Amaia (izena)
Amaia edo Amaya emakume izena Francisco Navarro Villosladak 1879 urtean idatzi zuen Amaya o los vascos en el siglo VIII liburuko bi pertsonaien izena da. Bata, Amaia kristaua, Lorearen, Aitorren ondorengo baten, eta Ranimiro bisigodoaren alaba; bestea, Usuaren, Aitorren beste ondorengo baten, eta Butroeko Lartaunen alaba, eleberriaren hasieran jentila, eta kristautzen denean Konstantze izena hartzen duena.
Datuak | ||
---|---|---|
Sexua | Emakumezkoa | |
Esanahia | Amaiera | |
Jatorria | Euskalduna |
Esanahia argia da: 'amaia', 'amaiera' edo 'bukaera', bera azkenekoa baita.[1] Azken hamarkadetan maiz agertzen den emakume izena da. Esaterako, Nafarroan 2002 eta 2003 urteetan jaiotakoen artean maiztasun handieneko laugarren emakume izena izan zen. [2]
Antroponimoa euskal emakume askoren izena da.
Amaia izena duten pertsona ezagunak
Erreferentziak
- Euskaltzaindiaren izendegiak: Amaia
- (Gaztelaniaz) Estadísticas de onomástica en Navarra, Instituto de Estadística de Navarra, 2012-07-22an kontsultatua.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.