar Ganuza tontor bera zapaldu zuen, zortzimilako bat lortzen lehendabiziko emakume nafar bihurtu zena. Halaber, Amaiak parte hartu zuen, urte hartan bertan, Everestera joan zen espedizioan.
Amaia Aranzabal | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bergara, 1963ko abenduaren 8a (60 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Josu Bereziartua |
Jarduerak | |
Jarduerak | mendigoizalea |
Ibilbideari herriko "Pol-pol" mendi-taldearekin ekin zion, gerora "Lagun onak" azpeitiar taldean sartu zelarik. Pirinio eta Alpeetan ibili eta gero, hainbaten moduan Himalaian segitu zuen ibilbidea.
Josu Bereziartuarekin ezkondua dago eta 2 seme-alaba dituzte, Ainhoa eta Aintzel.[3]
Erakusketa
- 2024ko urtarrilean Gailurretan izan gaitun erakusketa zabaldu zuten Iruñeko Planetarioan 1924tik bidea urratu duten Euskal Herriko emakume alpinista eta eskalatzaile aitzindariei buruzkoa.[4]
Erreferentziak
- Telebista, Euskal Irrati. «Amaia Aranzabal, zortzimilako bat igo zuen lehen emakume euskalduna» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-16).
- «Cho Oyu - Wikiwand» www.wikiwand.com (Noiz kontsultatua: 2020-09-16).
- El blog de Roge. blogseitb.eus (Gaztelaniaz)
- «Gaitun, baita mendian ere» Berria 2024-01-15 (Noiz kontsultatua: 2024-01-16).