Amaia Alvarez Uria

Amaia Alvarez Uria euskal idazle, ikertzaile, literatura kritikari eta irakasle feminista da.

Amaia Alvarez Uria
Bizitza
Jaiotza1978 (45/46 urte)
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea

Inguma: amaia-alvarez-uria

Ibilbidea

Amaia Alvarez Uria Euskal Herriko Unibertsitatean Euskal Filologian lizentziaduna eta literaturan doktorea, Genero eta nazio identitateak Katalina Eleizegiren antzezlanetan tesiarekin.[1] Irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Haur Hezkuntzako graduan eta Bigarren Hezkuntzako masterrean ematen ditu eskolak euskaraz hurrengo ikasgaietan: “Komunikazio gaitasunaren garapena II”, “Haur antzerkia eta dramatizazioa”, eta “Literaturen didaktika”. Haur Hezkuntzako koordinatzailea da eta IKHEZI ikerketa taldeko partaidea.[2] Bere argitalpenetan jorratzen dituen gaiak hezkuntzarekin, komunikazioarekin, diskurtsoarekin, hizkuntzarekin, literaturarekin, antzerkiarekin eta generoarekin dute zerikusia.[3] Literatura kritikari bezala euskal hedabideetan parte hartu izan du liburu eta idazleen berri emanez, baita literaturan ikuspegi feministatik hizkuntza, gorputza, desira eta identitatearen inguruko hausnarketak eginez: Argian [4], Auñamendi entziklopedian[5] eta bestelakoetan, hitzaldi, mahai inguru zein kongresuetan,[6][7][8][9][10][11][12]

Sareinak taldeko kidea da eta bere blogean berarekin batera idazten dute Josune Muñoz, Iratxe Retolazak, eta Gema Lasartek. Emakumea eta literatura dituzte helburu nagusiak: literatura eta feminismoa interneten bidez lotzea; emakume idazleen lanak ezagutzera ematea; literatura beste era batera irakurri ahal izateko tresnak, teoriak eta metodologiak erraztea.[13][14]

Helduen antzerkiari dagokionez, Bilbon bizi zela Utopia taldean ibili zen kale-antzerkia egiten Mina Espazioa sortu aurretik, eta Urtxintxa eskolan Mimika eta Gorputz-adierazpena ematen aritu zen.[15]

"Ni euskal literaturan emakume idazleak bilatzen hasi nintzen, esan bezala gaur egungoa ezagutzeko aurrekoa ezagutu behar delako." Amaia Alvarez Uria.[15]

Argitalpenak

Lankidetzak obra kolektiboetan

  • 2023. Mariokerrak. Nola esan/izan bollera euskaraz[16][17]
  • 2018. Crossing centuries, crossing words (1804-1920): Women, basque society, and the struggle for the public sphere.[18]
  • 2018. Katalina Eleizegren argazkiak[19]
  • 2018. As mulleres como axentes literarias na LIX do século XXI.[20]
  • 2014. Gorputza eta desira euskal emakume idazle garaikideen lanetako ahots subalternoetan eta bitarteko espazio identitarioetan.[21]
  • 2014. Bestearen irudikapen literarioak euskal literatura kanoniko garaikidean: Irene Atxaga eta Miren Saizarbitoria.[22]
  • 2014. Irakaslegaiak ahozko gaitasunetan prestatzen: estrategia komunikatiboak eta trebetasun sozialak.[23]
  • 2014. Lau katu dira? Gorputza eta desira euskal emakume idazle garaikideen lanetako ahots subalternoetan eta bitarteko espazio identitarioetan.[24]
  • 2013. Genero-ariketak. Feminismoaren subjektuak.[25]

Artikuluak

  • 2019. Emakume bertsolariak ezagutzen.[26]
  • 2019 Women bertsolaris Reclaiming the past And singing the present.[27]
  • 2019, El significado y la evolución del término “coeducación” con el cambio de siglo el caso de los centros escolares de Vitoria-Gasteiz.[28]
  • 2018. Gorputza eta identitatearen eraikuntza Haur Hezkuntzako hezitzaileen ikuspegitik.[29]
  • 2017.Genero desadostasuna Haur Hezkuntzan. Irakasleon erronka berria.[30]
  • 2014. Aurelia Arkotxa eta Tere Irastortzarekin solasean.[31]
  • 2010. Formula magikorik ez.[32]
  • 2007. Zergatik erabili behar dugu hizkera ez-sexista?[33]
  • 2004. Euskara eta diskriminazio sexuala.[34]

Erreferentziak

  1. Álvarez Uría, Amaia. (2012-05-07). Genero eta nazio identitateak Katalina Eleizegiren antzezlanetan. Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua ISBN 978-84-9860-680-5. (Noiz kontsultatua: 2019-12-20).
  2. «Ikerketa hezi (IkHezi) - Oferta por áreas» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-20).
  3. (Ingelesez) ORCID. «Amaia Alvarez Uria (0000-0002-6779-4138)» orcid.org (Noiz kontsultatua: 2019-12-20).
  4. «Argiako egilea: Amaia Alvarez Uria» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-12-20).
  5. «Álvarez Uria, Amaia - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-20).
  6. Solasaldia / Coloquio: Feminismotik literaturaren plazara sartu ginenekoa. (Noiz kontsultatua: 2019-12-21).
  7. ««Euskal teatroari beste begirada bat luzatzen hasteko» saiakera-liburua plazaratu dute» El Diario Vasco 2019-02-04 (Noiz kontsultatua: 2019-12-21).
  8. (Gaztelaniaz) Alvarez Uria, Amaia. «Un paseo por la literatura infantil y juvenil vasca escrita por mujeres.» (pdf) III Congreso de Literatura Infantil y Juvenil.
  9. «KAKATZARRA 16/18-19; Ekin eta joka» Halabedi (Noiz kontsultatua: 2019-12-21).
  10. ALVAREZ-URIA, Amaia ; GORROTXATEGI. «Genero desadostasuna Haur Hezkuntzan. Irakasleon erronka berria» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-21).
  11. «erabili.eus/ Euskara hizkuntza sexista al da?» www.erabili.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-21).
  12. Zabala, Juan Luis. ««Kulturan, gorputzari beldurretik begiratu diogu azken mendean»» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-12-21).
  13. Gaintza, Ilazki. (2007-04-29). «Sareinak, sarean barna» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-12-20).
  14. «'Sareinak', emakumea eta literaturaren inguruko bloga» El Diario Vasco 2007-03-04 (Noiz kontsultatua: 2019-12-20).
  15. «EHAZE Liburuak» ehaze.liburuak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-21).
  16. (Gaztelaniaz) «Mariokerrak - Amaia Alvarez Uria eta June Fernandez Casete» www.txalaparta.eus (Txalaparta) (Noiz kontsultatua: 2023-07-16).
  17. Berria. (2023-07-16). «'Mariokerrak, nola esan/izan bollera euskaraz', plazaraturik» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-07-16).
  18. (Ingelesez) Bermúdez, Silvia; Johnson, Roberta. (2018-01-01). A New History of Iberian Feminisms. University of Toronto Press ISBN 978-1-4875-2008-3. (Noiz kontsultatua: 2019-12-21).
  19. Ekin eta joka : azken ikerketak euskal teatroaz. (1. ed. argitaraldia) EHAZE 2018 ISBN 978-84-09-06311-6. PMC 1123151851. (Noiz kontsultatua: 2019-12-21).
  20. As mulleres como axentes literarias na LIX do século XXI. ISBN 978-84-9121-473-1. PMC 1100241900. (Noiz kontsultatua: 2019-12-20).
  21. Gorputza eta generoa : teoria, didaktika eta esperientziak. Udako Euskal Unibertsitatea 2014 ISBN 978-84-8438-516-5. PMC 900059572. (Noiz kontsultatua: 2019-12-21).
  22. Diskurtsoak, eraikuntzak, gorputzak : gorputzen et binarismo sexualaren eraikuntzaz. Udako Euskal Unibertsitatea 2014 ISBN 978-84-8438-515-8. PMC 900051008. (Noiz kontsultatua: 2019-12-21).
  23. Euskal hizkuntzalaritzaren egungo zenbait ikerlerro : hizkuntzalari euskaldunen I. topaketa. Udako Euskal Unibertsitatea 2014 ISBN 978-84-8438-524-0. PMC 971840814. (Noiz kontsultatua: 2019-12-21).
  24. Gorputza eta generoa : euskal kulturan eta literaturan. Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitateko, Argitalpen Zerbitzua D.L. 2012 ISBN 978-84-9860-718-5. PMC 828385794. (Noiz kontsultatua: 2019-12-21).
  25. Genero-ariketak : feminismoaren subjektuak. (1. argit. argitaraldia) Edo 2013 ISBN 978-84-940489-5-1. PMC 920296516. (Noiz kontsultatua: 2019-12-20).
  26. Leonet, Gema Lasarte; Gorostiza, Ana Isabel Ugalde; Uria, Amaia Álvarez; Abajo, Judit Martínez. (2019). «Emakume bertsolariak ezagutzen» Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria (110): 39–60. ISSN 1130-5738. (Noiz kontsultatua: 2019-12-20).
  27. Leonet, Gema Lasarte; Rodríguez, Vanesa Fernández; Uria, Amaia Álvarez; Pintado, Ainhoa Gómez. (2019). «Women bertsolaris: Reclaiming the past And singing the present» Prisma Social: revista de investigación social (25): 488–518. ISSN 1989-3469. (Noiz kontsultatua: 2019-12-20).
  28. Uria, Amaia Álvarez; Leonet, Gema Lasarte; Morales, María Teresa Vizcarra. (2019). «El significado y la evolución del término “coeducación” con el cambio de siglo: el caso de los centros escolares de Vitoria-Gasteiz» Tendencias pedagógicas (34): 62–75. ISSN 1133-2654. (Noiz kontsultatua: 2019-12-20).
  29. Palacios, Eider Goñi; Donaire, Iraide; Uria, Amaia Álvarez. (2018). «Gorputza eta identitatearen eraikuntza Haur Hezkuntzako hezitzaileen ikuspegitik» Tantak: Euskal Herriko Unibertsitateko hezkuntza aldizkaria 30 (1): 57–85. ISSN 0214-9753. (Noiz kontsultatua: 2019-12-20).
  30. Pereda, Maite Gorrotxategi; Uria, Amaia Álvarez. (2017). «Genero desadostasuna Haur Hezkuntzan. Irakasleon erronka berria» Tantak: Euskal Herriko Unibertsitateko hezkuntza aldizkaria 29 (1): 95–122. ISSN 0214-9753. (Noiz kontsultatua: 2019-12-20).
  31. (pdf) Genero ñabardurak lerro artean (Hegats). .
  32. Uria, Amaia Álvarez. (2010). «Formula magikorik ez» Ikastorratza, e-Revista de didáctica (7): 1–11. ISSN 1988-5911. (Noiz kontsultatua: 2019-12-20).
  33. Uria, Amaia Álvarez. (2007). «Zergatik erabili behar dugu hizkera ez-sexista?: horrekin emakume eta gizonen arteko parekidetasuna lortuko al dugu?» hik hasi: euskal heziketarako aldizkaria (116): 32–34. ISSN 1135-4690. (Noiz kontsultatua: 2019-12-20).
  34. Alvarez Uria, Amaia. Euskara eta diskriminazio sexuala. PMC 920480653. (Noiz kontsultatua: 2019-12-20).

Kanpo loturak

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Amaia Alvarez Uria
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.